Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Alex Remiro proiektuarekin bat eginez

Alex Remiro proiektuarekin bat eginez

Alex Remiro Realeko atezainak eta Futbol Mas Fundazioak sortutako proiektuaren ekimena izan da hau, Legazpiko Udalak antolatuta eta Ilintxa Kirol Elkarteak babestuta. Hiru saio izan dira guztira eta Gizarte Zentroan aurrera eraman dira.

Proiektua martxan jarri dutenek adierazi dutenagatik, saio hauen bidez familiek beren seme alabei kirol zein bizi garapenean laguntzeko tresna lagungarriak eskuratu dituzte, bizitzako balore ezberdinek duten garrantzia transmititu eta horren inguruan, kontzientzia sortzea helburua izanik.

Gainera, kirolean eta konkretuki futbolean gertatzen diren egoerei aurre egiteko eta horiek kudeatzeko zein konpontzeko tresnak eskaini dituztela adierazi dute antolatzaileek. “Horregatik dira hain garrantzitsuak Futbol Mas eta Alex Remirorekin batera garatzen diren proiektuak, izan ere, jokoan oinarritutako metodologiaren bitartez, gurasotasun positiboa eta osasun mentala sustatzen dira, haurren zein gazteen hazkunderako eta ongizaterako funtsezkoak diren gaiak jorratzen direlarik, bai joko-eremuan, baita jokalekutik kanpo ere”, diote antolatzaileek.

Saioen ondorengo familien sentsazioa positiboa izan da, beraiek egunerokotasunean bizi dituzten gaiak lantzen direlako eta egoera horiei aurre egiteko estrategiak ematen direlako.

Gauza txiki hauen bitartez gauza handiak sortu daitezke eta elkarlana izango da horren oinarria.

  • Visto: 91
Gaztelerazko Irakurketa taldearen saioa

Gaztelerazko Irakurketa taldearen saioa

Gabonak direla azken saioa aurreratuta egin bazen ere, urte hasierarekin itzuli da jarduera hileko azken asteazkenera.

Hona hitzordua:

31, ASTEAZKENA: Gaztelerazko literatur klubaren saioa. 18:00ean Udal Liburutegian. Gidari: Mónica Leiva. Landuko den liburua: Nosotros en la noche / Kent Haruf

Gogora ekarri nahi dugu, Irakurketa taldeak irekiak direla baina parte hartzeko komeni dela aurrez izena ematea

  • Udal Liburutegian bertan edo
  • telefonoz: 943737186,
  • e-postaz: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
  • edo WhatsaAppez: 639851172.
  • Visto: 37
Zine saioetan goxokiak jateko aukera

Zine saioetan goxokiak jateko aukera

Herritarren eskaerei jarraituz, berriro ere zinema saioetan goxokiak jateko aukera zabalduko da. Pandemia garaian goxokiak jatea debekatu zen eta handik geroztik Latxartegin ezin izan da jan.

Gogoratu behar dugu ere baimenduta zegoen azken boladan garbitasun arazo larriak suertatzen zirela emanaldiak amaitzerakoak, batik bat haurren emanaldietan: lurra zikinkeriaz beteta geratzen zen, goxoki poltsak lurrean botata...

Asteburu honetan berriro ere goxokiak jateko aukera egongo da Latxartegin, eta zine zaleei gogoratu nahi zaie zentzuz eta garbitasunez jokatzea garrantzitsua dela; eramaten diren goxoki eta poltsak kanpoko zakarrontzietara botatzea batik bat. Gogoratu dezagun haurren saioaren ondoren helduena datorrela eta aretoa garbia egotea guztion ardura izango dela. Garbitasuna mantentzea ezinezkoa izango balitz, berriro ere aurreko araudira bueltatuko ginateke.

Latxartegi aretoko etapa berri honek aldaketak ekarri ditu filmen eskaintzan eta hauen maiztasun eta gaurkotasunean ere:

  • Urtarriletik aurrera, Elkarteak Zine-Klub saioak baino ez ditu kudeatuko, hilean bi saio ostiraletan 19:00etan.
  • Gainerako zine saioak Programación Areto enpresaren bidez kudeatuko dira, eta saioak indartuta iritsiko dira. Hala lau saio izango dira astebururo:
  • Larunbatetan 19:00etan eta Igandeetan 19:30ean. Sarrera 6€
  • Astelehenetan, ikuslearen eguna, 19:30ean. Sarrera 5€
  • Haurrentzako saioak, igandeetan, 17:00etan. Sarrera 4€

Gozatu zinemaz!

  • Visto: 75
Gure aiton-amonen bizimodua ezagutu!

Gure aiton-amonen bizimodua ezagutu!

Otsaileko asteburuetarako familia plan berria antolatu du Lenburrek, hau 5 urtetik gorako haurrei eta euren familiei zuzenduta dagoelarik.

Bisitan garai bateko Buen Pastor ikastetxeko gela bisitatuko da eta garai hartan erabiltzen zen materiala (pizarrinak, lumatxoak, tinteroak), jolasak (tortoloxak, txapak, kromoak…) eta zigorrak azalduko dira.  Haurrek, jolas hauekin ondo pasatzeko aukera izango dute.

Horrez gain, San Inazio auzoan kokatzen den langileen etxebizitza ere bisitatuko da. Bertan, gure etxeetan eman diren aldaketak ikusiko ditugularik (ez zegoen telebista, sofa, hozgailua…).

Ekintzaren iraupena ordu eta erdikoa da eta prezioa, 6,5€-koa haurrek zein nagusiek.

Aldez aurretik izena eman behar da Mirandaolako Turismo bulegoan: 943730428 telefonoan edota Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

  • Visto: 109
Zine-klub saioa latxartegi aretoan: “Un verano con Fifí”

Zine-klub saioa latxartegi aretoan: “Un verano con Fifí”

Legazpi Zine-Klub elkarteak, urteko bigarren zine-klub saioa eskainiko du Latxartegi Aretoan

Urtarrilaren 26an, ostiralean arratsaldeko 19:00etan.

Jeanne Aslan eta Paul Saintillanen  “Un verano con Fifí”  filma eskainiko dute.

Sinopsia:

Nancy, Frantziako ekialdea. Uda. Bere familia-ingurune problematikotik ihes egin nahian, Sophiek, 15 urteko neskak, Jade lagun dirudunaren etxeko giltza-joko bat eskuratzeko aukera aprobetxatuko du. Udan hutsik zegoela uste zuen etxebizitza zabalaz gozatzen duen bitartean, bere lagunaren anaia zaharrenarekin topo egiten du, Stephanerekin, zeinak, halabeharraren ondorioz, geratzeko asmoa zuen. Baina, bota beharrean, atea zabalik uztea erabakiko du Stephanek, Sophie ustekabeko udara gonbidatuz.

Fitxa Teknikoa:

Zuzendaritza: Jeanne Aslan, Paul Saintillan

Gidoia: Jeanne Aslan, Agnès Feuvre, Paul Saintillan

Aktoreak: Quentin Domaire, Céleste Brunnqueil, Chloé Mons Megan Northam, François Négret, Anthony Sonigo,..

Musika: Côme Aguiar

Argazkia: Alan Guichaoua

Generoa: Komedia

Iraupena: 108 minutu

Pelikularen sariak:

2022ko Donostiako Zinemaldiko Zuzendari berriaren Saria.

Pelikulen berri zehatza eta sarrerak erosteko loturak berdina izaten jarraituko du

https://latxartegisarrera.sacatuentrada.es/

  • Visto: 84