Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
“17. logela”, Nerea Ibarzabalek sortutako Ihes Gela (Scape Room) euskaraz Urola Garaia eskualdean

“17. logela”, Nerea Ibarzabalek sortutako Ihes Gela (Scape Room) euskaraz Urola Garaia eskualdean

Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak gaitasuna identifikatuko eta aitortuko duen marka bateratua sortu dute: Euskaraz barra-barra du izena, eta euskararen lurralde guztietara zabaltzen ari da. Euskaraz Barra-barra markarekin bat egin duten udalerrien artean daude Urola Garaikoak, tartean, Legazpi.

Ekimen horretatik abiatuta, “17. logela”, Nerea Ibarzabalek sortutako Ihes Gela (Scape Room) euskaraz jarduera aurrera eramango da Urola Garaia eskualdean, abenduaren 8, 9 eta 10ean, Zumarragako Euskal Herria plazan eta hau da kontutan hartu beharreko informazio orokorra:

Hartzailea: 16 urtetik gorakoak

Ordutegia:

  • Ostiralak: 17:00-21:00
  • Larunbatak eta igandeak: 10:00-14:00 / 17:00-21:00

Izen-ematea jada ireki da

  • Visto: 109
Bide publikoan txakurrak ibiltzeari buruzko Araudia

Bide publikoan txakurrak ibiltzeari buruzko Araudia

Legea berriki aldatu denez, Eudel araudi komun bat prestatzen ari da Euskadiko udalerri guztietarako, txakurrei buruzko erregelamenduari dagokionez. Bien bitartean, Legazpik gaur egun dagoen udal-ordenantza aplikatzen jarraitzen du. Ordenantza hori 2017ko ekainaren 14ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Udaletxean hainbat kexa jaso ditugunez, Ordenantza horretan zer jasotzen den gogoratzea komeni dela uste dugu.

Hala, hirigunea eta landa-ingurunea bereizi behar dira.

1.- Landa-ingurunea (mendia) ez da ordenantza bidez arautzen. Beraz, hasiera batean ez litzateke beharrezkoa izango udal-araudia betetzea. Hala ere, jabeak une oro jakin behar du animalia non dagoen; izan ere, hala egin ezean, txakurra galdu egin dela pentsa liteke, eta orduan araua hautsiko litzateke. Ehiza-txakurren kasuan, adibidez, gps lokalizatzaile bat izaten dute.

2.- Hiri-ingurunean, aldiz, aipatutako araudia aplikatzen da: txakurra lotuta joan behar du beti, ordenantzaren arabera zehaztutako aisialdi-eremuetan izan ezik.

Hauek dira eremu horiek:

Ordutegi-mugarik gabe:

- Urtatza-Ariztiaundi ur-biltegia

- San Martin 16

- Itxaropen 14- Juanastegi

- Mirandaola (neguan bakarrik)

 

 

 

 

Ordutegi mugatuarekin:

-        Azaroak 1etik martxoaren 31ra; 19:00 - 10:00

-        Apirilak 1etik urriaren 31ra: 21:00 - 10:00

 

-        Urtatza Zahar parkea

-        San Ignazio 2-4

-        Santikutz 20-24

-        Aizkorri kalea 17-21

-        Bikuña kalea 2

 

Ordutegi mugatua duten eremuetan, txakurrak lotuta joan beharko dira ezarritako ordutegitik kanpo.

Aisialdirako espazio horietan, 3 arau daude:

- Ez da txakur arriskutsurik onartzen.

- Txakurra askatuta egon arren, jabeak kontrolpean eduki behar du, ikusi egin behar du.

- Jabea izango da txakurrak eragindako kalte edo kalteen erantzulea.

Horrez gain, gogoan izan txakur guztiek identifikazio-txip bat izan behar dutela nahitaez, eta lotuta joan behar dutela beti.

Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrek, gainera, bizi diren udalerriko udalaren baimen berezia izan behar dute; txakurrek ezin diete bizilagunei eragozpenik sortu, balkoian egon edo etxebizitzaren barruan egon; ezin dira balkoietan bizi, ...

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus ordenantza osoa

Animaliak edukitzeari eta babesteari buruzko duen Udal Ordenantza.

Azalpen liburuxka

  • Visto: 102
Gosari osasungarria Haztegi ikastolako geletan

Gosari osasungarria Haztegi ikastolako geletan

Gosari osasungarria Legazpiko nerabeen eremu komunitarioan esku hartzeko programaren baitan aurrera daramagun ekintzetako bat da. Besteak beste, nerabeen artean ohitura eta portaera osasungarriak sustatzea du helburu.

Programa aurrera eramateak sistemen arteko koordinazioa eskatzen du, eta Osasun Zentroa, ikastetxeak eta Udala inplikatzen dira jardueraren antolaketan.

Horrela, pasa den ostiralean, azaroak 10, Haztegi ikastolako DBHko 1. mailako ikasleek gosari osasungarria izeneko programan parte hartu zuten. Olazabal institutuko ikasleek berriz, martxoan hartu zuten parte.

Goizeko 8.00etan ikasleak ikastolako aretoan Legazpiko Osasun Zentroko arduradunarekin, pediatriako erizainarekin eta bailarako komunitateko erizainarekin elkartu ziren. Bertan gosaltzea eta produktu osasungarriak gosaltzea zein garrantzitsua den ikusi zuten: fruta osoa, zukuen ordez; esnekiak; zerealak, hobe integralak badira; e.a.

