Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
2024ko Egutegi fiskala

2024ko Egutegi fiskala

Legazpiko Udalak 2024ko ekitaldirako udal zergen egutegi fiskala onartu du.

Egutegi osoa udalaren webgunean dago argitaratuta (www.legazpi.eus), baina hona-koak dira zerga eta data garrantzitsuenak

Urteko aldizkotasuna duten zergak:

  • Gordetako aparkatzea:      24/01/01tik 24/02/29ra
  • Ibilgailuak:                             24/02/01tik 24/03/31ra
  • OHZ (kontribuzioa):         4/05/15etik 24/06/30era

Hiruhilabeteko aldizkotasuna duten zergak(1go ordainketa):

  • Zaborrak:                           24/01/01tik 24/02/29ra
  • Azoka                                  24/01/01tik 24/02/29ra

Aurten, herritarrei ordainketa errazteko asmoz, zaborren tasa hiru hilean behin kobratuko da, eta ez sei hilean behin, orain arte bezala.

Indarrean daude 2024ko ibilgailuak kobratzeko kanpainak, egoiliarrentzat gordetako eremuan trakzio mekanikodun ibilgailuak aparkatzeagatiko tasarenak eta zaborra eta azokaren lehen hiruhilekoarenak.

Helbideratutako ordainagiriak ordaintzeko epearen azken egunean zordunduko dira bankuetako kontuan: otsailaren 29an gordetako aparkatzea, zaborrak eta azokarena, eta martxoaren 31n ibilgailuena.

Udalak ordainagiriak helbideratzera animatu nahi du, herritarrentzat erosoagoa dela uste duelako eta ezarritako aldiaren azken egunean ordaintzea abantaila delako.

 

  • Visto: 74
“Haurdunaldian, jaiotza-inguruan eta jaioberritan ematen diren heriotzengatiko dolua ikusarazten”

“Haurdunaldian, jaiotza-inguruan eta jaioberritan ematen diren heriotzengatiko dolua ikusarazten”

Esku Hutsik elkartearen eskutik eta Legazpiko Udalaren laguntzarekin, datorren asteazkenean, urtarrilak 24, "Haurdunaldian, jaiotza-inguruan eta jaioberritan ematen diren heriotzengatiko dolua ikustarazten" hitzaldia egingo da Kultur Etxean, 18:00etan. Hitzaldian haurtxoaren heriotza aztertuko da, haurdunaldian, erditzean edo jaio ondoren.

Hitzaldiaren iraupena ordu eta erdikoa izango da gutxi gorabehera, eta Virginia Marcos psikologo perinatalak emango du. Haurtxoaren heriotza jaiotza-inguruan edo jaioberrietan bizi izan duen familia baten lekukotza ere jasoko da, eta galderak egiteko eta esperientziak partekatzeko tarte bat ere eskainiko da.

Esku Hutsik elkarteak adierazi duenez, munduan horrelako 23 milioi galera daude, hau da, 44 minutuko. Estatuan, haurdunaldiaren 22. aste eta jaio ondorengo 28 egunera bitarte, urtean 2.500 haur inguru hiltzen dira, eta horrek eragin zuzena du egunean 6 familiatan. Eta datu horietan ez dira kontuan hartzen bizitzaren 28. egunetik aurrerako jaioberrien heriotzak edo haurdunaldiaren borondatezko eta legezko etetea edo haurdunaldiaren lehen eta bigarren hiruhilekoetan gertatzen diren heriotzak, azken horien zifrak askoz handiagoak baitira. Horrela, guztira, haurdunaldien % 25, lautik bat, ez da haurtxo batekin besoetan amaitzen.

Jaiotza-inguruko doluak familiari eta hurbileko gizarte-inguruneari eragiten die, bai eta dolua artatzen duten osasun-profesionalei ere. Dolu perinatalak lagundutakoa egin behar du, garrantzitsua da gizarte-mailan aldaketa bat egotea, familiei informazioa eta baliabideak eskaintzea eta jarraipena egitea.

Hala, hitzaldi honen helburuak honako hauek dira:

  • Laguntza, informazioa eta baliabideak eskaintzea seme-alaba bat edo gehiago haurdunaldian, jaiotza-inguruan edo jaioberritan galdu duten familiei.
  • Osasun-arretaren humanizazioaren alde egitea.
  • Doluan dagoen familia batekin lan egiten duten osasun-profesionalei eta gainerako pertsonen prestakuntza sustatzea eta ematea.
  • Gizartea, oro har, kontzientziatzea haurdunaldiko, jaiotza inguruko eta jaioberrien heriotzari buruz.
  • Doluan dauden familiei arreta integrala eskaintzea.

