Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Zerbait galtzen edo aurkitzen badut… zer egin behar dut?

Zerbait galtzen edo aurkitzen badut… zer egin behar dut?

Galdu duzuna aurkitu edo aurkitu duzuna entregatu ahal izateko, Udalak galdutako objektuen zerbitzua eskaintzen du Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ).

Zerbitzu horretan, aurkitu duzun eta norena den ez dakizun objektua entregatu dezakezu, edo galdu duzun eta zurea den objektua berreskuratu dezakegu.

Zerbait galdu badut, zer egin behar dut?

Udalaren 010 doako telefonora edo 943 737030 telefonora deitu eta galdu duzun objektua agertu den galdetu dezakezu. Edo zuzenean HAZera joan zaitezke, astelehenetik ostiralera, 7:30etik 15:00etara, eta bertan galdetu ea galdutako objektua jaso den.

Objektuaren jabetza frogatuko duen informazioa eman ondoren, udal-langileek objektua emango dizute.

Telefonoz:

Udalerritik bertatik, HAZ: 010

Kanpotik, HAZ: 943 73 70 30

Aurrez aurre:

HAZ bulegoa

Euskalerria plaza, 1

Astelehenetik ostiralera

7:30 - 15:00

Zerrenda honetan, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan jasotako objektu galduak ikus daitezke

  • Visto: 27
Lore landaketa azaroaren 10ean Legazpin

Lore landaketa azaroaren 10ean Legazpin

Legazpi loratzen egitasmoa Legazpiko udalak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera martxan jarritako GizarteLab gizarte esperimentaziorako laborategiaren emaitzetako bat da.

GizarteLab taldearen eginkizuna Legazpiko etorkizunari buruzko hausnarketa egitea da eta horren barruan herritarren belaunaldiartekotasunari garrantzia ematen diote. Duela gutxi belaunaldien arteko bigarren topaketa gastronomikoa aurrera eraman zen herrian eta oraingoan Legazpi loratuko dute.

Legazpiko kolektibo desberdinetako adin askotako jendea elkartu eta plastikozko botilak erabiliz, herria apaintzeko loreak egiten ari dira Gizarte Zentroan, hauek datorren azaroaren 10ea, herriko puntu desberdinetan landatuko dituztelarik.

LANDAKETA EGUNA : azaroak 10 (ostirala)

  • Goizeko 10:00etan: Gizarte Zentroan elkartuko dira parte hartzaileak: Haztegi, Olazabal eta Domingo Agirreko ikasleak bere irakasleekin, Garagune, Meazti, Eguneko zentroa, Iratzarri, Buztintegi, Nagusilan, bolondresak… Bost talde osatuko dira, bost guneetan landatuko direlako lorak. Aukeratutako lekuak ondorengoak izango dira: Laubideko errotonda, insdustrialdeako errotonda, Santurnino Telleriako errotonda, Bikuña enean eta Udaletxeko ondoko lorategian. Lehenengo landaketa Gizarte Zentroan bertan egingo dute elkarrekin eta jarraian talde bakoitza (arduradun batekin) dagokion gunera joan da eta landaketa egingo dute.
  • Eguerdiko 12:00ak inguruan talde guztiak Udaletxe atzekaldean elkartuko dira azken landaketa egiteko. Bertan taldeko argazki bat egingo da eta amaiera emango zaio ekitaldiari.

Abenduaren 13ra arte landatutako lekuetan loreak geratzea erabaki da. Ondoren, erabilitako materialak (makilak, plastikoa, torniloak...) bildu eta birziklatuko dira.

  • Visto: 177
2023 leader deialdia

2023 leader deialdia

Dirulaguntza honen barnean proiektu ezberdinak sartzen dira:

  • Ekintzailetzarako eta barne-ekintzailetzarako neurria.
  • Nekazaritzakoak ez diren enpresetan eta nekazaritza-dibertsifikazioan inbertsioak egiten laguntzeko neurria.
  • Besteren konturako kontratatzeko neurria.
  • Guneak gaitzeko neurria.

Gogoratu eskaerak aurkezteko epea azaroaren 14ra arte egongo dela zabalik.

Hemen irakur ditzakezu deialdiaren oinarriak

Informazio gehiago nahi izanez gero, GOIMEN elkartearekin jar zaitez harremanetan, tel. 943 16 12 44.

  • Visto: 79
Ipuin kontaketa saioa azaroaren 8an Udal Liburutegian

Ipuin kontaketa saioa azaroaren 8an Udal Liburutegian

Azaroaren 8an, asteazkenean, egingo den udal Liburutegian izango den Ipuin kontaketa saioa 5 urtetik aurrerako haurrentzako izango da.

Saio honetan, Maider Alcelay kontalaria arituko zaigu, arratsaldeko 18:00etan Udal Liburutegian.

  • Visto: 64
Argitzen Urola Garaia

Argitzen Urola Garaia

Eskualdekotik  Energiaren Plan Iraunkorrak, ARGITZEN Urola Garaia 2021-2026 izenekoak, erakundeei, enpresei eta, oro har, herritarrei zuzendutako ekintzak biltzen ditu, energia berdea eta gizartearen parte-hartze aktiboa lehenetsiko dituen eredu bat bultzatzeko.

Zuen kezkak eta beharrizanak ezagutzea gustatuko litzaiguke inkesta honen bitartez.

Bete inkesta

Energia transiziorako planari buruzko informazioa

  • Visto: 154