Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Gabon irudien lehiaketako sariak banatu dira

Gabon irudien lehiaketako sariak banatu dira

Gabon irudien lehiaketa aurrera eraman zen abenduaren 19an Legazpin, Arkatza Elkartea eta Legazpiko Udalak antolatuta.

Honetan guztira Lehen Hezkuntzako 33 haurrek parte hartu zuten eta epaimahaia elkartu ondoren, ondorengoak izan ziren irabazleak, atzo arratsaldean sariak jaso zituztelarik, lagun eta senide artean:

  • Unai Agirre (LH1),
  • Malen Nuñez (LH2),
  • Ibon Huerta (LH3),
  • Irune Fernandez (LH4),
  • Irune Garcia (LH5), eta
  • Maddi Agirregabiria (LH6).

Sari banaketa amaitu eta aurkeztutako lan guztien erakusketa zabaldu zen, hau Kultur Etxeko erakusketa aretoan egongo delarik urtarrilaren 5a arte, astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara.

Zorionak guztiei!

  • Visto: 72
Gomendioz betetako "Neguko gida 2024" prestatu du liburutegiak

Gomendioz betetako "Neguko gida 2024" prestatu du liburutegiak

Hainbat liburutegikin elkarlanean, "Neguko Gida 2024" argitaratu du aurten ere Legazpiko Udal Liburutegiak.

Seina liburu gomendatzen dira hor, lau adin taldetan banatuta. Helduentzat, aldiz, hamabost liburu, bost disko eta bost film gomendatzen dira.

Legazpiarrek etxeko buzoian jasoko dituzte egun hauetan eta liburutegietan ere eskura egongo da.

Bertsio digitala liburutegiko blogean jarriko da.

Gida deskargatu dezakezu 

Liburu berri on!

  • Visto: 83
Gaztelerazko Irakurketa taldearen saioa abenduan

Gaztelerazko Irakurketa taldearen saioa abenduan

Hileko azken asteazkenetan izan ohi den saioa astebetez aurreratuta dator, abenduaren 20an, 18:00etan egingo da Gaztelerazko Irakurketa taldearen saioa.

Mónica Leivaren gidaritzapean honako liburu hau landuko da: Andrea Abreu-ren Panza de burro.

Gogora ekarri nahi dugu, Irakurketa taldeak irekiak direla baina parte hartzeko komeni dela aurrez izena ematea Udal Liburutegian bertan edo telefonoz: 943737186, e-postaz: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. edo Whatsappez: 639851172.

  • Visto: 32
Gabon kontzertua: Santikutz Abesbatza eta Legazpi Musika Banda

Gabon kontzertua: Santikutz Abesbatza eta Legazpi Musika Banda

Aurtengoan Gabon bezperan eskainiko digute kontzertua Legazpi Musika Banda eta Santikutz Abesbatzak Legazpiko Parrokian.

Hona eskainiko diguten egitaraua:

Santikutz Abesbatza

1.-Ator Ator …………………..…..…….  Guridi

2.-Noel Noel ………………………....… S. Balza

3. A la media noche ………...…………. Anónimo

4. Goxo Goxo ……………………..…… Aragues

5. Llega Navidad ………………………. Popular

6. El pequeño tamborilero …......…….. Davis

7. Olentzero ………………………….… M. Aierbe

8. Suite Comercial Navideña ……....... J.B. Alvarez

 Zuzendaria Marian Lasa

Legazpi Musika Banda

1.Poeta y Aldeano ................................F.von Suppe

                 Obertura

2. Chit-Chat .........................................J.Strauss

                  Polka

Zuzendaria: Jesús Castillejo

Santikutz Abesbatza eta Legazpi Musika Banda

1. Mesias sarritan.................................B..Ercilla

2. Olentzero.........................................Mold. J.M.Saez

3. Adeste fideles..................................Herrikoia

Zuzendaria: Jesús Castillejo

  • Visto: 74
Euskal Magoen Gala

Euskal Magoen Gala

Gabonen atarian, Euskal Magoen Magia gala antolatu dugu herritar guztientzako gozagarri izango delakoan.

Eneko Gutierrez legazpiar magoaren proposamen bat izango da honakoa eta parte hartuko dutenak:

Potx Magoa -eszenako magia eta clowna

Maria Arandia- eszenako magia

Peio Rivas- manipulazioa, txapelketa nazionaletako zenbakia ekarriko digu, eta

Eneko Gutierrez- galako aurkezlea eta magia komikoa

Sarreren aurre-salmenta  on-line egin daiteke dagoeneko,

https://latxartegisarrera.sacatuentrada.es/

Sarrerarik geratzen bada, abenduaren 22an, aretoko leihatilan jarriko dira 18:00etan.

Sarreren prezioa: 5€takoa izango da.

  • Visto: 31