Renfe eta Adif-eko greba-egunetako ordutegia
Renfeko eta Adifeko Enpresa-Batzorde Orokorrek greba deitu dute azaroaren 24 eta 30erako eta abenduaren 1,4 eta 5erako.
Horrez gero, greba-egun hauetan egongo den ordutegia ondorengoa izango da:
- Visto: 99
Renfeko eta Adifeko Enpresa-Batzorde Orokorrek greba deitu dute azaroaren 24 eta 30erako eta abenduaren 1,4 eta 5erako.
Horrez gero, greba-egun hauetan egongo den ordutegia ondorengoa izango da:
2022an gabonetako erakusleiho lehiaketa berreskuratu zen. Ekimenaren arrakasta ikusirik, 2023an ere ekimena martxan jartzea erabaki da. Izen ematea gaur azaroak 23 zabaltzen da, abenduaren 5era arte.
Izena emateko aukerak:
Animatu eta kontsultatu oinarriak!
Indartsu datoz adimen artifiziala eta hizkuntza-teknologiak, eta garrantzitsua da euskara adimen artifizialaren garapenean integratzea.
Eta euskara hortik kanpo gera ez dadin, GAITU egitasmoa ari da Euskal Herri osoan zabaltzen honako helburu zehatzarekin: ahotsa erabiltzen duten gailuak -autoak, etxeko laguntzaile adimendunak (Alexa, Siri,…), modu azkar eta erraz batean trebatzea, baita euskaraz ere.
Horregatik ahots grabaketen datu-base erraldoia sortu nahi da eta ahots asko eta askotarikoak behar dira: azentu, adin, sexu,… ezberdineko pertsonen ahotsak, 20 urte edo gehiago duten herritarrenak. Horretarako, behar-beharrezkoa da euskal hiztunen laguntza.
Oso erraza da. Sartu beheko helbidean, “eman zure ahotsa”/”hitz egin” eta grabatu ahalik eta esaldi gehien. Bost esaldi emango dizkizu aplikazioak eta banan-banan grabatu behar dira. Bukatutakoan bidali eta listo. Nahi adina esaldi grabatu daitezke.
Kontuan hartzekoak:
Animatu eta hartu parte auzolan digital honetan.
Esteka: https://gaitu.eus
Latxartegiko igogailua gaur goizean puskatu egin da. Konponketa batzuk egin ondoren momentu honetan martxan badago ere, arratsaldeko 14.30etan gelditu egingo da behar diren pieza batzuk aldatu ahal izateko. Barkatu eragozpenak
Astelehenean, azaroaren 20an ireki zen Kultur Etxeko erakusketa gelan, Zeramika eta Egur talla erakusketa, Xalinko eta Txiribil herriko elkarteetako kideen lanez osatutako erakusketa.
Kultur Etxeko erakusketa aretoan, abenduaren 5era arte, astelehenetik ostiralera 17:30etatik 20:30etara.
