Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Oldarraldiaren aurrean euskararekin bat euskaraz bat

Oldarraldiaren aurrean euskararekin bat euskaraz bat

Azaroaren 26an egindako ohiko osoko bilkuran, EH Bildu, Berdeak + Independientes eta EAJ taldeek Euskal Autonomia erkidegoko auzitegi nagusiaren 435/2023 epaiaren aurrean aurkeztutako mozioaren baitan, azaroak 4ko manifestaziora joateko deia egiten diegu legazpiarrei.

Azkenaldian areagotu egin dira auzitegietatik euskararen sustapena eta normalizazioa helburu duten hainbat neurriren aurkako sententziak. Argi dago ez direla sententzia isolatuak, baizik eta botere judizialetik hizkuntza politika aurrerakoiak mugatzeko eta herritarron hizkuntza eskubideak murrizteko joera gorakorra: oldarraldi bat. Izan ere, sententzia guztiek elementu komun bat dute: gazteleraren nagusitasuna ezartzea herritarron hizkuntza eskubideen gainetik, eta beraz, oinarrizko eskubideen kaltetan.

Horregatik, azaroaren 4ko manifestazioa euskalgintzak deitu duen arren, hizkuntza aniztasunean, justizian eta berdintasun sozialean sinesten duten pertsona eta kolektibo guztiei dei egiten diegu oldarraldiaren aurrean euskararekin bat egitera, euskaraz bat izatera.

Horregatik, autobus bat jarriko da eta lotura honetan izena eman beharko da, inprimaki hau betez

bete inprimakia

Kontuan izan, 10 euroak autobusean bertan jasoko direla eta izena emateko epea, azaroak 2 izango dela.

Guztion indarra beharko dugu oldarraldiaren aurrean herritar guztion eskubideen aldeko erantzun sendoa emateko.

Denon artean egingo dugu!

Ikusi Udalak onartutako mozioa

  • Visto: 109
Argazki Erakusketa: Ikatza Argazkilari elkarteko kideen lanak

Argazki Erakusketa: Ikatza Argazkilari elkarteko kideen lanak

Ikatza Argazkilari Elkarteak sustatu eta kudeaturiko

Estatu mailako lehiaketako lan hautatuen erakusketaren ondoren,

berriz ere Argazkia izango dugu protagonista,

eta berriz ere Ikatza Argazkilari Elkartearen eskutik datorkigu Erakusketa.

Oraingoan ordea, elkarteko kideen lanak izango dira ikusgai, herrian ere argazkilari bikainak ditugunaren erakusle.

  • Visto: 88
AGAO (Asociación Gayarre Amigos de la Ópera) Gala lirikoak irekiko du, azaroaren 1ean, Azaroan Musika

AGAO (Asociación Gayarre Amigos de la Ópera) Gala lirikoak irekiko du, azaroaren 1ean, Azaroan Musika

Azaroan Musika Zikloko lehen emanaldi hau Santikutz Abesbatzak sustatu eta kudeatuko du. Zikloko lehen kontzertu honetan, Gaiarreko Operaren Lagunek eskainiko duten Gala Lirikoan, Opera eta zarzueletako ariak eskainiko dizkigute:Itsaso Loinaz, sopranoa,

Leire de Antonio, sopranoa, Eduardo Zubikoa, tenorra eta Andoni Sarobe, baritonoak,

Eduardo Sola pianoan dutela.

Hona, eskainiko diguten egitaraua:

Deh, vieni alla finestra, Don Giovanni, Mozart

Dúo de Violetta y Germont, Traviata, Verdi

Surta e la notte, Ernani, Verdi

Purquoi me reveiller, Werther, Massenet

Come dal ciel precipita, Machbeth, Verdi

Dúo Nadir y Zurga, Pescadores de Perlas, Bizet

Glitter and be gay, Candide, Bernstein

Casta Diva, Norma, Bellini

Nessun dorma, Turandot, Puccini

 

Entrada de Paloma, La Verbena de La Paloma, Bretón

Por el amor de la mujer que adoro, Luisa Fernanda, Moreno Torroba

Sierras de Granada, La Tempranica, Giménez

No puede ser, La Tabernera del Puerto, Sorozábal

Carceleras, Las hijas de Zebedeo, Chapí

Canción del sembrador, La Rosa del azafrán, Guerrero

Canción del Arlequin, La Generala, Vives

Torero quiero ser, El Gato Montés, Penella

Sarrera doan izango da, tokiak bete arte. Latxartegi Aretoko ateak 18:30etan irekiko dira.

AGAOren web orrialdea

  • Visto: 65
Kursaal Eskura-Doako autobusa: JORDI SAVALL & LE CONCERT DES NATIONS

Kursaal Eskura-Doako autobusa: JORDI SAVALL & LE CONCERT DES NATIONS

Doako autobuserako eta ordu gazterako izen emateko azken eguna: Azaroak 8

Egitaraua:
"Los elementos y las furias" (Haendel, Gluck eta Rameauren lanak)
"Los elementos y las furias" da Jordi Savall maisuaren proiektu berria, Le Concert des Nations bere orkestrarekin. Gluck, Haendel eta Rameau konpositoreen lanak, XVIII. mendeko orkestra-musikari eskainitako gau-ekitaldian, herrialdeko musika-instituzioetako baten eskutik.

  • SARRERAK EROSTEKO

Interesdunek Kursaal Elkarguneko web orria bitarteko dela erosi beharko dute kontzerturako sarrera:

http://www.kursaal.eus/eu

Sarrerak: 55 / 44 / 35 / 28 / 11 €

  • AUTOBUSEAN TOKIA HARTZEKO

Behin sarrera erosita, interesdunek, nahitaez, euren autobuseko tokia erreserbatu beharko dute:

Legazpi: 943 737202 /

Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

Autobusa hartzeko tokia eta ordua:

Legazpi: Saturnino Telleria errotondako autobus-geltokitik (17:45)

Ordu Gaztea/Langabetuak:langabetuek eta 30 urtetik beherako interesdunek, sarrerak 3 euroko prezioan erosi ahal izango dituzte. Horretarako sarrera (autobuseko tokia bezalaxe) erreserbatzea ezinbestekoa izango da Legazpi: 943 737202). Behin beharrezko erreserbak eginda, kontzertu/ikuskizuneko egunean bertan, interesduna Kursaaleko leihatilara gerturatu beharko da eta bere adina (Ordu Gaztea) edo lan egoera (Langabetuak) egiaztatu ondoren, sarrera ordaindu (sarrera hauen kokapena egun horretan leihatilan erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da).

Izena emateko azken eguna(autobusa/ Ordu Gaztea): azaroaren 8a.

Oharra: Gutxienez 15 pertsonako talde bat ez bada osatzen, eskaintza bertan behera utziko dugu (Erositako sarreren dirua bueltatuko da hori gertatuz gero).

  • Visto: 87
Gaztelerazko irakurketa taldearen saioa

Gaztelerazko irakurketa taldearen saioa

Urriak 31, asteartea: Gaztelerazko Irakurketa taldea. 18:00etan Udal Liburutegian.

Gidaria: Mónica Leiva. Landuko da: “El barón rampante”- Italo Calvino.

Gogora ekarri nahi dugu, irakurketa taldeak irekiak direla baina parte hartzeko komeni dela aurrez izena ematea:

  • Udal Liburutegian bertan edo
  • telefonoz: 943737186,
  • e-postaz: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
  • edo WhatsaAppez: 639851172.
  • Visto: 98