San Nikolas bezpera ospatu genuen abenduaren 5ean Legazpin.
Musika Eskolak antolatuta, eta Irene Khan Olaizola, Olazabal institutuko DBH1eko ikaslea San Nikolas paperean, giro bikaina piztu zuten Legazpiko kaleetan zehar, festa txokolate beroarekin amaituz, Udalaren eskutik.
Legazpiko udalak alkoholaren arriskuak murrizteko programarekin aurrera jarraitzen du. Aste honetan, abenduaren 11n eta 15ean esku-hartzea Olazabal institutuko DBHko 4.mailakoekin egingo da. Pasa den azaroaren 7an eta 8an Haztegi ikastolako ikasleak aritu ziren. Eta otsailaren 1ean gurasoen txanda iritsiko da. Ikasleekin egindako lana ardatz hartuta, gurasoentzako hitzaldi-tailer bat antolatuko da Kultur etxean.
Nerabeek alkoholaren kontsumoarekin lotutako arriskuez eta kalteez jabetzea lortu nahi da, jarrera arduratsua hartu ahal izateko informazio nahikoa izatea eta, kontsumitzea erabakitzen badute, bere burua zaintzen ikastea.
Alkohola kontsumitzearekin lotutako arriskuak murrizteko programa bat da, Eusko Jaurlaritzarekin eta herriko ikastetxeekin lankidetzan aurrera eramaten dena, Ortzadar Fundazioaren gidaritzapean.
Visto: 84
Escrito por Legazpiko Udala el . Publicado en Albisteak.
Legazpiarrek haurrentzako ur-zurrusten parkea non jarri aukeratu behar zuten. Bi aukera zeuden: Juanastegi eta San Ignazio. Azken hori izan da leku bozkatuena. Guztira 493 boto zenbatu dira eta, horietatik, 365 San Ignaziorako izan dira eta 128 Juanastegirako.
Horrela, parkea non kokatuko den aukeratuta, orain baldintza-agiriak idatziko dira, ur-zurrusten parkea 2024ko udarako prest egon dadin.
Proiektu horrek 250.000 € inguruko kostua izango duela aurreikusten da; garestiagoa da, eta hori ingurumenarekin duen konpromisoagatik da, hau da, parkeko ura zirkuitu itxi bidez berrerabiliko da (igerilekuen antzeko sistema), eta araudiak ezarritako osasun-baldintzak bermatuko dira beti.
Visto: 119
Escrito por Legazpiko Udala el . Publicado en Albisteak.
“Nire Legazpi” erremintaren aurkezpena aurrera eraman zen atzo herriko Kultur Etxean, bertan Amaia Aizpurua, merkataritza zinegotzia; Rafa Martin, Ilintiko lehendakaria; Lander Alberdi, Dendartean Elkartea; eta Xabi del Rey, Folky Tools enpresako kideak parte hartu zutelarik. Martxan jarri berri den erreminta honen bidez herriko merkatariek herritarrei zuzenago heltzeko aukera dute eta gainera Legazpi aitzindaria izango da honetan, proiektu hau Urola Garaiako beste herrietan eta Gipuzkoa osoan zehar ezartzea delarik.
“Orain eskatzen den digitalizazioan murgildu nahi izan gara. Proiektua aurkeztu ziguten eta oso interesgarria iruditu zitzaigun. Horrela, Ilintiko junta kideen artean zabaldu genuen eta hasiera batean Ilintiko merkatariek frogatu egin dugu. Oso interesgarria da”, azaldu zuen Rafa Martin, Ilintiko lehendakariak.
Baina proiektu hau, Ilintik sustatua eta Udalaren laguntzaz abiatu bada ere, herriko merkatari GUZTIEI zabalduta dago. Parte hartu nahi duten merkatari orok dute erabiltzeko aukera beraien eskaintzak eta produktuak publikatuz. Horretarako herriak duen MERKATARITZA bulego teknikora besterik ez dira gerturatu behar informazioa jasotzeko , Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. korreoan edo 722 41 45 01 telefonora deitu- Pili.
Abantailak
“Nire Legazpi” martxan da dagoeneko eta bertan merkatarien eskaintzak topatzen ditugu, erraminta hau herriko produktuen erakusleiho bihurtuz. Flash eskaintzak, ekitaldiak… argitaratu daitezke modu erraz batean, eta herritarrentzat ere oso erraza da eskaintza horiek eskuratzea.
Azpimarratzekoa da erreminta hau ez dela aplikazio bat, beraz ez du deskargarik eskatzen. Esteka honetan https://www.nire-legazpi.eus/ edo QR batez baliatuz bisitatu daiteke.
“Orain lehenengo fase batean murgildu gara, honetan herriko merkatari guztiak protagonistak direlarik. Aurrerago eta erremintak ematen dizkigun baliabideak aprobetxatuz, herriko elkarte eta eragile desberdinei ere zabalduko zaie honetan parte hartzeko aukera”, azaldu zuen Amaia Aizpurua zinegotziak.
Bezeroei iristeko beste modu bat eskaintzen digu “Nire Legazpi”-k eta orain Gabonak gertu ditugula, momentu bikaina da erreminta hau erabiltzen hasteko.
Animatu!
Visto: 82
Escrito por Legazpiko Udala el . Publicado en Albisteak.
Gabonak gerturatzearekin batera, Alaitasuna Errondailak urteko azken emanaldi irekia eskainiko du ohi bezala, abenduaren 17an, igandea, arratsaldeko 19:00etan Gizarte Zentroan (Jubilatuen etxea).
Aurretik hala ere, 17:00ean Santikutz Egoitzan izango dira bertako egoiliar eta familiartekoentzako saioa eskainiz.