Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Azaroko kultur egitaraua eta KZguneko eskaintza

Azaroko kultur egitaraua eta KZguneko eskaintza

Azaroko kultur agenda prest dago eta ikusgai dago dagoeneko zehaztu dugun loturan.

Bertan hilabeteko ikuspegiaz gain, egunez eguneko ekitaldien jarraipena ere egin dezakezu.

KZguneari dagokionez lotura horretan aurkituko duzue ikastaro plangintza. Azaroan Legazpiko KZguneko begiralea arratsaldez egongo da 16:00etatik 20:00etara.

Ikusi azaroko egitarau osoa

  • Visto: 24
Bisita gidatuak Legazpiko Udal Liburutegian

Bisita gidatuak Legazpiko Udal Liburutegian

Liburutegien Egunaren baitan, ostegunean urriak 26 eta ostirala urriak 27, Legazpiko liburutegiak 5 urteko haurrei ateak irekiko dizkie. Bisita gidatuak antolatu ditugu liburutegia ezagutzen laguntzeko, irakurketaren plazeraz berri emateko eta beste hainbat kontuetaz aritzeko ere. 50 minutuko saioetan, gidari batez lagunduta, liburutegian mugitzen, argitalpenak eta informazioa bilatzen, bazkide egiten, liburutegian beraientzako prestatzen diren ekintzen berri ezagutzen jakingo dute hori guztia modu ludikoan egin ere. Bukaeran, Itziar Mujikak ipuin kontaketa saio bat eskainiko die.


Gainera, ohikoak diren irakurketa klubak ere izango ditugu urriko azkenengo aste honetan:

 “Liburutegien eguna” urriaren 24a izatea aukeratu zen, "Espainiako Haur eta Gazte Liburuen Lagunen Elkartearen" proposamen gisa. Izan ere, orain 31 urte Balkanetako gerran, Sarajevoko liburutegia suntsitu zela gogorarazteko ekarri zen proposamena.

Ekimena, liburutegiak adin guztietako irakurleen eta kulturaren topaleku izateko eta giza prestakuntza eta bizikidetza hobetzeko tresna gisa duen garrantzia iritzi publikoari helarazteko sortu zen.

Liburutegiak babesteko modurik onenetako bat ezagutzera ematea da, ateak irekitzea, txoko ezkutuenak erakustea, apal hotzetatik dokumentuak ateratzea eta irakurleen eskuetan jartzea. Eta, batez ere, haietaz hitz egitea eta hitz eginaraztea.

  • Visto: 72
Ardanbidetako erromeria egingo du Kimu Berri elkarteak urriaren 29an

Ardanbidetako erromeria egingo du Kimu Berri elkarteak urriaren 29an

Azken urteetako ohiturari jarraituz urriko azken igandean ospatuko dute Ardanbidetako erromeria, Kimu Berri aterpetxearen inguruan, Lakiolan. Zingi Zango euskara elkarteak urteetan antolatu zuen erromeria Agorreko Santikutzetan eta ondoren, Kimu Berri elkarteak lekukoa hartu zion. Igandean goizetik arratsaldera ekintzak egongo dira.

Honako egitaraua prestatu dute egun horretarako:

- Ardanbidetara mendi irteera, Izadi Zaleak elkartearekin.

- Salda eta txorizo banaketa

- Arku tiraketa erakustaldia

- Zaldiz egindako ibilaldiak

- Erronkak haur eta helduei zuzenduak (txingak, oskolak etab.)

- Bazkaltzeko paella doan, 200 lagunentzat.

- Sokatira herrikoia

Musika egongo da egun guztian zehar, gainera, igandean autobus zerbitzua egongo da Laubideko biribilgunetik Ardanbidetara, goiz eta arratsaldez.

  • Visto: 99
Beni Vianak irabazi du Ilintiko saria

Beni Vianak irabazi du Ilintiko saria

Beni Vianak irabazi du Ilintiren azken saria. Oraingoan, Beti Eder (Laubide) eta Optika Arantzazu (Kale Nagusia) denden erakusleihoetako ontzien barruan zenbat bihotz eta lazo zeuden asmatzea izan da.

Ontziek 916 lazo eta bihotz zituzten guztira, eta 832 legazpiarrek hartu dute parte hau asmatzeko. Saria Ilintiren dendetan gastatu beharreko 500 euroko bale bat izan da.

  • Visto: 68
Halloween gaua Nerabeentzako Zerbitzuan

Halloween gaua Nerabeentzako Zerbitzuan

 
Datorren larunbatean, azaroak 4, Nerabeentzako Zerbitzuan Halloween gaua ospatuko da pizza-afari eta pelikula batekin (palomitak barne).
 
Ordutegia: 19:30etatik-22:30etara
 
Parte-hartzaileak: nerabeak, DBH-2tik aurrera
 
Kostua: 2 euro.
 
Izena emateko epea: urriak 22, igandea, Gazte-txokoan.
 
  • Visto: 50