Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Euskara zerbitzuaren diru-laguntzak

Euskara zerbitzuaren diru-laguntzak

2023ko urriaren 31a izango da Euskara Zerbitzuko ondorengo diru-laguntzak eskatzeko azkeneko eguna:

  • Euskara kanpoan ikasteko eta UEUko ikastaroetan parte hartzeko diru-laguntzak
  • Errotuluak, irudi korporatiboa eta Web gunea euskaraz jartzeagatik diru-laguntzak

Pertsona juridikoek Udalaren egoitza elektronikoaren bidez egin beharko dute eskaera,  “Tramiteen katalogoan” dagokiona aukeratuz.

Pertsona fisikoek egoitza elektronikoaren bidez, sinadura digitalarekin, edo Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan aurkeztuta egin dezakete eskaera.

Diru-laguntza deialdien oinarriak

Egoitza elektronikorako sarbidea

Euskara ikasteko eta UEUko ikastaroetarako diru-laguntzetarako eskaera-orria

Errotuluak, irudi korporatiboa eta Web gunea euskaraz jartzeko diru-laguntzetarako eskaera-orria

  • Visto: 25
Jaiotza inguruko heriotzaren Nazioarteko Eguna

Jaiotza inguruko heriotzaren Nazioarteko Eguna

Urriaren 15ean, arrosaz eta urdinez argiztatzen dira hainbat monumentu eta eraikin publiko, jaiotza-inguruko heriotzaren nazioarteko eguna ospatzeko. Keinu horrekin, amei, gurasoei eta familiei laguntzeko hainbat elkartek sustatzen duten haurdunaldi eta jaioberrien heriotzaz eta doluaz sentsibilizatu nahi da.

Proiektuaren helburua da jaiotza-inguruko heriotzari buruz kontzientziatzea, haur bat galtzearen esanahia ezagutzea eta horren gainean dagoen estigma eta tabua murriztea; izan ere, guraso horiek, askotan, dolua isilean eta laguntza egokirik gabe bizitzera daude behartuta.

Udalak bat egiten du asmo horrekin, eta udaletxea kolore arrosaz eta urdinez argiztatuko da urriaren 7tik 15era.

  • Visto: 95
Urriaren 21ean, familian elkarrekin jolasean

Urriaren 21ean, familian elkarrekin jolasean

Datorren asteko larunbatean, urriaren 21ean, seme-alabek eta gurasoek familian elkarrekin jolastuko dute Sorgintxulo aisialdi taldeak aurrera eramango duen 17. Euskal Jolasen Festan. Familiak Euskal Herria plazan elkartuko dira arratsaldeko 17:00etan. Eguraldi txarrarekin, Urbeltz pilotalekuan egingo da.

Ekintza hau Haur eta gaztetxoen aisialdian euskararen erabilera bultzatzeko programaren barruan kokatzen da, Udaleko Gazteria, Euskara eta Hezkuntza zerbitzuek antolatzen dutena. Horrela, eta Hezkuntza zerbitzuak gogorarazi duenez, ekintza horretan 4 urtetik Lehen Hezkuntzako 4. mailara bitarteko haurrek eta haien gurasoek, aitona-amonek, osaba-izebek, zaintzaileek,... har dezakete parte. Ordu bete pasatxo iraungo duen ekintza horretan, ondoren praktikan jar ditzaketen euskal jolasak eta abestiak ikasiko dituzte.

Izen ematea online

Izen emate bakarra egingo da familia bakoitzeko. Haurrek bakarrik ezingo dute izenik eman. Hau da, haur guztiak pertsona heldu baten ardurapean egongo dira.

Izen ematea hurrengo ostegunera arte egin daiteke, urriak 19, arratsaldeko 14:00ak arte, lotura honetan klik eginez:

https://www.legazpi.eus/euskal-jolasen-festa

Ez galdu familian eta lagunekin Euskaraz jolasteko aukera!

  • Visto: 73
Legazpi Musika Bandaren Udazken kontzertua Latxartegi Aretoan

Legazpi Musika Bandaren Udazken kontzertua Latxartegi Aretoan

Urriaren 22an, 12:30ean hasiko da Latxartegi Aretoan, Legazpi Musika Bandak espazio horretan eskainiko duen kontzertua, eta bide batez 2023. honetako uda ondorengo lehena izango dena.

Sarrera doakoa izango da, aretoaren edukiera bete arte. Hori dela eta aretoko ateak 12:00etan irekiko dira eta kontzertua hasten denean itxi.

