Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
“Nire Legazpi”-ren aurkezpena abenduaren 11n

“Nire Legazpi”-ren aurkezpena abenduaren 11n

Datorren astelehenean, abenduak 11, arratsaldeko 14:30etan Kultur Etxeko aretoan “Nire Legazpi” web orria aurkeztuko zaie Legazpiko merkatari guztiei. Web orri horren helburua herriko negozio, elkarte eta Udalaren berrien, sustapenen edo beste eduki batzuen informazioa herritarrei helaraztea da. Negozioek eskaintza flashak jartzeko aukera ere izango dute bertan.

Plataforma honek abantaila ugari izango ditu. Negozio eta elkarteentzat oso erabilera erreza du eta edukia sortzea ere erraza izango da. Negozioek, web orri propio izateko beharrik gabe, euren zabaldu dezakete herritarren artean. Herritarrek aldiz, ez dute aplikaziorik deskargatu behar.

Webgune honen erabilerak 2 fase izango ditu: lehendabizi merkatarientzat egongo da eskuragarri eta aurrerago gainontzeko negozio eta elkarteei zabalduko zaie.

Ekimen hau, Dendartean Gipuzkoako merkatarien elkarteak, Ilintik eta Legazpiko Udalak sustatua da. Legazpi aitzindaria izango da modu honetako plataforma baten ezartzean.

Merkatari guztiak animatu nahi ditugu aurkezpenera.

  • Visto: 71
Gabon Irudi Marrazki Lehiaketa abenduaren 16an Kultur Etxean

Gabon Irudi Marrazki Lehiaketa abenduaren 16an Kultur Etxean

Sei mailatan banatuko dira parte hartzaileak, eta maila bakoitzeko sari bat emango da.

Sari banaketa abenduaren 19an, asteartea, izango da  arratsaldeko 18:30etan, Kultur Etxeko Areto Nagusian.

Hona oinarriak:

 

  1. PARTAIDEAK

Legazpiko Lehen Hezkuntzako ikasleek parte hartu ahal izango dute. Sei maila bereziko dira, kurtso bakoitzeko bat.

 

  1. GAIA:

Gaia GABONAK izango da maila guztietan.

 

  1. ERABIL DAITEZKEEN BALIABIDEAK

Lapitza, lapitz margoak edo arkatz ziriak erabili ahal izango dira, eta baita bestelako apaingarriak ere (kotoia, brillantina…). Partaideek ekarri beharko dituzte lanerako tresnak.

Orriak eta azpiko euskarriak antolatzaileek banatuko dituzte lehiaketa hasi aurretik.

Debekatuta dago erregela erabiltzea.

 

  1. EPAIMAHAIA

Arkatza Elkarteko kideek osatuko dute.

 

  1. SARIAK

Kategoria bakoitzeko sari bat banatuko da. Sari banaketa abenduaren 19an, 18:30ean egingo da Kultur Etxeko areto nagusian. Irabazleen lanak ikusgai egongo dira Gabonetan, Kultur Etxean bertan.

 

  1. LEKUA EGUNA ETA ORDUA

Lehiaketa abenduaren 16an izango da Kultur Etxeko marrazketa geletan. Goizeko 10:00etan hasiko da eta 13:00ak baino lehen bukatu eta entregatu beharko dituzte lanak.

 

  1. OHARRAK

Epaimahaiaren erabakiak apelaezinak izango dira eta oinarri hauen osagarri gisa sortu daitezkeen beste puntu guztiei buruzko erabakia antolatzaileen eskuetan geratzen da.

Parte hartzaileek derrigor onartu beharko dituzte emandako jarraibideak.

gabon irudi lehiaketa kartela 2023

  • Visto: 90
Saskibaloi kluben topaketa igande honetan

Saskibaloi kluben topaketa igande honetan

Gipuzkoako Saskibaloi Federazioak antolatuta eta ANDRAITZen laguntzarekin, abenduaren 10ean, igandean, saskibaloi kluben arteko topaketa bat burutuko da Domingo Agirreko kantxan.

Jardunaldia 10: 00etan hasiko da, lau partidu jokatuko dira eta azkena 12:15ean hasiko da.

Jardunaldi honetan Eibar, Deba, Bergarako taldeak eta ANDRAITZek hartuko dute parte.

  • Visto: 80
Gurasoentzako hitzaldia: Osasun mentala eta nerabeak

Gurasoentzako hitzaldia: Osasun mentala eta nerabeak

Osasun mentala eta nerabeak hitzaldia izango dugu datorren ostegunean, abenduaren 14an, 18.00etan Kultur etxeko areto nagusian, Estibaliz Ansotegi Guruziaga, adituaren eskutik.

Hitzaldia elebidun izango da eta nerabeen gurasoei zuzendutakoa da.

Hitzaldia TREBA Gurasoak programaren barruan kokatzen da. Legazpiko Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Zerbitzuak sustatuta, herriko ikastetxeekin elkarlanean eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzarekin lankidetzan.

Hitzaldiaren egitaraua

A4LEGAZPIosasunmentala OPT

  • Visto: 74
Herri Jaiak lan taldearen bilera abenduaren 14an

Herri Jaiak lan taldearen bilera abenduaren 14an

Abenduaren 14, osteguna, 18:30ean Kultur Etxeko ikastaro gelan egingo da Jaietako lan taldearen ibilbide berriko 2. bilera.

Bertan landuko direnak:

  1. Jaietako zapi eta egitarau azaletarako lehiaketa oinarriak lotu
  2. Jaietako ekintzak gauzatu ahal izateko espazioak (barrakak, txosnak, oholtzak) materialak, ibilbideak,…

Bilera irekia da, zure iritzia eta proposamenak ezagutu nahi ditugu.

  • Visto: 66