Aurten, berriro ere, Legazpiko herriak, 80 urte baino gehiagoko helduei omenaldia eskainiko dio.
Bazkarira etorri nahi duten bikoteentzat, ezkontideetako batek 80 urte edo gehiago izatea nahikoa izango da. Sarietarako, beharrezkoa da 80 urte beteta izatea.
Datorren irailaren 28an azokan izango da honako programarekin:
12:30etan, Parrokian meza egingo da.
13:30etan, bazkaria izango da.eta bertan adin handiena dutenak omenaldia jasoko dute, bai emakumea, gizona, baita senar-emazteak, ere.
Dantzariek, ohorezko aurreskua eskeiniko diete, txistulariekin batera.
Oroigarri moduan, opari batzuk jasoko dituzte.
15:00etan, Alaitasuna Errondailak, kantu kantari saioa eskainiko dute.
Bazkariaren prezioa 15€koa izango da.
Izen emateko epea, irailaren 4tik , 19ra izango da,
Buztintegiko bulegoan Gizarte Zentroko lehenengo solairuan, 09:00etatik 11:00etara
Visto: 132
Escrito por Gurutze Langarika el . Publicado en Albisteak.
Ikasturte honetan Legazpiko Helduen Hezkuntzako zentroan (Itxaropen auzoa, 10) ikasteko asmoa baduzu, irailaren 1etik 30era arte matrikulatu zaitezke. Horretarako:
Zumarragako Zelai Aristi Kultur etxean dagoen zentrora joan zaitezke, 943 72 40 67 telefonora (9.30etik 13.30era) deitu dezakezu edo
e-posta honetara idatzi dezakezu: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
Helduen Hezkuntzak hezkuntza publikoa eta doakoa eskaintzen du eta hauxe da aurtengo eskaintza:
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua (DBH)
Hizkuntzak: euskara, ingelesa eta gaztelania
Hasierako ikasketak eta alfabetizazioa
Informatika I. eta II. mailak
Inoiz ez da berandu ikasitakoa gogoratzeko edo asmo berriei ekiteko.
Aprobetxa ezazu Helduen Hezkuntzak ematen dizun aukera paregabea!
Visto: 36
Escrito por Gurutze Langarika el . Publicado en Albisteak.
Eskolako pilotalekuaren estalkiaren egoera dela eta, hau konpontzeko obrak gaur hasi dira eta aste beteko iraupena izango dute, irailaren 13rako amaituta egotea espero delarik. Obra iraun bitartean pilotalekua itxita egongo da.
Konponketa lan hauetan erreten bat jarriko da sabaian barrura erortzen den ur hori kanporatu ahal izateko. Lanak Urbegi Iturgintza S.L. enpresak aurrera eramaten ditu eta aurrekontua 7.631’16 eurokoa da.
Jakin bezala, sabaiaren aldaketa osoa aurreikusita dago eta honetarako lizitazio prozesua abian da, behin behineko konponbide hau gauzatzeko 2024ko uda probesteko intentzioa dagoelarik.
Visto: 137
Escrito por Legazpiko Udala el . Publicado en Albisteak.
Abuztuko esaera zaharrak adierazten du alferrak gauzak beti gerorako uzteko joera izaten duela. Honela dio: GEROA, ALFERRAREN LELOA.
Nagiek gerorako uzten dute dena, nahiz eta jakin betebeharra edota zeregina egin beharra dagoela; denboran atzeratzeko joera hori askotan ikusten dugu pertsonongan, batez ere, gustuko ez ditugun ekintzak burutu behar ditugunean! Gero egingo dut, bihar hasiko naiz … Nork ez du horrelakorik pentsatu?
Honetara iritsita, ezin Axular euskal idazleak 1643 urtean argitaratutako Gero liburua aipatu gabe utzi, bigarren edizioa Geroko gero izenburupean argitaratua. Orduan ere eginbeharrak geroko uztearen arriskuaz ohartarazi nahi zuen idazleak, ‘egitekoen geroko uzteak’ dakartzan kalte eta zorigaitzez, erlijio betekizunez ari bazen ere. Aspaldiko joera dugu antza.
Ia laurehun urte geroago Nerea Elustondo bertsolariak honakoa bertsoa jarri du esaera zaharra emanda:
Nahiz noizbait denoi pasa
Lanak pilatzea,
Zereginak geroko
Uzten saiatzea.
Ez baitugu nahi alfer
trazarik hartzea,
Orain esaten zaio
Prokrastinatzea.
Bertsolariak argi esaten du noizbait denoi gertatu zaigula lanak pilatu eta zereginak gerorako uzten saiatzea, baina inori alfer fama izatea gustatzen ez zaigunez, Elustondok dio orain prokrastinatzea esaten zaiola horri. Prokastinazioa jarduera garrantzitsuak atzeratzeko ohitura da, garrantzi txikiagoko edo hain lehentasunezkoak ez diren beste jarduera batzuk egiteko.
Ezer aldatu da XVII mendetik hona? Esaera eta hitz berriaren artean dagoen ezberdintasuna alfer hitza ezabatu izana da! Inor ez baita alfer… Orain puri-purian dagoen hitza dugu Prokrastinatzea, hitz korapilotsua, aldrebesa, inork gutxik ulertzen duena. Alferraren estrategiaren parte izan liteke, pentsatzen jarrita: hitz ‘dotere’ baten bitartez izendatu ondo ikusia ez dagoena, eufemismo bat erabiliz, alegia. Bi kontu sumatzen dira hor beraz: batetik, nagikeriarako joera eta, bestetik, aitortu ezina. Alferkeriak jota gauden udako arratsalde baterako hausnartzeko kontuak …
Bertsoen gaineko azalpenari dagokionez, Elustondok bertsolaritzan hankaluzea zer den azaldu digu. Honelaxe dio: puntu bakoitzari dagokiona baino silaba kopuru handiagoa sartzeari esaten zaio bertsotan hankaluzea egitea, puntu edo hanka hori luzeegia egitea, alegia.
Visto: 51
Escrito por Gurutze Langarika el . Publicado en Albisteak.
Agorreko Santikutz jaietako egitaraua banatu da dagoeneko herriko postontzietan, baina egitarauan jasotako hainbat ekitaldiren xehetasunak finkatu dira eta horien berri ematera gatozkizue.
Irailaren 9an, larunbatean, jokatuko den Sukaldari lehiaketan 11 taldek eman dute izena eta aurten prestatu beharko dutena, partaideek hala erabakita, Txerri matrailak izango da.
Egun berean egingo den Erraldoien bilkuran, Legazpiko konpartsakoez gain, honako herri hauetakoak hartuko dute parte: Arai, Berriozar, Lazkao, Beasain eta Urretxu.
Irailaren 10ean igandea, eguerdian, kale musika animazioa Txistua Astintzen taldeak egingo du. Taldea, Gipuzkoako txistulariz osatuta dago, eta txistu doinuz jendea kantuan eta dantzan jartzeko helburuarekin ibiltzen dira herriz herri.