Eta aholku batzuk ere jaso zituzten: besteak beste, ahal bada, familia edo lagunartean jan, pantailarik gabe; Eta gizentasunariaurrea hartzeko eta osasuna hobetzeko, 5210 zenbakia kontuan hartzea. Horren esanahia honakoa da:

5-Egunean gutxienez 5 fruta eta barazki

2-Egunean, gehienez, 2 ordu pantaila aurrean (2 urtetik beherako umeetan pantailarik ez)

1-Jolastu eta mugitu gorputza egunean ordu bete

0-Ez hartu azukredun freskagarririk. Ura edan!

Gosaria geletan

Azalpenen ondoren, 47 ikasleak, irakasleekin batera geletara joan ziren eta bertan udalak emandako bertako produktuak eta produktu ekologikoak gosaldu zituzten, baita ikastolak berak emandako beste produktu batzuk ere.

Bertako eta sasoiko produktuak dastatzeko asmoz, Udalak Legazpiko Makatza baserriko ogia eta Ajuez baserriko intxaurrak, Urretxuko Agerre baserriko jogurtak,Itsasoko Haristizabal baserriko sagar ekologikoak eta Mari Carmen fruta dendan erositako mandarina ekologikoak eskaini zituen. Haztegi ikastolak esnea, kakaoa, olibazko olioa eta azukrerik gabeko marmelada eskaini zituen.

Elikadura osasungarriaren inguruko informazio gehiago (Eusko Jaurlaritzako OSASUN SAILA)

  • Visto: 114
Kafe-kapsulak biltzeko 5 edukiontzi jarri dira Legazpin

Kafe-kapsulak biltzeko 5 edukiontzi jarri dira Legazpin

Kafea munduan gehien kontsumitzen den produktuetako bat da. Urteak igaro ahala, kontsumo-formatua aldatuz joan da, baina ez beti formatu iraunkor baterantz. Gaur egun oso ohikoa da kafea kapsuletan kontsumitzea, eta protagonismo handia hartu du etxean, kafetegietan edo elkarte gastronomikoetan sortzen diren hondakinen artean. Urtean ia 0,5 kg hondakin sortzen da biztanleko, eta irteera bat eman behar zaie.

Legazpiko gaikako bilketa sistema hobetzea helburu duen plan baten barruan kokatzen da ekintza hau. Hemendik aurrera, Legazpiko herritarrek erabilitako kafe-kapsulak birziklatu ahal izango dituzte. Horretarako, kafe-kapsulak biltzeko 5 edukiontzi jarri dira, olio-edukiontzien eta erabilitako arropa zaharra jasotzeko edukiontzien ondoan. Zehazki, honako puntu hauetan instalatu dira:

  • Aizkorri kalea 26an, Irene Paredes kirol-guneko hormaren ondoan
  • San Ignazio 26an
  • Santikutz 12an, Ikastolaren aurrean
  • Plazaola 9an, Azokaren atzealdea
  • San Juan 2an, bidegurutzearen inguruan

Hoa hemen kafe-kapsulak biltzeko gomendioak: kafe-kapsula "solteak" bota behar dira, eta aluminiozkoak eta plastikozkoak, biak onartzen dira. Bestalde, konpostagarriak direnak "edukiontzi marroian" bota behar dira.

Kafe-kapsulak edukiontzira bota ondoren, prozesatu egingo dira. Kafe-hondarra ongarria egiteko erabiliko da, eta plastikoa eta aluminioa, edukiontziak edo hiri-altzariak egiteko. Horrela, birziklatzea eta ekonomia zirkularra sustatuko ditugu.

Zalantzarik ez izateko, informazio-liburuxkak postontzietan banatzen ari dira etxe guztietan.

Urrats hori eman arren, nabarmendu nahi dugu "ondo dagoela kafe-kapsulak bereiztea, gero birziklatzeko, baina gure gomendioa kafea ohiko moduan egitea da, hau da, kafetegailua edo eltzea erabiliz. Horrela, hondakina sortuko dugun arren (kafea bera), beti gutxiago izango da kapsula aurreztuko dugulako".

  • Visto: 112
AZAROAN MUSIKA-Danboligena 2023-Txistulari gazteen topaketa

AZAROAN MUSIKA-Danboligena 2023-Txistulari gazteen topaketa

Azaroan Musika Zikloko bosgarren ekitaldia egun guztikoa izango da. Goiz Deia Txistulari taldea eta Txistulari Elkartearen eskutik datorkigu Legazpira Danboligena Eguna, Txistulari gazteen topaketa.

Hona prestatu duten egitaraua:

  • 09:00 – HEGIALDEN ELKARTU
  • 09:30 - HEGIALDETIK ABIATUTA KALEJIRA
  • 11:00 - UDALETXEAN ONGI-ETORRIA
  • 11:15 - HAMAIKETAKOA
  • 11:45 - TAILERRA. PROIEKTU MUSIKAL BATEN SORKUNTZA PROZESUAZ, ARINEKETAN (Jagoba Astiazaran eta Iñar Sastre)
  • 14:30 – BAZKARIA AITXURI JATETXEAN
  • 17:30 – KONTZERTUA EUSKAL HERRIA PLAZAN Korosti eta Sustraiak Dantza taldeetako dantzarien parte hartzearekin.
  • 19:00 – ERROMERIA IBILTARIA KITTU TALDEAREKIN

Kontzertu eta erromerian Korosti eta Sustraiak Dantza taldeetako dantzarien parte hartzea izango da.

  • Visto: 116