Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Udal egutegiaren lehiaketa. Urtarrileko galderaren erantzuna: EUSKAL HERRIA PLAZA

Udal egutegiaren lehiaketa. Urtarrileko galderaren erantzuna: EUSKAL HERRIA PLAZA

Urtarrileko argazkiaren inguruan…

Legazpiko herrigunearen ikuspegia Kamiño Errealetik dugu hemen.

Argazkian ikusten diren etxe gehienak ez daude gaur egun: Aseginolazanea, Ospital zaharra, Kontsejuetxe zaharra (Maixukoa), pilotaleku zaharra, Etxezuri, Agirreplaza, Latxartegi, Joanaztegi, Aizturritzaga, Ibarrategi (Muruanea), Gerranea, Mataderia, Araozenea, Txortxikonea, Ugalde, Oiarbidenea etab. Soilik Buenaventura (Joxemanuelenea, Martxelinea), Kontseju berria eta eliza daude zutik gaur egun. Errekaaundi (Urola ibaia) estali gabe dago eta albergako arkuak ikusten dira.

Burdinola Elkartea

  • Visto: 93
Inauteriak 2024-Legazpi

Inauteriak 2024-Legazpi

Hona herriko eragile desberdinen ekimenez, osatu den Inauterietako egitaraua. Ziurrenik ez dira egun hauetako inauteri ospakizun bakarrak izango, eta ezta herrian Inauteri giroa jarriko duten talde eta eragile bakarrak ere.

Otsailak 8, osteguna: Doinua Musika Eskolako ikasleek Ostegun gizeneko Inauteri kalejira egingo dute 17:30etan Euskal Herria plazan amaituz.

Otsailak 9, ostirala: OSTIRAL INAUTE. LINTXEN ETORRERA

  • 16:00etan: IKASTETXEEN MOZORRO DESFILEA
  • 17:00etanLintx-en etorrera Euskal Herria plazan eta Legazpiko inauterien hasiera.Trapalata Txarangarekin.
  • 19:00etan 60. Hamarkada Alaitasuna errondailarekin.

Mozorro libreen jaia izango da ostiralekoa.

Otsailak 10, larunbata: ZAPATUKO INAUTERIA LGAk antolatuta. Gaia: Rave.

Otsailak 11, igandea: IÑUDE ETA ARTZAINAK INAUTERI HERRI KONPARTSA:

  • 11:00: Konpartsa Laubiden elkartuko da. Bertan entsaioa.
  • 12:00: Konpartsa Laubidetik irtengo da.

Ibilbidea: Egialde (Laubide), San Inazio, Juanastegi, Bikuña Enea, Plazaola.

  • 14:00: Bazkaria Aitxuri Jatetxean.
  • 17:30: Arratsaldeko saioa.

Ibilbidea: Gernika Plaza, Kale Zaharra (Karibe Zaharra parean), Kale Nagusia (Karibe Berri eta Gurrutxaga parean), Euskal Herria plaza.

  • 19:00: Lintxen agurra, panpina erretzea eta inauterien amaiera, Euskal Herria plazan.
  • Visto: 104
Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna

Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna

Legazpiko Udalak gaixotasun honek dakarren guztiaren baitan eta minbizia diagnostikatu eta tratatzeko terapia farmakologiko eta ez-farmakologikoen ikerketan aurrera egitearen garrantzia gogorarazten du.

Hortaz, otsailaren 4an udaletxea berdez argiztatuko da.

  • Visto: 87
OBSOLETUS, lokarturiko borrokentzako komedia soziala Antzezlana Latxartegi Aretoan

OBSOLETUS, lokarturiko borrokentzako komedia soziala Antzezlana Latxartegi Aretoan

Anodino Teatroaren Obsoletus lanarekin jarriko dugu abian Latxartegi Aretoko antzerki denboraldia. Hilean antzerki saio bat egitea dugu helburu, maiatzera arte eta urritik abendura bitartean.

Otsailaren 17an, larunbata, 19:30ean hitzordua duzu antzerkiarekin Latxartegi Aretoan.

SINOPSIA

Lantegiaren istearekin sortutako protesta jendetsua, denborarekin guztiz ahulduta dago,

Ione eta Elias bakarik geratzen dira.

Baina Txarlik itxaropena dakar, hitzemateak lortu ditu, baldintza baar batekin: itxialdia berehala utzi behar dute.

Gaur egungo gizartean badu zentzurik borrokak edo zaharkita geratu da?

Agian aldarrikapenak izatea da obsoleto dagoena?

Lokarturiko Gandhi eta ustezko terroristei buruzko komedia.

Aktoreak: Aiora Sedano, Aitor Fernandino eta Juanjo Otero

Zuzendaria: Pako Revueltas.

Sarrerak on-line eros daitezke hemen dagoeneako

Sarrerarik geratzen bada, otsailaren 17an, aretoko leihatilan jarriko dira 18:30etan.

Sarreren prezioa: 10€takoa izango da.

  • Visto: 83
Laubide-Urtatzako igogailuan mantenu lanak

Laubide-Urtatzako igogailuan mantenu lanak

Hurrengo astelehenean eta asteartean, hilak 5 eta 6, Urtatzako igogailua geldituko da, mantenu lanak egiteko, hau da, ateak aldatzeko.

  • Visto: 81