Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Plan Orokorra herritarrekin lantzeko saio irekiak hemen dira

Plan Orokorra herritarrekin lantzeko saio irekiak hemen dira

Legazpiko Herria Antolatzeko Plan Orokor berria idazteko prozesuaren baitan urratsak egiten ari da Udala. Urtarrilaren 22an Aurrerapen agiria onartu zen eta otsailaren 7an Plan Orokorra herritarrekin lantzeko parte-hartze prozesuari hasiera eman zitzaion, aurkezpen ekitaldi baten bidez. Prozesu horren baitan gaur Gizarte Zentroan nagusiekin bildu gara, ekarpen ugari jasotzeko balio izan duen saio interesgarri batean.

Hurrengo pausu gisa, herritar guztientzako irekita egongo diren saioak antolatu dira Kultur Etxeko ikastaro gelan. Hitzorduak hauek izango dira:

  • Otsailaren 19an, 18.00tan.
  • Otsailaren 21ean, 18.00tan.

Ekintza horren bitartez herritarren ikuspuntu, kezka, gurari, kexa eta iradokizunak ezagutu nahi dira etorkizuneko Legazpi elkarrekin lantzeko.

Gogoratu gainera, Aurrerapena jendaurrean izango den garaian, herritar orok izango duela iradokizun eta ekarpenak egiteko aukera. Iradokizun horiek idatziz udal-erregistro bidez aurkeztu beharko dira.

Planari buruzko informazio gehiago

  • Visto: 75
Ostiralean gosari osasungarria Olazabal institutuan

Ostiralean gosari osasungarria Olazabal institutuan

Datorren ostiralean, otsailak 16, Olazabal institutuko DBHko 1. mailako ikasleek gosari osasungarria izeneko programan hartuko dute parte. Haztegi ikastolako ikasleek berriz, azaroan hartu zuten parte.

Goizeko 8:15ean Legazpiko Osasun Zentroko arduradunarekin eta pediatriako erizainarekin elkartuko dira, eta produktu osasungarriak gosaltzea zein garrantzitsua den ikusiko dute: fruta osoa, zukuen ordez; esnekiak; zerealak, hobe integralak badira, etab….

Ondoren, udalak emandako bertako produktu ekologikoak gosalduko dituzte, baita institutuak emandako beste produktu batzuk ere: esnea, kakaoa eta olioa.

Legazpiko Udalak Bertatik Bertara ekimeneko honako produktuak eskainiko ditu: Legazpiko Makatza baserriko ogia, Urretxuko Agerre baserriko jogurtak eta Itsasoko Urkulegi baserriko intxaurrak. Aldi berean, Mari Carmen fruta dendan erositako sagar eta mandarina ekologikoak ere eskainiko ditu.

Legazpiko nerabeen eremu komunitarioan esku hartzeko programa

Gosari osasungarria Legazpiko nerabeen eremu komunitarioan esku hartzeko programaren baitan azken urteotan aurrera daramagun ekintzetako bat da. Besteak beste, nerabeen artean ohitura eta portaera osasungarriak sustatzea du helburu.

Programa aurrera eramateak sistemen arteko koordinazioa eskatzen du, eta Osasun Zentroa, ikastetxeak eta Udala inplikatzen dira jardueraren antolaketan.

Saia zaitez egunero oreka hori lortzen: plater osasungarria

Plater honek, elikadura osasungarria lortzeko egun batean hartu behar diren elikagai-taldeen proportzioa adierazten du. Horretarako, saiatu egunean jaten duzun guztiaren erdia frutak eta barazkiak izan daitezen, laurden bat karbohidratoak eta beste laurdena proteina osasungarriak.

Elikadura osasungarriari buruzko informazio gehiago

  • Visto: 119
Legazpiko zuhaitzen kimaketa plana

Legazpiko zuhaitzen kimaketa plana

Legazpiko zuhaitzen kimaketa plana

Egin diren eta egingo diren lanen azalpen laburra

Herriko zuhaitzen multzoa eboluzionatzen duen eta, oro har, oreka bilatzen duen izaki bizia da. Zuhaitzak, naturan, berezko berrikuntza sistemak ditu orekari eusteko, baina hiri ingurunean, askotariko inpaktuak jasotzen ditu behin eta berriz, eta errazago hondatzen da.

Beharrezkoa da hiriko zuhaitzak berritzea, bai herritarren segurtasunerako eta bai zuhaitzen ongizaterako. Berritzeko premia hori betebehar bihurtzen da zuhaitzak urteetan zehar egoera onean mantentzea funtsezkoa denean. Beraz, hiriko zuhaizti osasuntsua lortzeko eta mantentzeko hainbat jarduketa planifikatzera eta egitera behartzen gaitu.

