Oporraldiaren ondoren, Legaztipi Tapa jarduerari ekingo diogu berriro, eta udaletxeko plazan elkartuko gara, goizeko hamar eta erdietan.
Lerro hauetatik jarduera honetan parte hartzera animatu nahi ditugu ostegunetako goizetan gozatzeko gogoa duten pertsona guztiak, paseo osasungarriak emanez, lagun berriak eginez eta elkarrekin hitz eginez.
Ostegunean, 10:30ean hurbil zaitezte udaletxeko plazan “oilarra” dagoen tokira.
Visto: 24
Escrito por Gurutze Langarika el . Publicado en Albisteak.
Legazpiko Irule Elkarteak egin du ikasturterako ikastaro eskaintza. Ikasleek 16 urte baino gehiago izan behar dute.
Izen ematea telefonoz ere egin daiteke, 943937202 telefonora deituz edo Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatziz.
Izena emateko ikaslearen izen-abizenak, adina, helbidea eta telefono zenbakia behako dira.
Hona luzatu duten eskaintza:
ESKULANETAKO IKASTAROA. Urrian hasi eta ekainera bitartean aurrera eramango da, astearte edo ostegunetan 15:30etatik 18:00etara. Eskulan mota desberdinak landuko dira, ikasleen interesen arabera. Kostua: 35€ hileko.
PUNTU IKASTAROA. Ikasturte guztiko ikastaroa. Urrian hasiko da ikastaroa eta asteazkenetan izango da 17:30etatik 19:30etara. Izen ematea Kultur Etxean. Kostua: 35€ hileko.
Visto: 85
Escrito por Gurutze Langarika el . Publicado en Albisteak.
Irailean zehar, kultur etxeko erakusketa gelan, dendetako erakusleihoetan ikusgai egon ziren Legazpiko denden argazki guztiak ikusteko aukera eskaintzen dizuegu.
Zegozkien galdera eta erantzun zuzenak dituzten argazki horiez gain, Lenburrek ekarritako irudi berriak ere ikusgai jarriko ditugu.
Erakusketaren helburua da tokiko merkataritzari eta merkataritzak urteetan zehar izan duen ibilbideari ikusgarritasuna ematea, eta batez ere, herritarrak kontzientziatzea, guztion buruetan honako galdera hau iltzatuz: zer gertatuko da merkataritzarekin 10 urte barru?
Irailaren 13an, asteazkena, 18:00etan, Kultur Etxeko Areto Nagusian.
Ipuin guztiak ez dira haurrentzat.
Ipuin hauek ez dira haurrentzat, bizitza esperientzia bat izatea beharrezkoa
delako kontatzen dena ulertzeko. 13 istorio biltzen dira, 13 irudiz lagundurik,
milaka begirada desberdin sortuko dituztenak.
Buruan marraztutako zirriborroen bilduma bat duzu esku artean.
Horrela aurkezten digu Nagore Belastegi legazpiarrak bere lehen lana, helduentzat eta euskaraz sortutako ipuin liburua.
Nagore Belastegi Martin(Legazpi, 1987), alaba bakarra da eta txikitatik irudimena landu du horri esker. Gerora, gauzengatik sentitzen zuen jakin-minak kazetaritza ikastera eraman zuen. Ikasketak amaitu zituenetik jardun horretan aritu da.
Koldo Landaluze Duke (Bilbo, 1965) matematikako azterketak marrazkiekin apaintzen zituen, irakasleek horiek baloratzen ez zekiten arren. Ilustratzaile bezala aritu da “En estas casas ya se sabe” –Alvaro Reizabalena– eta “Crónicas de piratas, corsarios y filibusteros” lanetan. Era berean, beste hiru lan argitaratu ditu: “Las hogueras del reino”, “Días de barrena” eta “Los perros del rey”.