Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Latxartegi Aretoko zinearen ibilbide berria

Latxartegi Aretoko zinearen ibilbide berria

Bere garaian iragarri genuen moduan, urte berriarekin Latxartegi Aretoan eskainiko diren zine saioak indartuta etorriko dira, bai saio kopuruari dagokionez (larunbata, igande eta astelehenero izango dira; haurrentzako zine saioa igandero izango dugu), eta baita eskainiko diren filmen berritasunari dagokionez ere, estreinaldia izan eta gehienez ere bi astera izango baitira Legazpin.

Ibilbide berri honetan Programación Areto enpresaren bidez kudeatuko dira emanaldiak eta lau saio izango dira astebururo:

Larunbatetan 19:00etan eta Igandeetan 19:30ean. Sarrera 6€

Astelehenetan, ikuslearen eguna, 19:30ean. Sarrera 5€

Haurrentzako saioak, igandeetan, 17:00etan. Sarrera 4€

Pelikulen berri zehatza eta sarrerak erosteko loturak berdina izaten jarraituko du: https://latxartegisarrera.sacatuentrada.es

Horiei gehitu beharko zaie Legazpi Zine-Klub Elkarteak, hileko bi ostiraletan 19:00etan eskainiko dituen zine-klub saioak.

Hona urtarrileko programazio osoa:

ZINE KOMERTZIALA LATXARTEGI ARETOAN

6, 7 eta 8, larunbata, igandea eta astelehena: Ocho apellidos marroquís.

7, igandea: La navidad en sus manos. HAURRENTZAKO.

14 eta 15, igandea eta astelehena: Los colores del incendio.

14, igandea: Trolls 3: Todos juntos. HAURRENTZAKO

20, 21 eta 22, larunbata, igandea eta astelehena, Yo, Capitán.

21, igandea: Wish: el poder de los deseos. HAURRENTZAKO

27,28 eta 29, larunbata, igandea eta astelehena: Los que se quedan.

28, igandea: Migration. Bidaia hankaz gora. HAURRENTZAKO. EUSKARAZ

ZINE-KLUBA

12, OSTIRALA: “El valle de la esperanza”. Zuz.: Carlos Chahine. 19:00etan Latxartegin.

26, OSTIRALA:. “Un verano con Fifí”. Zuz.:  Jeanne Aslan, Paul Saintillan. 19:00etan Latxartegin.

  • Visto: 75
2024rako egoiliarren txartelak gaurtik eskuragarri

2024rako egoiliarren txartelak gaurtik eskuragarri

 
Saturnino Telleria 6 eta Plazaola 11 artean dagoen egoiliarren guneko erabiltzaileei jakinarazten zaie Udaltzaingoaren bulegotik pasa daitezkeela 2024ko ekitaldiari dagokion bereizgarria jasotzera, alta emandako ibilgailuaren titularraren NAN fisikoa aurkeztuta.
 
Jasotzeko epea: 2024ko urtarrilaren 2tik 31ra bitartean
 
Ordutegia: 
Astelehenetik ostiralera: 07.00etatik 21.00etara
Larunbata, igande eta jaiegunak:10.00etatik 20.00etara
 
Jasotzeko epea amaitu ondoren, dagokien bereizgarria jarrita ez duten ibilgailuei zigorra ezarriko zaie aparkaldiaren muga eta antolamendua kontrolatzeko Udal Ordenantzaren 18. Artikulua ezarriz.
  • Visto: 78
Erregeentzako gutun bilketa eta kabalkada, urtarrilaren 4an eta 5ean

Erregeentzako gutun bilketa eta kabalkada, urtarrilaren 4an eta 5ean

 
Korosti Dantza taldeak kudeatuko ditu bi ekitaldi horiek.
 
Urtarrilaren 4an, Errege Magoen pajeak Azokan egongo dira, gutunak jasotzen 18:00etatik 19:30etara, eta ohi denez gaztaina erreak izango dira itxaronaldia goxatzeko.
 
Errege Kabalkada berriz urtarrilaren 5ean, 18:00ean abiatuko da Bikuña Kiroldegi paretik aurtengoan ere Korosti Dantza taldeak kudeatuko duelarik. Bi geldiune egingo dira, lehena Laubide kalean, eta bigarrena Euskal Herria plazan, eta ez da dantzarik faltako bietan ere. Euskal Herria plazako geldiunean, kabalkadaren amaiera izango dena, jaiotza egongo da jarrita eta eskaintza ondoren, udaletxeko balkoian izango ditugu Erregeak. 
 
Kabalkadan parte hartu nahi duten legazpiarrek 17:00etan Kiroldegian azaldu beharko dute; eta opariak kabalkada bitartean banatzea nahi dutenek, 16:00etatik 17:30etara bitartean eraman beharko dituzte Kiroldegira.
  • Visto: 67
San Silvestre lasterketa dela eta, kale batzuk itxita

San Silvestre lasterketa dela eta, kale batzuk itxita

Legazpiko bizilagunei jakinarazten zaie, hurrengo abenduaren 31ean, igandea, urteroko San Silvestre lasterketa izango dugula Legazpiko kaleetan. Hortaz, TRAFIKOAN ERAGINA izango du arratsaldeko 16.30tik 18.30ra.

Hurrengo kaleetan EGINGO DA lasterketa:

AIZKORRI KALEA, KALE NAGUSIA, SANTIKUTZ KALEA, LAUBIDE AUZOA, SAN INAZIO, JUANASTEGI ,AIZTONAGA, BIKUÑAENEA.

EZINGO DA hurrengo guneetan sartu edo atera:

LASTERKETA EGINGO DEN KALEETAN, PATRIZIO ETXEBERRIA, LATXARTEGI, URTATZA, SAN JUAN.

Horregatik, autoan mugitzeko asmoa edo aurreikuspena izanez gero, ordu horietatik kanpo antolatzea eskertuko da.

  • Visto: 126
Abenduaren 24ean gabon errondak ospatu ziren Legazpin

Abenduaren 24ean gabon errondak ospatu ziren Legazpin

 
Abenduaren 24an bi Gabon erronda aurrera eraman ziren Legazpin, giro bikainarekin: goizean ikastetxeen erronda, eta arratsaldean berriz, Erronda herrikoia.
 
Ikastetxeen erronda hasi aurretik, Olentzero, Mari Domingi, udal ordezkariak, LH5. eta 6. mailakoak eta herritarrak ere, Goiz Deia txistulariekin eta Doinua Musika eskolako txistulariekin batera, Santikutz egoitzara gerturatu ziren; ondoren, 11:00etan Laubidetik abiatu eta Euskal Herria Plazan amaitu zuten.
 
Arratsaldeko 17:30etan berriz, Lekanazpi elkarteak sustatuta, Erronda Herrikoiak martxa hartu zuen Goierri tabernatik abiatuta, Olentzero, Mari Domingi eta herritarrekin batera. Arratsaldeko 19.30etan Gernika enparantzan amaitu zuten.
 

Ikastetxeen errondako argazkiak ikusgai 

  • Visto: 71