Inguruko artisau, zein saltzailek bere produktuak erakusten dituzte Legazpiko ganadu ferian (maiatzak 2). Zeramika, bitxigintza eta baserriko produktuak, denetarik dago ikusteko, dastatzeko eta erosteko. Azokan postu bat jarri ahal izateko, aurretik izena eman behar da. Izena emateko azken eguna: 2024ko martxoaren 15a.
Eskaera guztiak jaso ondoren, eta jasotzen diren eskaeren kopuruaren eta produktu motaren arabera, proposamenak aztertuko dira, azokarekin lotutako produktuen barietatea bermatzeko.
Martxoaren amaierarako jasoko duzue zuen eskaeraren erantzuna.
Legazpi Zine-Klub elkarteak, Carla Subiranaren “Sica” pelikula eskainiko digu otsailaren 23ko saioan. 2023ko Malagako zine jaialdian sail ofizialeko saria eskuratu zuen.
Sinopsia:
Sica (14 urte) obsesionatuta dago itsasoak bere aitaren gorpua itzultzearekin, Costa da Morten (Galizia) hondoratu ondoren.
Labarrak zeharkatzen dituen bitartean, Suso (15 urte) ezagutuko du, 'Kazatormentas', bera bezalako mutil arraroa, Ofelia, ekaitz guztien ama, noiz iritsiko zain dagoena.
Sicak istripuaren nondik norakoak ikertu eta aurkikuntza-bidaia mingarri batean murgilduko da. Bere begien aurrean, bera hazi den marinel herria, bere ozeanoaren basakeriak eta Naturaren desoreka gero eta handiagoak markatuta, ez da inoiz bera izango.
Fitxa Teknikoa:
Zuzendaritza: Carla Subirana.
Gidoia: Carla Subirana.
Aktoreak: Thais García, Nuria Prims, Marco Antonio Florido, Maria Vaillaverde,…
Orain bi urte, udalak Arrasetan zuen pinudiaren 5 Ha moztu zituen, baso kudeaketa jasangarrirako planari jarraituz. Aurten, aurreko urtean hasitako zuhaitz landaketa berria bukatuko du, bertako basoa berreskuratzeko helburuarekin.
Horretarako enpresa bat kontratatu du beste 1500 haritz landatzeko asmoarekin, guztira 3.000 haritz landatuz.
Horretaz gain, azken hamarkadetako ohiturari jarraituz, herritar bolondresekin 100 zuhaitz landatuko ditugu: 50 mendiko haritz (Quercus petraea) eta 50 ametz (Quercus pyrenaica). Esan beharra dago, zuhaitz hauek Legazpiko basoetan jasotako hazitik sortutako landarea direla Gipuzkoako foru aldundiko basozainei esker.
Hitzordua, martxoak 3 igandean, goizeko 9.30tan izango da. Udaletxe aurrean elkartuko gara, Euskal herria plazan eta oinez igoko gara Mantxola auzotik Arraseta mendiraino. Eguerdi ingururako jaitsiko gara berriz herrira. Ekitaldian zehar Arantzadiko Joseba Garmendia naturzalearen azalpenak jasoko ditugu eta goian hamaiketako eder bat izango dugu zain.
Izen ematea beharrezkoa da ekintzan parte hartzeko, otsailak 29 baino lehen
Aurten herriko hiru ikastetxetako ikasleak elkarrekin bi dantza dantzatu zituzten Euskal Herria plazan eta eta Lintx eta katamaloen etorrera ere izan zen
Proiektua inguru horretan dagoen argiztapen eskasari erantzuteko sortu da, eta bereziki nabarmena da Azokaren eta Urbeltz frontoiaren arteko izkinan. Arazo horri aurre egiteko, energia-eraginkortasuneko eta segurtasuneko estandar altuenak betetzen dituzten argiztapen-sistema modernoak instalatuko dira.
Proposatutako neurrien artean, Ikurrinaren egungo kokapenean 12 metroko altuera izango duen zutabe bat jartzea dago. Bertan, LED teknologiako 10 proiektagailu egongo dira. Gainera, dauden argi perimetralen ordez errendimendu handiko beste batzuk jarriko dira, eta argi klasikoak modernizatuko dira udaletxeko izkinetan.
Ekimen honen helburua ez da argiztapena hobetzea bakarrik, baita inguruan dabiltzan oinezkoen segurtasuna bermatzea ere. Horretarako, lorategi-eremu bat sortuko da, hiri-ingurunea nabarmenduko duena.
Obra horretarako aurrekontua 15.346,37 €-koa da hornidurarako eta 9.674,83 €-koa exekuziorako, Legazpiko Udalak finantzatuta. Obra egingo duen enpresa CONSTRUCCIONES MB ANTIO S.L.L. izango da, eta ALMACENES ELECTRICOS VASCONGADOS, berriz, beharrezko materialen horniketaz arduratuko da.
Inbertsio horrekin, Legazpiko Udalak herritarren ongizatearekin eta segurtasunarekin duen konpromisoa berresten du, udalerriko bizi-kalitatea hobetuko duten azpiegitura moderno eta iraunkorren aldeko apustua eginez.