Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Legazpi Musika Bandaren Neguko kontzertua Latxartegi Aretoan

Legazpi Musika Bandaren Neguko kontzertua Latxartegi Aretoan

Otsailaren 18an, 12:30ean hasiko da Latxartegi Aretoan, Legazpi Musika Bandak espazio horretan aspaldiko partez eskainiko duen kontzertua, eta bide batez 2024. honetako lehena izango dena.

Hona Jesus Casillejoren zuzendaritzapean taldeak eskainiko duen egitaraua: 

 1.

Navarrerias

kalejira - jota

M.Turrillas

2.

Las playas de rio

  • Trocadero
  • Ipanema
  • copacabana  

K. Vlak

3.

Poker face

Lady Gaga

4.

Diana

Diana

Tolosakoa

5.

Txaranga poca tripa

Kalejira

Tolosakoa 

6.

Moliendo cafe

Calypso

J. Manzo

Ananda Yoga Eskolako dantzarien parte hartzearekin arituko dira hainbat piezatan.

Sarrera doakoa izango da, aretoaren edukiera bete arte. Hori dela eta aretoko ateak 12:00etan irekiko dira eta kontzertua hasten denean itxi.

  • Visto: 43
Mongolia, nomaden lurraldea ikus-entzunezko emanaldia

Mongolia, nomaden lurraldea ikus-entzunezko emanaldia

Mongolian zehar eginiko bidaiaren kronika ekarriko digute oraingoan, beren bidaien berri herritarrekin partekatzeko irrikaz dagoen bikoteak.

35 minutuko ikus-entzunezkoaren aurretik herrialdearen berri zabala eskainiko digute, ikus-entzuleak kokatu aldera, ondoren beraiek ikusi eta bizitakoa argazki eta bideoen bidez erakutsiz, musikaz lagundurik noski.

Eta ohiko galde-erantzunen txandaren ondoren, jolas egiteko aukera eskainiko digute.

 

  • Visto: 84
“Madama Butterfly” Opera Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan

“Madama Butterfly” Opera Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan

Giacomo Pucciniren Madama Butterfly operaren txanda izango da Otsailean. Lana bi zatitan eskainiko da Otsailaren 14 eta 21ean, 18:30ean Kultur Etxeko Areto Areto nagusian, gaztelerazko azpidatziekin.

Hiru ekitalditan banatutako lan hau Giacomo Puccinik (1858.1924) idatzi zuen. Libretoaren egileak, Giuseppe Giacosa eta Luigi Illica izan ziren eta David Belascok idatzitako antzerki-lanean oinarritu ziren. Modu berean, Belascok idatzitakoa John L. Long idazleak idatzitako kontakizunean oinarritu zen.

1904ko otsailaren 17an eskaini zen lehen aldiz Milanen.

PERTSONAIAK:

Butterfly (Yasuko Hayashi)

Geisha japoniar gaztea

Sopranoaa

Suzuki (Hak-Nam Kim)

Butterflyren neskamea 

Mezzosoprano

B.F. Pinkerton (Peter Dvorsky)

E.E.B.B.ko Itsas Armadako Tenientea

Tenorea

Sharpless (Giorgio Zancanaro)

E.E.B.B. Kontsula Nagasakin

Barítonoa

Goro (Ernesto Gavazzi)

Ezkontzagina

Tenorrea

Yamadori (Arturo Testa)

Butterflyren ezkongaia

Barítonoa

Bonzo (Sergio Fontana)

Butterflyren osaba

Baxua

Kate Pinkerton (Anna Caterina Antonacci)

Pinkertonen emaztea 

Mezzosopranoa

Yakusidé (Claudio Giombi)

Butterflyren osaba

Baxua

Orquesta y Coro de Teatro Alla Scala (Milan)

Zuz.: Lorin Maazel.

Eskainiko den lanaren nondik norakoak biltzen dituen esku-orria areto sarreran izango da.

  • Visto: 32
Sorgintxulorekin txuri-urdinea patinatzera

Sorgintxulorekin txuri-urdinea patinatzera

Sorgintxulo aisialdi taldeak irteera egingo du LH-6. mailako ikasleekin Donostiako Txuri-Urdin Izotz Jauregira patinatzera.

 

Izenematea:

Izen-ematea hurrengo asteazkenera arte egin daiteke, otsailak 14, arratsaldeko 14.00ak arte,

Formulario hau betez

edo herriko ikastetxeetako idazkaritzetan.

 

Sorgintxulo taldeak burutuko duen ekintza hau Haur eta gaztetxoen aisialdian euskararen erabilera bultzatzeko programaren barruan kokatzen da, Udaleko Gazteria, Euskara eta Hezkuntza zerbitzuek antolatzen dutena.

  • Visto: 80
Izena emateko epea irekita, 2024-2025 ikasturtean eskolatuko direnentzat

Izena emateko epea irekita, 2024-2025 ikasturtean eskolatuko direnentzat

Otsailaren 7tik 23ra bitartean zabalik egongo da datorren 2024-2025 ikasturtean Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta itunduetan ikasi nahi dutenentzat eskabideak aurkezteko eta onartzeko epea.

Hori dela eta, Legazpiko udalak eskutitz pertsonalizatua bidali die 2urte beteta edo beteko dituen seme-alabak dituzten familiei, herrian dagoen hezkuntza eskaintzari buruzko informazioa emanez.

Era berean, bai 2 urteko bai 12 urteko seme-alabak dituzten familiek zuzenean beraien etxeetan jaso dute Udalak emandako Bizikidetza-ziurtagiria, eta hori beharrezkoa izango da erabakitzen duten ikastetxean izena emateko. Horren helburua da, herritarrei dokumentazio hori ematea, udal-bulegoetara joan beharrik gabe.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza sistemari buruzko familientzako informazioa, hainbat hizkuntzatan 

  • Visto: 92