Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Legazpi Musika Bandaren Udaberri kontzertua Latxartegi Aretoan

Legazpi Musika Bandaren Udaberri kontzertua Latxartegi Aretoan

Martxoaren 17an, 12:30ean eskainiko du Legazpi Musika Bandak Udaberri kontzertua Latxartegi Aretoan.

 

Hona Jesus Castillejoren zuzendaritzapean taldeak eskainiko duen egitaraua:  

1.-Katiuska................................................P. Sorozabal

     zarzuelako aukeraketa 1.zatia

2.-En un meracado persa.........................A.W.Ketelbey

     intermedio descriptivo

3.-Balmasedako euzko-gaztediari.............J.Alejandre

       Kalejira

4.-John Ryan´s Polka...............................Arr. D.Sanchez

                 Polka

5.-Sedona.................................................S.Reineke

6.- The paper - Mills bandsman................J. Penders

Sarrera doakoa izango da, aretoaren edukiera bete arte.

Hori dela eta aretoko ateak 12:00etan irekiko dira eta kontzertua hasten denean itxi.

  • Visto: 32
Zerbait galtzen edo aurkitzen badut… zer egin behar dut?

Zerbait galtzen edo aurkitzen badut… zer egin behar dut?

Galdu duzuna aurkitu edo aurkitu duzuna entregatu ahal izateko, Udalak galdutako objektuen zerbitzua eskaintzen du Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ).

Zerbitzu horretan, aurkitu duzun eta norena den ez dakizun objektua entregatu dezakezu, edo galdu duzun eta zurea den objektua berreskuratu dezakegu.

Zerbait galdu badut, zer egin behar dut?

Udalaren 010 doako telefonora edo 943 737030 telefonora deitu eta galdu duzun objektua agertu den galdetu dezakezu. Edo zuzenean HAZera joan zaitezke, astelehenetik ostiralera, 7:30etik 15:00etara, eta bertan galdetu ea galdutako objektua jaso den.

Objektuaren jabetza frogatuko duen informazioa eman ondoren, udal-langileek objektua emango dizute.

Telefonoz:

Udalerritik bertatik, HAZ: 010

Kanpotik, HAZ: 943 73 70 30

Aurrez aurre:

HAZ bulegoa

Euskalerria plaza, 1

Astelehenetik ostiralera

7:30 - 15:00

Zerrenda honetan, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan jasotako objektu galduak ikus daitezke

  • Visto: 28
Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Egunerako Adierazpena

Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Egunerako Adierazpena

Otsailaren 22an egindako Bozeramaileen Batzordeak Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna aldarrikatzea erabaki zuen.
 
Bozeramaileen Batzordeak emakumeen nazioarteko eguna dela eta deitutako mobilizazioetan parte hartzeko gonbita egin du.
 
Legazpiko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak erabakitako Adierazpen Instituzionala eta jarduera-programa erantsi dira.
 
Udaletxea morez argiztatzea
Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Udala more koloreko argiarekin argiztatuko da.
 

Ikusi Legazpiko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak erabakitako Adierazpen Instituzionala

Ikusi jarduera-programa 

  • Visto: 111
Sustraiak dokumentala ikus-entzunezko emanaldia martxoan

Sustraiak dokumentala ikus-entzunezko emanaldia martxoan

Martxoaren 8ak eta Korrikak markatutako hilabete honetan, bi ekimenak kontutan hartuz antolatu dugu martxoko Ikus-entzunezko emanaldia.

Sustraiak Dokumentala eskainiko digu, baserrien etorkizuna eta emakumeen papera lantzen dituen ikus-entzunezkoa, euskaraz landu eta eskainiko dena.

Emakume baserritarren errealitatea bistaratzea du xede dokumentalak, eta horretarako, belaunaldi desberdinetako lau emakumeren testigantzak jaso dituzte. 

  • Visto: 72
Treba Gurasoak: Nola zaindu seme-alaben emozioak

Treba Gurasoak: Nola zaindu seme-alaben emozioak

Datorren ostegunean, martxoak 14, 17:30ean hitzaldi bat izango da Kultur etxeko areto nagusian, honako izenburupean: Haurren emozioen bidelagun: Nola zaindu seme-alaben emozioak. Donna Apellaniz izango da hizlaria.

Hitzaldia haurren gurasoei zuzendutakoa da eta TREBA Gurasoak programaren barruan kokatzen da. Legazpiko Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Zerbitzuak sustatuta, herriko ikastetxeekin elkarlanean eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzarekin lankidetzan.

Saio honetan seme-alaben emozioak kudeatzeko eta zaintzeko kontuan izan beharrekoa landuko da, horrela, familiaren osasun emozionala zaintzeko tresna sinple eta eraginkorrak eskuratuz.

Hitzaldiaren egitaraua

  • Visto: 74