Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Argazki erakusketa berria Kultur Etxean.“Euskal Herriko basa-orkideak: sormena lantzen”

Argazki erakusketa berria Kultur Etxean.“Euskal Herriko basa-orkideak: sormena lantzen”

Otsailaren 2an, ostirala, argazki erakusketa berri bat inauguratuko da Kultur Etxean. Egileak, José Julián Estebanek, Euskal Herriko txoko askotan aurki ditzakegun Orkideen 30 argazki sortzaile aurkezten dizkigu erakusketa honetan.


Argazkiak landa-argazkilaritzan  beti aplikatzen diren sormen-teknikak erabiliz eginak dira, hala nola aurreko desenfokeak, atzealdekoak, hondo naturalak eta ez naturalak, ispiluak...

Euskal Herriko basa-orkideak Kultur Etxeko erakusketa aretoan egongo dira ikusgai otsailaren 16ra arte, astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara.

  • Visto: 148
2023an jaiotakoentzako ongietorri ekitaldia

2023an jaiotakoentzako ongietorri ekitaldia

Datorren larunbatean, otsailak 3, Legazpiko Udalak ongietorri txiki bat egingo die 2023an jaiotako legazpiarrei eta haien familiei.

Eguerdiko 12:00etan elkartuko gara Agirre Etxeberrin eta bertan elkarrekin egon eta sorpresaren bat ere egongo da.

Ekitaldian Saioa Ivanka Zuaznabar izango dugu, dueluan dagoen amatxoa eta Esku Hutsik (haurdunaldiko eta jaiotza-inguruko dolu-elkartea, Euskadin eta Nafarroan)elkarteko kidea. Horrela, aurreko urtean edozein arrazoirengatik hil ziren haurrak dituzten familiak gonbidatu nahi ditugu, hauen asteak kontutan izan gabe, 2023an jaiotakoak; familia horiek ere beren lekua izango dute ekitaldian.

  • Visto: 78
ZINE-KLUB saioa Latxartegi aretoan: “Bidasoa 2018-2023”

ZINE-KLUB saioa Latxartegi aretoan: “Bidasoa 2018-2023”

Legazpi Zine-Klub elkarteak, Fermin Muguruzak 2023ko Zinemaldian estreinatu zuen “Bidasoa 2018-2023” Dokumentala eskainiko digu otsailaren 2ko saioan.

Sinopsia:

Poliziaren kontrolak eta Pirinioetako eta Atlantikoko Bidasoako muga naturaleko pasabide batzuk ixteak 10 heriotza eragin zituen urtebetean. Frantziak 2018ko udan ezarri zuen kontrol hori, Europako gainerako herrialdeetara bidean zihoazen etorkinak sar ez zitezen. Zazpi pertsona hil ziren 2021eko apiriletik Irun eta Hendaia arteko Bidasoa ibaiko uretan itota, eta beste hiru hildako izan ziren 2021eko urrian, Ziburun tren batek harrapatuta. Dokumental honek, ibaiaren alde batean eta bestean dauden hainbat aktibistari ahotsa eta aurpegia emateaz gain, Harrera Sarea eta Bidasoa Etorkinekin elkarteen ordezkari gisa, beren bizitza galdu zutenak ere gogorarazten ditu, izena, adina, zeharkaldia eta ametsak jarriz, hildakoen zifra hotzen atzean ezkutatzen den historia eta pertsonak ezagutuz, horrela tragedia gizatiartuz.

Fitxa Teknikoa:

Zuzendaritza: Fermin Muguruza.

Gidoia: Fermin Muguruza.

Musika: Gloria Maudel

Argazkia: Asier García

Generoa: Dokumentala/Immigrazioa

Iraupena: 71 minutu

Urtea: 2023

Pelikulen berri zehatza eta sarrerak erosteko

  • Visto: 140
Herri Jaiak lan taldearen bilera otsailaren 1ean

Herri Jaiak lan taldearen bilera otsailaren 1ean

Otsailaren 1ean, osteguna,

18:30ean Kultur Etxeko ikastaro gelan egingo da Jaietako lan taldearen bileran maiatzeko Santikutz jaietako egitaraua lantzen hasiko gara.

Bilera irekia da, zure iritzia eta proposamenak ezagutu nahi ditugu.

  • Visto: 130
“Kontsumoak eta nerabeak” hitzaldi-tailerra

“Kontsumoak eta nerabeak” hitzaldi-tailerra

Beste urte batez, Legazpiko udaleko Hezkuntza zerbitzuak, herriko ikastetxeekin elkarlanean, hitzaldi bat antolatu du “Kontsumoak eta nerabeak” izenburupean datorren ostegunean, otsailaren 1ean, 18:00etan Kultur Etxeko Areto Nagusian. Hizlaria Estibaliz Ansotegi Guruziaga da, Ortzadar Fundazioko programaren koordinatzailea.

Ekimen hau Arriskua Alkohola programaren barruan kokatzen da. Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Adikzioaren Zuzendaritzak ikastetxeetan aurrera eramaten duen prebentzio-programa da, herriko DBH-ko 4.mailako ikasleen geletan gauzatu zena. Zehazki, Haztegi ikastolan azaroaren 7an eta 8an eta Olazabal institutuan abenduaren 11n eta 15ean.

Hitzaldian honakoa landuko da: substantzien kontsumoen inguruko hausnarketa, beldur eta dudak landu, seme-alabekin gaia etxean nola landu, guraso bezala zer egin dezakegu eta kontsumoak detektatzeko pista batzuk.

Hitzaldian parte har dezakete gai honetan interesa dutenek. Dei berezia luzatzen zaie DBH-ko 4.mailako ikasleen gurasoei programa honetan parte hartu dutelako eta DBH-ko ikasleen gurasoei.

Izan ere, joan den ostegunean, urtarrilaren 25ean, Olazabal institutuko eta Haztegi ikastolako DBH-ko 2.mailako ikasleek Mimarte programan hartu zuten parte. Latxartegi aretoan ere beste saio bat eskaini zen gurasoentzat eta ikuslego orokorrarentzat.

Peter Robertsek mimoa, magia eta umorea erabili zituen ikasleek parte hartzera animatzeko eta alkoholaren kontsumoari buruzko gogoeta egiten laguntzeko. Zenbait egoeratan ikusi zuten zer kausa/ondorio harreman dagoen alkoholaren kontsumoko egoera batzuen eta pertsonen osasunaren eta arazo sozial batzuen artean.

  • Visto: 33