Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
III Nazioarteko Judo txapelketa “Legazpiko herria 2024” ospatuko da martxoaren 16ean

III Nazioarteko Judo txapelketa “Legazpiko herria 2024” ospatuko da martxoaren 16ean

Ekintza honen inguruko gorabehera guztiak gaur goizean ezagutu ditugu, Udaletxean ospatutako prentsaurrekoan. Bertan Asier Beresategui, Judo Legazpi Klubaren lehendakaria; Jon Aldabaldetreku, Judo Legazpiko entrenatzailea; Josu Galilea, Kirol Zinegotzia; eta Eric Galvez, Legazpiko alkateak parte hartu dute.

Legazpiko judoka infantilei zuzendutako ekintza hau orain dela hiru urte gauzatu zuen Judo Legazpik lehenengo aldiz, kategoria honetako haurretan pentsatuz, hauentzat ekintza askorik ez baitira antolatzen.

Lehenengo urtetan Euskadiko 85 judokak inguruk parte hartu zuten baina oraingoan asko zabaldu da eta Euskadikoez gain, Madril, Zaragoza, Frantzia, Kantabria eta Andorratik etorritako 147 judoka izango ditugu gure artean. Aipatzekoak dira ere egun honetan lanean arituko diren klubeko 35 bolondresak.

Zozketa

Larunbatean bertaratzen diren guztien artean ondorengo opariak zozketatuko dira:

- Matxet Barber estudioan 4 korte premium

- Xaloa estetikako 2 pack

- Belkys salón-eko 2 pack

- Hiru fisioterapiako 2 pack

  • Visto: 145
Diputazioko Udako kanpaina: Udalekuak eta Gazte Oporraldiak

Diputazioko Udako kanpaina: Udalekuak eta Gazte Oporraldiak

Diputazioko Udalekuak (7-13 urte) eta Gazte oporraldiak (14-17 urte) programetan parte hartzeko izen-ematea martxoaren 13tik 22ra egin daiteke, Kultur Etxeko harreran, 10.00etatik 18:00etara edo Interneten. Izen-ematea on line egiteko ez da B@kQrik behar.

Eskaerakbanaka eta taldeka egin daitezke. Taldeko 3 pertsona gehienez.

Plazak zozketa bidez banatuko dira apirilaren 15an.

Eta plaza lortzen dutenek behin-betiko izen-ematea apirilaren 16tik 26ra bitarteanegin beharko dute.

UDALEKUAK (7-13 urte)

Txandak 3 adin taldetan banatzen dira: 7-8 urte; 9-11 urte; 12-13 urte.

7 eguneko jarduerak dira Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako hainbat tokitan.

Kuotak: Kuota orokorra: 138 €.

Kuotak progresiboak izango dira, 2022.urtean izandako diru sarreren arabera.

Kuota murriztuak aplikatuko zaizkie:

  • Familia ugariei eta gurasobakarrei: 97 €
  • Kategoria bereziko familia ugariei: 69 €
  • GLL edo DBE onuradunei edo kide guztiak langabezian dituzten familiei: 21 €

GAZTE OPORRALDIAK (14-17 urte)

Txandak 3 adin taldetan banatzen dira: 14-15 urte, 16-17 urte eta 14-17 urte.

7 eta 10, 11, 12 egun bitarteko jarduerak dira, toki ezberdinetan: Araba, Gipuzkoa, Nafarroa, Gaztela eta Leon, Huesca, Guadalajara, Valentzia, Castelló eta Madril.

Zenbait ekintza, beste autonomia-erkidego batzuetako gazteekin egiten dira.

Kuotak: Bi kuota mota daude:

7 egunekoak (orokorra): 188 € eta 10, 11 edo 12 egunekoak (orokorra): 257 €

Kuotak progresiboak izango dira, 2022. urtean izandako diru sarreren arabera.

Kuota murriztuak aplikatuko zaizkie:

  • Familia ugariei eta guraso bakarrekoei: 7 egun, 132 €  / 10, 11 edo 12 egun, 180 €
  • Kategoria bereziko familia ugariei: 7 egun, 94 € / 10, 11 edo 12 egun, 128 €
  • GLL edo DBE onuradunei edo kide guztiak langabezian dituzten familiei: 7 egun, 47 € / 10, 11 edo 12 egun, 64 €
  • Visto: 123
Hitzaldia: Diruaren kudeaketa

Hitzaldia: Diruaren kudeaketa

Brinkolako Arriurdin elkarteak urtean zehar auzoan bertan antolatuko dituen ekintzetako bigarrena izango da honako hau.

Luis Mari Murua legazpiarrak Diruaren kudeaketari buruz hitz egingo digu, era atsegin eta ez oso teknikoan, banku eta diruaren inguruko kontzeptuak errazago ulertu ahal izateko: herentziak, donazioak, bizum, on-line banka,…

Auzoko eta herriko jubilatu eta beren senideentzako izango da bereziki, baina interesa duen edonor ongietorria izango da.

 

“Diruaren kudeaketa” ikastaro hau Legazpiko edozein herritarri dago zuzenduta.

 

  • Visto: 67
Udal egutegiko lehiaketa - otsaileko irabazlea

Udal egutegiko lehiaketa - otsaileko irabazlea

Hilabete honetan 147 erantzun zuzenak jaso ditugu.

Herriko dendetan erabiltzeko 50 euroko erosketa-bonuaren irabazlea Naiara Martin izan da.

Hilabeteari dagokion argazkia izango duzue lagungarri, eta dagokion galdera erantzun beharko duzue. Egutegiko azken orrialdean erantzun guztiak aurkituko dituzue, hauek ere lagungarri izango direlakoan.

Horrela, Galdera azpian falta den hitza osatu beharko duzue.

Pentsatu, eragin buruari eta BAIETZ ASMATU!

Martxokoa hauxe da:

Asmatu ezazu erantzuna eta 50 euroko erosketa-bonuaren zozketan parte hartuko duzu.

Bidali zure erantzuna

Zorte on!

  • Visto: 28