Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Mintzalagunak

Mintzalagunak

Pasa den urtean berriz ere martxan jarri zen Mintzalaguna Legazpin. Zortzi talde aritu ziren guztira eta ia 50 lagunek parte hartu zuten. Aurten jende berria espero dute. Izena emateko epea irekita dago eta jendea deitu dute parte hartzera.

Mintzalagunean euskaraz hitz egiteko ohitura duten lagunak eta ohiturarik ez dutenak elkartzen dira. Ahozko ariketa da. Izenak adierazten duen bezala, mintzatzeko edo hitz egiteko egitasmoa da, euskaraz lasai hitz egiteko lagun artean.

Astean behin, ordubetez, 4-5 lagun elkartzen dira eta giro lasaian euskaraz egiten dute. Taldeetan Mintzakideak eta Gidaria egoten dira. Gidaria euskaraz hitz egiteko ohitura duen laguna da eta taldekideei laguntzeko prest egoten da. Mintzakideak, berriz, euskara praktikatu nahi duten pertsonak dira, jarioa eta erraztasuna lortu nahi dutenak.

Mintzalagunean parte hartzeko, galdetegia bete besterik ez da egin behar. Galdetegian honakoak adierazi behar dira:

  • Izena eta harremanetan jartzeko modua (tlfa …)
  • GIDARI ala MINTZAKIDE izan nahi duen
  • Zein egun eta ordutan elkartu nahiko lukeen

Hiru aukera daude izena emateko:

ANIMATU!

  • Visto: 30
Mugikortasun astea

Mugikortasun astea

Europako Batzordeak 2023ko kanpainarako aukeratu duen gaia "Eraginkortasun energetikoa" da, eta horretarako eta hurrengo urteetarako leloa "Konbinatu eta mugitu!" izango da.

5 km baino gutxiagoko joan-etorriak oinez edo bizikletaz egin daitezke, gehienez 30 minutuan. Energia aurrezteko eta osasun fisiko eta mentala hobetzeko aukera ematen du horrek.

LEGAZPIn posible da! Hartu bizikleta, kontsultatu “Urola Garaia bizikletaren erabiltzaileentzako gida”eta Bizi ibili.

Ikusi Bizikleta erabiltzaileen gida UG

Irailak 22 bizikleta martxa:

Bizikletaz mugitu zaitez!

Herritarrak enparantzan elkartu eta herritik zehar bira bat egingo da, errepide zein bizikleta bideak erabiliz.Bira egin aurretik izen abizenak hartuko dira. Izan ere, bira ondoren bizikleta gailu desberdinen zozketa egingo da, pintxo batzuekin batera.

Ordua: 17:30tatik 18:00tara elkartzeko denbora izango da eta saioa 18:00tik 19:00tara izango da.

Ekarri beharrekoa: Bizikleta eta kaskoa.

Nori zuzendua: Herritar guztiei

Tokia: Euskal Herria plazatik abiatuko da.

Oharra: eguraldi txarra balitz, bertan behera utziko da. 2023/09/22ean goizeko 11:00tan  jakinaraziko da.

Irailak 24 igandea:

Bizikletak konpontzeko tailerra

Foru Aldundiarekin elkarlanean, bizikletak konpontzeko tailer bat aurrera eramango da. Konponketak egiteaz gain apainketak ere egingo dituzte bertan.

Ordua: 15:00retatik 21:00tara

Ekarri beharrekoa: Bizikleta

Nori zuzendua: Herritar guztiei

Tokia: Euskal Herria plaza

  • Visto: 68
Irakurketa taldeen saioak Irailean

Irakurketa taldeen saioak Irailean

Bi saio horiekin jarriko da martxan Irakurketa taldeen ikasturte berria.

Gogora ekarri nahi dugu, Irakurketa taldeak irekiak direla baina parte hartzeko komeni dela aurrez izena ematea

  • Udal Liburutegian bertan edo
  • telefonoz: 943737186,
  • e-postaz: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
  • edo WhatsaAppez: 639851172.

27, asteazkena: Literatura Kluba gazteleraz.18:00etan Udal liburutegian. Gidari: Mónica Leiva. Landuko da: “Obra maestra”/Juan Tallón.

28, osteguna: Literatura Kluba euskaraz. 18:30ean Udal liburutegian. Gidari: Miriam Luki. Landuko da: “Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak” / Alice Munro.

  • Visto: 24
Domingo Agirreko pilotalekuaren estalkiaren obrak amaitu dira

Domingo Agirreko pilotalekuaren estalkiaren obrak amaitu dira

Eskolako pilotalekuaren estalkiaren egoera zela eta neguan erabilgarri egon zezan, obra batzuk aurrera eraman dira bertan.

Hauetan, erreten bat jarri da sabaian barrura erortzen den ur hori kanporatu ahal izateko.

Obrak amaitu dira eta pilotalekua erabilgarri dago dagoeneko.

Gogoratu behar da teilatua erabat ordezkatzea aurreikusita dagoela eta, horretarako, lizitazio-prozesua hasi dela. 2024ko uda baliatu nahi da behin betiko obra hau egiteko.

  • Visto: 64
Euskara zerbitzuaren diru-laguntzak

Euskara zerbitzuaren diru-laguntzak

Martxoaren 17ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren aurtengo Udal Euskara zerbitzuaren diru-laguntzak:

1. Barnetegietara edo herritik kanpoko euskaltegietara  euskara ikastera, eta Udako Euskal Unibertsitatera (UEU) edo euskararen normalizazioarekin zerikusia duten bestelako ikastaroetara doazen herritarrei diru-laguntzak emateko oinarri espezifikoak.

2. Errotuluak, irudi korporatiboa eta Web gunea euskaraz jartzen dituztenei diru-laguntzak emateko oinarri espezifikoak.

 

Gogoan izan bietarako eskaera egiteko azkeneko eguna, urriaren 31a izango dela.

Pertsona juridikoek Udalaren egoitza elektronikoaren bidez egin beharko dute eskaera,  “Tramiteen katalogoan” dagokiona aukeratuz.

Pertsona fisikoek egoitza elektronikoaren bidez, sinadura digitalarekin, edo Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan aurkeztuta egin dezakete eskaera.

Ikusi diru-laguntza deialdien oinarriak

Egoitza elektronikorako sarbidea: https://egoitza.legazpi.eus/

  1. Euskara ikasteko eta UEUko ikastaroetarako diru-laguntzetarako eskaera-orria

  2. Errotuluak, irudi korporatiboa eta Web gunea euskaraz jartzeko diru-laguntzetarako eskaera-orria

  • Visto: 25