Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Arrakasta handia Legazpiko San Silbestre lasterketan

Arrakasta handia Legazpiko San Silbestre lasterketan

Festa eta kirol giroak distira egin zuen Legazpiko kaleetan urteko azken egunean, San Silbestre lasterketan parte hartu zuten guztien gogo eta kemenari esker.

Giro alaiez, adin guztietako atletak eta zaleak elkartu ziren kirol ekitaldi honetaz gozatzeko, erronka pertsonalak gaindituz eta emandako pauso bakoitzean une ahaztezinak partekatuz. Ekitaldia 2023an zendu zen Juan Carlos Paredesi omenaldia eginez hasi zen, Legazpiko atletismoan izandako ibilbideagatik eta inplikazioagatik.

Guztira 150 parte-hartzaile bildu ziren ekitaldian, eta hainbat sari banatu ziren: Endika Doonay arrasatearra izan zen gizonezkoen kategoriako irabazlea, Jon Otermin urretxuarra bigarren postuan, eta Asier Aranburu urretxuarra hirugarrenean. Lehen legazpiarra Igor Etxeberria izan zen. Emakumezkoen podiuma erabat legazpiarra izan zen, Irati Zurutuza lehen postuan, Mikele Zurutuza bigarrenean eta Maider Encina hirugarrenean. Lehenengo bikotearen saria Itziar Larreak eta Roberto Andresek eraman zuten. Eta mozorro onenentzat ere sariak egon ziren: ostruka errealistak lehenik; judokak bigarrenik, eta Asterix eta erromatarrak hirugarrenik. Helmugara iristen azkenak ere sari bat jaso zuen, oraingoan Iñaki Lizarralderentzat izan zena.

Legazpiko Udalak eskerrak eman nahi dizkie ekitaldi handi hau posible egin zuten, antolatzaile, korrikalari, babesle, boluntario eta ikusle guztiei. Zuen dedikazioak, babesak eta parte-hartze aktiboak izugarri lagundu dute lasterketa honen arrakasta lortzen, eta gure erkidegoan errotutako tradizio gisa sendotu dute.

San Silvestre ez da bakarrik jarduera fisikoa eta ongizatea sustatzeko aukera bat, baita urtea amaitzeko aukera polit bat ere.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Legazpiko San Silbestre ekitaldi berezi bihurtu duen pertsona bakoitzari. Espero dugu zuen presentzia eta berotasuna izatea ere hurrengo edizioetan.

Eskerrik asko kirol ospakizun honen parte izateagatik!

Legazpiko San Silbestreko argazkiak

  • Visto: 148
Herri Jaiak lan taldearen bilera urtarrilaren 11n

Herri Jaiak lan taldearen bilera urtarrilaren 11n

Urtarrilaren 11n, osteguna,

18:30ean Kultur Etxeko ikastaro gelan

egingo da Jaietako lan taldearen ibilbide berriko 3. bilera.

Bertan landuko direnak:

  1. Jaietako zapirako irudi eta egitarau azaletarako lehiaketen epai-mahaiak.
  2. Jaietako ekintzak gauzatu ahal izateko espazioak (barrakak, txosnak, oholtzak,…), materialak, ibilbideak,..
  3. Mirandaola Eguna.
  4. Maiatzerako jasotako proposamenak.
  5. Hurrengo bilera

Bilera irekia da, zure iritzia eta proposamenak ezagutu nahi ditugu.

  • Visto: 98
Latxartegiko asteburuko kartelera

Latxartegiko asteburuko kartelera

Ibilbide berria hastera doa Latxartegi aretoko zine eskaintzan eta asteburu honetan bi filmataz gozatzeko aukera izango dugu.

Urtarrilak 6 larunbata, 19:00etan; hilak 7 igandea eta 8 astelehena, 19:30ean, "Ocho apellidos marroquís" ikusteko aukera egongo da.

Haurrentzako saioa: urtarrilaren 7an izango da, arratsaldeko 17:00etan, honetan “La navidad en tus manos” ikusteko aukera izanik.

Pelikulen berri zehatza eta sarrerak erosteko: https://latxartegisarrera.sacatuentrada.es/

  • Visto: 75
Urtarrilaren 5ean, ostirala, Nerabeentzako Zerbitzuaren Eguna eta 20.urteurrena ospatuko da

Urtarrilaren 5ean, ostirala, Nerabeentzako Zerbitzuaren Eguna eta 20.urteurrena ospatuko da

Ostiralean, urtarrilaren 5ean azoka-eguna aprobetxatuz, postu bat jarriko da udaletxearen eta parrokiako arkupeen artean, Nerabeentzako Zerbitzuaren eguna eta 20.urteurrena ospatzeko.

Postu horretan, 20 urte horietan ateratako zenbait argazki erakusgai egongo dira, eta zerbitzuak nerabeentzat zer esan nahi duen islatzen duten materialak erakutsiko dira. Gainera Zerbitzuaren erabiltzaileek eta hezitzaileek pintxoak banatuko dituzte ospakizuna ospatzeko.

Dakizuenez, Nerabeentzako Zerbitzua gizarte- eta hezkuntza-izaerako udal-zerbitzua da, erreferentziazkoa Legazpiko 11 eta 17 urte bitarteko nerabe guztientzat. Nerabeak dauden guneetan eskaintzen da zerbitzua, hau da, Gazte-txokoan, kalean eta sare sozialetan.

Nerabeentzako Zerbitzuaren bitartez, gazteek aukera paregabea dute euskaraz modu aktiboan parte hartzeko, aisialdiaz gozatzeko, lagunekin egoteko, beren intereseko jarduerak antolatzeko, gogoeta egiteko, etab. Hori guztia nerabeekin hezkuntza-harreman eraginkorra sustatzeko lan egiten duten hezitzaileen laguntzarekin, balioetan heziz, gizonen eta emakumeen berdintasuna landuz, eta Legazpiko gizarte- eta kultura-dinamiketan parte hartzea landuz.