Arriskuak neurri onargarrietaraino murrizten saiatzen gara hiri zuhaizti funtzionala lortzeko, aniztasuna areagotuz. Horregatik, udalerriko kale bat konpondu behar denean, zuhaitzak aldatzeko unea ere izaten da, baldin eta haien osasun egoerak eta etorkizunak hala eskatzen badu.

Horren adibide bat da San Juan auzoa. Bi urte daramatzagu albo errodunen ordez udareondo apaingarriak landatzen, eta aurten osatu nahi da proiektua azken 5 unitateak ordeztuz. Gaur egun, udalerriko zuhaitz errodun asko oso egoera txarrean daude. Pixkanaka-pixkanaka kendu egin beharko lirateke eta zuhaitz osasuntsuak eta etorkizun onekoak landatu, modu askean.

Esan bezala, kale honetako albo gehienak egoera txarrean zeuden, batik bat kimaketen ondorioz adarrak irekitzen diren tokian, ura gelditzen bait da. Horrek arriskua sor lezake auto edo oinezkoengan.

Bikuñan ere berdina pasatzen da, bertan oso egoera txarrean dauden 4 albo ordezkatuko dira. Hauek zeuden tokia eraberrituko da, eta oinezkoentzako libre utziko da. Alboen ordezko zuhaitzak aldameneko belarditxoan jarriko dira, leku aproposagoa zuhaitzak osasuntsu hazi daitezen. Bestalde, herritarren hainbat galdera eta iradokizun jaso ditugu inausketaren inguruan. Gai honetan pertsona bakoitzak iritzi ezberdina izan dezake, horregatik, garrantzitsua da irizpide bateratu bat izatea; kasu honetan, Legazpiko Udalak Europako Inausketa Estandarra jarraitzen du. 

Aurtengo kimaketa kanpaina bukatzear da, San Juan auzoarekin emango zaio amaiera.

Hala ere, badaude egoera txarrean dauden zuhaitzak eta horiek ere aldatuko dira, hala nola, San Martin auzoan dauden bi albo eta alibustre bat, eta Laubide auzoan dagoeneko  iharturik aurkitzen den  magnolio bat ere.

  • Visto: 21
“17. Logela”, nerea ibarzabalek sortutako ihes gela oraingoan Legazpin

“17. Logela”, nerea ibarzabalek sortutako ihes gela oraingoan Legazpin

“Euskaraz barra-barra” identifikagarriaren zabalpenaren barruan Urola Garaia mailan, Nerea Ibarzabalek sortutako Ihes Gela (Scape Room-a) izango da Legazpiko Azoka eremuan (udaletxearen atzealdean) martxoaren 15etik 17ra, doan.

Asteburuan, guztira, 13 txanda.

Iraupena

  • 40 minutu

Parte-hartzaile kopurua

  • Gehienez, 5

Baldintzak

  • 16 urtetik gora, euskara ulertu edota hitz egiteko gai izatea. Gurpildun aulkia behar dutenek ere irisgarritasuna bermatuta dute.

Egutegia eta ordutegia:

  • Ostiralean: 17-00-21:00
  • Larunbatean eta igandean: 10:00-14:00 / 17:00-21:00

Erreserbak

Txandak online erreserbatu behar dira,

errerbatu zure txanda

Ahaztu estresa, ahaztu arazoak, ahaztu kezkatzen zaituen guztia… Zatoz 17. Logelara!

  • Visto: 130
Legaztipi Tapan ere inhauteriak ospatu dituzte

Legaztipi Tapan ere inhauteriak ospatu dituzte

Inhauteriak hasi direla ospatzeko LegazTipi Tapako parte hartzaileak ekintza berezia antolatu dute. Horretarako, ohiko ibilbidea eta hamaiketako egin dute baina modu berezi batean; izan ere, parte hartzaileak mozorrotu egin dira.

Herritar guztiak Jarduera honetan parte hartzera animatzen ditugu ostegunetako goizak elkarrekin gozatzeko gogoa duten herritar guztiak. Solasean eta lagun berriak eginez, paseo osasungarriak emango ditugu.

Ostegunetan, 10:30ean, elkartzen gara udaletxeko plazan, “oilarra” dagoen lekuan.

HURBIL ZAITEZTE!!

Ikusi iñauterietako argazkiak

  • Visto: 91