Hona Jesus Casillejoren zuzendaritzapean taldeak eskainiko duen egitaraua: 

1.- Bellas Artes......................... Aurelio Nieto

           Kontzertuko pasadoblea

2.-Caballeria Ligera.....................F, von Suppé

           Obertura

3.- Estampas Vascas......................R.A. de Santiago

           A) sarrera eta Kontrapas

           B) Allegro 

           C)Andante eta Allegro gracioso

4.-  Cordillera de los Andes..............Kees Vlak

           1-Cotapaxi

           2.-Illimani

           3.-Coropuna

5- Gure Andraitz Maitea..................J.C.E

           Zortziko - Kalejira - Murga

  • Visto: 26
ERAIKI DEZAGUN LEGAZPI ekimenak 2024ko aurrekontuak zehazten lagunduko du

ERAIKI DEZAGUN LEGAZPI ekimenak 2024ko aurrekontuak zehazten lagunduko du

HELBURUA

Ekimen honekin, herritarren beharrak, nahiak eta ideiak ezagutzea da Legazpiko Udalaren helburua. 2024ko aurrekontuak zehazterakoan. Legazpiarron iritzia ezagutu eta hura kontuan hartuko dugu. Horretarako, herriko gune desberdinetan, zuzenean alkate eta zinegotziekin egoteko aukera eman nahi diegu herritarrei. Bertan, herriaren ekarpenak jasoko dira, horiek zerrendatu, baloratu eta guztiei erantzun bat emango zaie.

Udalaren eskumenekoak ez diren eginkizunak alde batera utzita, besteak poliki-poliki eta dagokion azterketa egin ondoren, aurrera eramatea litzateke helburua. Egindako ekarpen guztien zerrenda eta horien jarraipena edozein herritarren esku egongo da Udalaren web orrian; informazioa irekia eta publikoa izango da.

Bestalde, bertaratu ezin diren herritarrek ere parte hartzeko aukera izango dute egun hauetan, horretarako sortu den Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. posta elektronikora idatziz. Ekimen honek urrats desberdinak izango ditu.

HERRITARRAK PROTAGONISTAK

Prozesu honetan herritarrak izango dira erdigunean eta oraingoan, konpromisoak beste dimentsio bat hartzen du, baita erantzukizunak ere. Metodologia edo prozesu honi, herritarrek ematen diote zentzua, beraiek izango baitira etorkizuneko erronka horien hartzaileak edo onuradunak. Horregatik, funtsezkoa izango da herritarrek beren proposamenak udalari helaraztea eta bi aldeen artean komunikazio egoki bat bermatzea. 

Herritarren parte hartzea eskertzeko, Ilintiko dendetan gastatzeko 100 €-ko bost bono zozkatuko dira bere iradokizuna helarazi duten guztien artean. Zozketa urtarrilaren 8an, astelehenean, izango da.

URRATSAK

  1. Gobernu taldeko kideak kaleanegongo dira iradokizunak jasotzen (urriak 18-30); posta elektronikoz ere egun horietan egiteko aukera egongo da.
  2. Jasotako informazio guztia aztertu eta herritar guztiei erantzun bat emango zaie(azaroak 2- abenduak 10).
  3. Udalaren eskumenekoak ez diren eginkizunak alde batera utzita, besteen zerrenda argitaratu egingo da eta lanen ibilbidearen jarraipena egiteko aukera izango dute herritarrek web orriaren bitartez (urtarrilaren 10etik aurrera).
  4. Bukatzeko, prozesuaren ebaluazio bat egingo da, hurrengo urtera begira ere ekarpenak egin ahal izateko.

AURREZ AURREKO DATAK

Alkatea eta zinegotziak honako leku eta orduetan egongo dira, urriaren 18tik 27ra:

  • Laubideko bulebarrean: urriaren 18an, asteazkenean, 17:00etatik 19.00etara
  • Azokan: urriaren 20an, ostiralean, 10.30etik 12:30era
  • San Inazio (eskola zaharra): urriaren 23an, astelehenean, 17:00etatik 19:00etara
  • Brinkola-Telleriarten: Telleriarteko plazan, urriak 26, ostegunean, 10:30etik 12:30era
  • Aizkorri kalean: urriaren 27an, ostiralean, 10:30etik 12:30era
  • Kale Nagusian: urriaren 30ean astelehenean, 17:00etatik 19:00etara

 
  • Visto: 89