  • Visto: 45
Euskarazko Irakurketa taldearen saioa

Euskarazko Irakurketa taldearen saioa

Gabonak zirela azken saioa aurreratuta egin bazen ere, urte hasierarekin itzuli da jarduera hileko azken ostegunera.

Hona hitzordua:

Urtarrilak 25, OSTEGUNA: Euskarazko literatur klubaren saioa. 18:30ean Udal Liburutegian. Gidaria: Miriam Luki. Landuko den liburua: Etorkizuna/ Iban Zaldua

Gogora ekarri nahi dugu, Irakurketa taldeak irekiak direla baina parte hartzeko komeni dela aurrez izena ematea

  • Udal Liburutegian bertan
  • edo telefonoz: 943737186,
  • e-postaz: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
  • edo WhatsAppez: 639851172.

  • Visto: 34
Ate irekiak Bikuña kiroldegian

Ate irekiak Bikuña kiroldegian

Ikastaroak dagoeneko martxan egonda, ate irekien jardunaldia antolatu du Bikuña Kiroldegiak,  “Strong by zumba” eta “K-strech” gehiago ezagutarazteko asmoarekin. Horrela, ikastaro bakoitzeko bi klaseetan ate irekiak egongo dira interesa duenak bertara gerturatzeko aukera izan dezan.

Strong by zumba

  • Urtarrilak 25: 15.00etan

K-Strech

  • Urtarrilak 22: 19.15etan
  • Urtarrilak 25: 20.15etan

Izena emateak Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

edo 943 73 12 43 telefonora deituz

  • Visto: 72
Urtarrilaren 13an, Latxartegin, jokatu zen Legazpiko VI. Gazteen Aurresku Txpelketako ligaxkako lehen saioa

Urtarrilaren 13an, Latxartegin, jokatu zen Legazpiko VI. Gazteen Aurresku Txpelketako ligaxkako lehen saioa

Urtarrilaren 13an, Latxartegi aretoan, Legazpiko VI. Gazteen Aurresku Txapelketaren kanporaketa ospatu zen.

Sustraiak Dantza Taldeak eta Legazpiko Udalak antolatutako txapelketan 30 neska-mutil aritu ziren, bi sailetan banaturik. Hauen artean Sustraiak Dantza taldeko Araitz Berasategi, Irune Azpeitia, Jon Alberdi, June Osinalde, María Sánchez eta Nora Escuderolegazpiarrak aritu ziren.

Bi orduko ikuskizunaren ondoren D saileko txapelketan irabazlea ­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­Andoaingo Jurgi Errandonea izan zen, bigarren Pasaiako Danel Castillo eta hirugarren Lezoko Enara Artola izan zirelarik. Sail honetan Irakaslearen saria txapeldunaren irakasle den Amaia Aizpuruak jaso zuen, eta sailkaturiko lehen legazpiarraren saria Maria Sanchezentzat izan zen.

B sailean aldiz, irabazlea Zizurkilgo Nora Davilaizan zen, bigarrena Jon Alberdi  eta hirugarrena June Osinalde izan ziren, biak legazpiarrak. Lehenengo legazpiarraren saria Jon Alberdirentzat izan zen eta irakaslearen saria berriz ere Amaia Aizpuruak, Nora Davila txapelduranaren irakasle ere badenak, jaso zuen.

Legazpiarrek, bikain aritu ziren guztiak, ikasturtea indar handiz hasi dutela dirudi.

Sustraiak Dantza taldeak txapelketa hau aurrera eramateko laguntza eskaini duten Legazpiko Udalari, Legazpiko Goiz Deia Txistulari Taldeari eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrari eskerrak eman nahi dizkie. Esker hauek dantzari, irakasle eta gurasoei ere luzatu nahi dizkie.

Honako herritar hauek parte hartu zuten:

Sustraiak Dantza Taldeko Araitz Berasategi, Irune Azpeitia, Jon Alberdi, June Osinalde, María Sánchez eta Nora Escudero.

Hauetaz gain Eider Carballo Legazpiarra ere aritu zen.

Guztiak txapelketarako prestaketa bereziak egiten dituzte, Sustraiak Dantza taldeko Irati Olaizola, Idoia Narbaiza eta Maider Encinarekin.

Ikusi sari banatzearen argazkiak

  • Visto: 81