Bideoa

Gabonetan, nerabe talde batek Gazte-txokoko hormak margotu ditu, urtarrilaren 2an Zerbitzuak zabaldu zenetik 20 urte bete dituela gogorarazteko. Zerbitzuaren bilakaeraren berri ematen duen bideo bat ere egin da. Zuen gustukoa izatea espero dugu!

  • Visto: 74
Legazpiko klimatologiari buruzko datuak

Legazpiko klimatologiari buruzko datuak

TENPERATURAK

Urteko tenperatura maximoa

Urteko tenperatura minimoa

Hilabete hotzena

Hilabete beroena

Eguna

Tenp.

Eguna

Tenp.

Hilabetea

Tenp.

Hilabetea

Tenp.

2023

Abuztuak 20

40,0

Urtarrilak 20

-3,0

Urtarrila

5,48

Abuztua

20,31

2022

Eka 18 eta uzt 18

40,0

Urtarrilak

21,22eta 23

-3,0

Urtarrila

6,02

Abuztua

22,14

2021

Irailak 6

35,0

Urtarrilak 7

-5,0

Urtarrila

5,48

Abuztua

18,73

2020

Abuztuak 7

38,0

Urtarrilak 1

-1,5

Abendua

6,74

Abuztua

19,56

2019

Uztailak 23

38,5

Urtarrilak 3

-5,0

Urtarrila

5,08

Abuztua

20,54

2018

Abuztuak 6

34,5

Otsailak 27

-6,5

Otsaila

4,05

Uztaila

20,15

2017

Ekainak 21

36,0

Urtarrilak 20

-4,5

Urtarrila

4,38

Abuztua

19,91

Tenperaturarekin lotutako beste datu batzuk:

  • 2023ko urteko batez besteko tenperatura 13,74koa izan da. Bostgarren altuena da 1957tik.  1961ean urteko batez besteko tenperatura 14,39 oC-koa izan zen; 1964an 14,22 oC-koa; eta 2022an 14,04oC-koa.
  • 0 oC edo gutxiagoko egunak: 32 egun 2023an, 24 egun 2022an, 7 egun 2021ean. 2020an 10 egun izan ziren, 11 egun 2019an, 21 egun 2018an eta 24 egun 2016an
  • 30 ºC edo gehiagoko egunak: 21 egun 2023an, 35 egun 2022an, 12 egun 2021ean, 21 egun 2020an, 11 egun 2019an, 21 egun 2018an eta24 egun 2016an

EURIA

Urteko euria

Egun euritsuena

Hilabete euritsuena

Euri gutxiagoko hilabetea

Eguna

l euria

Hilabetea

l euria

Hilabetea

l euria

2023

1.317,40

Urtarrilak 16

67,4

Urtarrila

252,6

Uztaila

34,3

2022

974,80

Otsailak 27

130,0

Azaroa

205,6

Urria

19,4

2021

1.599,80

Azaroak 28

93,5

Azaroa

414,9

Uztaila

18,8

2020

1.474,70

Abenduak 6

68,7

Abendua

497,0

Uztaila

15,7

2019

1.740,60

Azaroak 6

84,4

Azaroa

499,4

Abuztua

40,8

2018

1.689,10

Apirilak 11

62,0

Otsaila

316,1

Abuztua

18,6

2017

1.460,70

Urtarrilak 10

70,5

Abendua

291,6

Urria

23,1

Euriekin lotutako beste datu batzuk:

  • 2023an 178 egunetan egin du euria, 2022an 166 egunetan, 2021ean 180 egunetan, 2020an 189 egunetan, 2018an 213 egunetan eta 2017an 186 egunetan.
  •  Egunean 30 litro baino gehiago jaso diren egunak: 7 egun 2023an, 18 egun 2022an, 14 egun 2021ean, 9 egun 2020an, 13 egun 2019an, 10 egun 2018an eta 8 egun 2017an.

ELURTEAK, KAZKABARRA, EKAINTZAK, BEHE LAINOA, IHINTZA eta IZOTZ ZURIA

  • Elurteak: 2023an 8 egunetan egun du elurra,2022an3 egunetan,  2021ean 4 egunetan, 2020an 4 egunetan, 2019an egun bakarrean, 2018an 13 egunetan eta 2017an 5 egunetan.
  • Kazkabarra:2023an  ez du kazkabarrarik egin, 2022an egun bakarrean bota du kazkabarra, 2021ean bezala, 2020-2019-2017 urteetan 3 egunetan, eta 2018an 5 egunetan.
  • Ekaitzak:12 ekaitz izan ziren 2023an, 13 ekaitz 2022an, 12 2021ean, 14 2020an, 10 2019an, 11 2018an eta 18 2017an.
  • Behe lainoa:8 egunetan izan dugu behe lainoa, 2022an bezala, 14 egunetan 2021ean, 3 egunetan 2020an, 5 egunetan 2019an eta 2017an eta 4 egunetan 2018an.
  • Ihintza: 78 egunetan,86 egunetan 2022an, 106 egunetan 2021ean, 97 egunetan 2020an, 64 egunetan 2019an, 79 egunetan 2018an eta 2017an.
  • Izotz zuria:  34 egunetan 2023an,22 egunetan 2022an, 26 egunetan 2021ean, 22 egunetan 2020an, 25 egunetan 2019an, 20 egunetan 2018an eta 34 egunetan 2017an.
  • Visto: 18