Irailaren 30ean eta urriaren 1ean (larunbata eta igandea) trenbidearen azpiegituran egin behar diren hainbat obra direla-eta, trenen zirkulazioa eten egingo da, bi noranzkoetan, Tolosa eta Andoain artean eta Lezo Errenteria eta Irun artean. Horretarako, ordezko zerbitzu bat egongo da:
Tolosako Geltokia – Anoeta – Villabona – Andoain Erdia – Andoain Geltokia eta itzulera: autobus zerbitzu alternatiboa.
Lezo Errenteria -Ventas de Irun- Irun eta itzulera: autobus zerbitzu alternatiboa.
Tolosako autobusak geltokian bakarrik gelditzen dira, Tolosa Erdiko geralekua itxita egongo da. Autobusen eta trenen arteko lotura ez da bermatzen.
Aste honetan Itxaropen auzoan irisgarritasuna hobetzeko bi obra egiten hasiko dira. Horietako bat auzoko 2-4 zenbakiko atarietara iristeko dagoen arrapala berritzea izango da; eta bigarrena, 15-17 zenbakien bitartean dauden eskailerak berritzea; obra biek hiru hilabeteko iraupena izango dute.
Lehenengo proiektua 2. eta 4. atarien arteko eskailerak eta arrapala egitean datza, indarrean dagoen hirigintza-araudiak ezarritako zehaztapenak betez. Gaur egun, 2. eta 4. atarietara iristeko dauden eskailerak oso desorekatuta daude, eta atari horietarako sarbidea hobetzeko, gehienez % 8ko malda duen arrapala eta eskailera irisgarriak jarriko dira.
Arrapalak eta eskailerak hormigoi armatuzko zolatarekin egingo dira eta karbono dioxidoa (CO²) xurgatzeko gai diren 30 x 30 cm-ko baldosa hidraulikoak jarriko dira. Gainera, ur-hornidurako instalazioak berrituko dira, baita euri-uren instalazioak ere. Baranda bat ere jarriko da eskaileren eta arrapalaren bi aldeetan. Azkenik, ibilbide osoa LED argiarekin argiztatuko da.
Hauek dira lehentasunak:
1.- Irisgarritasuna hobetzea arrapalen bidez.
2.- Eskailera-tarteak hobetzea.
3.- Argiztapen publikoa hobetzea.
4.- Edateko uraren eta saneamenduaren instalazioak hobetzea. Gipuzkoako Urak arduratuko da hobekuntza horretaz.
335,00 m²-ko azalerari dagokion jarduketa da eta horretarako aurrekontua 308.960,86 €-koa da. CONSTRUCCIONES EGURKI ERAIKUNTZAK S.L. enpresak egingo du obra eta Legazpiko Udalaren eta Gipuzkoako Uren artean finantzatuko da.
Bigarren proiektuak Itxaropen auzoko 15. ataritik 17ra bitarteko eskailerak berritzeaaurreikusten du. Egungo eskailerako mailak eta plataformak egokituko dira, indarrean dagoen hirigintza-araudiak ezarritako zehaztapenak betez.
Gaur egun, 15. eta 17. atarien artean dagoen eskailerak ez du egungo legeria betetzen. Eskailera-mailak ez dira berdinak, eta estuak dira gainera. Hobetzeko, eskaileraren mailak orekatuko dira eta horien zabalera handituko da.
Eskailerak hormigoi armatuzko zolatarekin egingo dira eta karbono dioxidoa (CO²) xurgatzeko gai diren 30 x 30 cm-ko baldosa hidraulikoak jarriko dira. Gainera, kasu horretan, ur-hornidurako instalazioak ere berrituko dira, baita euri-uren instalazioak ere; baranda jarriko da eskaileren bi aldeetan; eta azkenik, ibilbide osoa ibilbide osoa LED argiarekin argiztatuko da.
Hauek dira lehentasunak:
1.- Eskailera-tarteak hobetzea.
2.- Argiztapen publikoa hobetzea.
3.- Edateko uraren eta saneamenduaren instalazioak hobetzea. Gipuzkoako Urak arduratuko da hobekuntza horretaz.
115,00 m²-ko azalerari dagokion jarduketa da eta horretarako aurrekontua 137.998,67 €-koa da. CONSTRUCCIONES EGURKI ERAIKUNTZAK S.L. enpresak egingo du obra eta Legazpiko Udalaren eta Gipuzkoako Uren artean finantzatuko da.
Visto: 68
Escrito por Gurutze Langarika el . Publicado en Albisteak.
Ibaiak eurian, iturburuetan edo izotza eta elurra urtzean sortzen diren ur-korronteak dira. Fauna- eta floradibertsitate handiko bizileku dira, eta, gainera, mineral ugari garraiatzen dituzte, ekosistemen oreka ezin hobea lortzen laguntzen dutenak.
Zoritxarrez, ibaiak kutsatuta daude oraindik ere, eta zuzeneko eragina dute haiei lotutako ekosistemen biziraupenean, baita itsas ingurunean ere, eta horrek galera ekonomiko eta ingurumen-galera handiak eragiten ditu. Legazpin gauza bera gertatzen da.
Udalak, Erreka Egunean egiten den bilketaz gain, urtean 300 kg hondakin inguru erretiratzen ditu ibaitik, eta horrenbeste zabor ez pilatzeko, metalezko babes-sareak jarri dira. Guztira 1.300 metro sare baino gehiago jarri ditu Udalak azken 3 urteetan, Aldundiaren laguntzarekin.
Funtsezkoa da administrazio publikoek eta, oro har, herritarrek elkarrekin lan egiten jarraitzea espazio horiek babesteko eta erregeneratzeko.
Eta esparru horretan kokatzen dugu Erreka Eguna. Urretxurekin eta Zumarragarekin ere partekatzen den eguna da, Urola ibaia eta errekak garbitzeaz haratago doana: gaiaz sentsibilizatzeko eta gure ingurumena zaintzeko deia da.
19. edizio honetan, eta ezin bestela izan, Legazpiko bi ikastetxeen laguntza izango dugu, Domingo Agirre eta Haztegi ikastola, eta gure eskerrik zintzoena helarazi nahi diegu bai haurrei, bai irakasleei.
Hortaz, aurtengoan 100 legazpiarrek parte hartuko dute: 43 Domingo Agirretik; 32 Haztegi ikastolatik; 8 Gazte Txokotik eta 17 legazpiar gehiago, udaletxean izena eman dutenak.
Ekitaldia goizeko 9.30etan hasiko da eta bertan parte hartzaileak taldetan banatuko dira, bakoitzari ibaiaren zati bat egokituko zaiolarik, hau garbitzeko behar den materialarekin batera. Amaitzerakoan zaborra pisatu eta plazan aste betez kokatuko da, herritarrek gure ibaira botatzen den zabor kopuruaz konsziente izan daitezen. Ekintza Kattagorri elkarteak, Udalarekin batera, eskainitako hamaiketako batekin bukatuko da: gazta, txorizoa, eta edariak.
Izena eman dutenek, euren taldea zein den jakiteko aukera izango dute irailaren 28an www.legazpi.eus