Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Azaroan Musika. Goiz Deia Txistulari taldea, Alaitasuna Errondaila, Santikutz Abesbatza eta Legazpi Musika Banda

Azaroan Musika. Goiz Deia Txistulari taldea, Alaitasuna Errondaila, Santikutz Abesbatza eta Legazpi Musika Banda

Sarrera txartelak Kultur Etxeko Harreran, azaroaren 20tik 24ra, 10:00-13:00etara eta 16:00-19:00etara. Azaroaren 25ean, 18:00etatik aurrera Pilotalekuko sarreran.

Azaroan Musika aurrera doa eta amaiera gertu dugu. Santa Zezilia eguna gerturatzearekin, iristen dira herriko taldeen emanaldiak. Azaroaren 25ean, larunbata, 19:00etan Urbeltz Pilotalekuan izango den kontzertua izan ohi da zitarik kuttunena. Bertan arituko dira Goiz Deia Txistulari taldea, Alaitasuna Errondaila, Santikutz Abesbatza eta Legazpi Musika banda, herriko beste hainbat musikari eta dantzarirekin batera.

Azaroan Musika Zikloko bihotza dugu honakoa eta urteko musika gertakari garrantzitsuenetakoa herrian. Herriko musika talde hauek Santa Zezilia herritarrekin ospatzen dute, beren onena eskainiz eta bide batez taldekideak omendu, gogoratu eta aipamen bereziak eginez. Hona prestatu duten egitaraua:

GOIZ DEIA TXISTULARIAK - TXISTU MIXTU. Zuzendari: Iker Azpeitia Berasategi

1. Oroitzapena - Carlos Santa Coloma
2. Zurekin batera - ETS
3. Xalbadorren Heriotzean - Xabier Lete
4. Loretxoa - Benito Lertxundi
5. Behin betiko - Imanol Urbieta

ALAITASUNA ERRONDAILA. Zuzendari: Eli Gordoa Lopez de Larrinzar
1. Coimbra  (música de Raul Ferrão )

2. Aitormena (Hertzainak)

3. Guantanamera (Popular Cubana)

SANTIKUTZ ABESBATZA. Zuzendari: Marian Lasa Gordoa

1. The Lion Sleeps Tonight ............ Arr.: Julio Dominguez

2. Xalbadorren Heriotzean  ........... Xabier Lete (Arr.: Jo. Maris)

3. Siyahamba ................................ Canción Zulú

4. Salve de la Misa Rociera ........... Arr.: D. Casares

 

LEGAZPI MUSIKA BANDA. Zuzendari: Jesus Castillejo Ezpeleta

1. Expo 70............................Paul Yoder

2. Txoria, Txori......................Mold: I. Urkizu

                Santikutz Abesbatzarekin.

3.  Pennsylvania 6-5000........G. Miller

 
  • Visto: 31
Euskarazko Irakurketa taldearen saioa azaroan

Euskarazko Irakurketa taldearen saioa azaroan

Hileko azken ostegunetan egin ohi bada ere talde honen saioa, azaroaren 30erako deituta dagoen Greba Feminista dela eta astebetez aurreratu da azaroko saioa.

Hona hitzordua:

23, OSTEGUNA: Euskarazko irakurketa taldea. 18:30ean udal liburutegian. Gidaria: Miriam Luki.

Landuko den liburua: Marlen Hofhauserren Horma

Gogora ekarri nahi dugu, Irakurketa taldeak irekiak direla baina parte hartzeko komeni dela aurrez izena ematea:

  • Udal Liburutegian bertan edo
  • telefonoz: 943737186,
  • e-postaz: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. 
  • edo WhatsaAppez: 639851172.
  • Visto: 25
‘Euskaraz barrabarra’ marka bateratua Urola Garaian zabalduko dute mankomunitateko udalek

‘Euskaraz barrabarra’ marka bateratua Urola Garaian zabalduko dute mankomunitateko udalek

Eusko Jaurlaritzaren, Nafarroako Gobernuaren eta Euskararen Erakunde Publikoaren ekimenarekin bat egin dute Urola Garaiko Mankomunitateko udalek. Euskal Herri osoko 62 udal dira guztira Euskaraz barrabarra marka bateratuaren lehen kanpaina honetan parte hartuko dutenak, eta tartean dira Legazpi, Zumarraga, Urretxu eta Ezkio-Itsasoko Udalak. Gaur, azaroak 17, prentsaurrekoa eskaini dute, Jon Luqui Albisua Urola Garaiko Mankomunitateko Presidenteak, udaletako zinegotziek eta teknikariek eta Bitartean eta Ilinti merkatari elkarteetako teknikariek eta ordezkariek.

Euskaraz barrabarra ikurrak denda horretan bezeroak euskaraz egin dezakeela adieraziko du. Hori dela-eta, eskuratu ahal izateko langile guztiek euskara ulertzea izango da baldintza, bezeroak hizkuntza aldatu beharrik gabe; bestela esanda, bezeroak euskaraz egin ahal izatea saltoki eta enpresa horretan, nahiz dendariak edota enpresako kideak euskaraz ez hitz egin.

Urola Garaira ekartzeko, udaletako sailak elkarlanean aritu dira. Lanketa orokorra elkarlanean egiten ari badira ere, udal bakoitzeko Euskara Saila arduratuko da bere eremuko merkatarien artean ikurra zabaltzeaz.

Baldintzak betez gero, arduradunak udalak helaraziko dion konpromiso agiri labur eta argi bat sinatu beharko du, enpresaren datuekin. Ordutik aurrera, bereizgarria emango dio udalak, eta bereizgarria izan ahalko du baldintza betetzen duen bitartean. 

Informazio gehiago:  

Legazpiko Udaletxeko Euskara zerbitzua

Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

943 737030 (291 luzapena)

Marka berriaren irudia:

  • Visto: 235
Zer egin Lurreko Telebista Digitala (LTD) arazorik gabe ikusteko

Zer egin Lurreko Telebista Digitala (LTD) arazorik gabe ikusteko

Gure zonaldean belaunaldi berriko telefonia mugikorreko zerbitzua (4G eta 5G) abiatu ondoren, baliteke lurreko telebista digitala (LTD) ikusteko arazoak izatea. Arazo horiek konpontzeko, LLEGA700 erakundeak beharrezkoak diren jarduketa teknikoak egingo ditu LTD erabiltzaileen harrera-instalazioetan, interferentziek izan ez ditzaten. Jarduera horiek doakoak dira eragindako herritarrentzat.

Prozesu hori arautzen duen Ministro Aginduaren arabera, LTDaren erabiltzaileek telebista ikusteko arazoak izanez gero, sei hilabeteko epea dute arazoak konpontzeko egin beharreko jarduketak eskatzeko. Epe hori telefonia mugikorreko estazioak zerbitzuan jartzen diren egunetik aurrera hasiko da zenbatzen. Hala, azaroaren 30ean amaituko da doako jarduketa horiek eskatzeko epea, 4G eta 5G nodoek eragin ditzaketen kalteak konpontzeko.

Gogoan izan gorabehera edo arazo horiek konpontzeko honako doako telefono-zenbakira deitu beharko dela: 900 833 999.

  • Visto: 84