Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Junetorri Zerbitzua berezia asteburuan

Junetorri Zerbitzua berezia asteburuan

Asteburu honetan, abuztuaren 26 eta 27an, Brinkolako jaiak direla eta, arratsaldez ere Junetorri zerbitzua egongo da, legazpiarrok San Agustin jaietaz gozatzeko aukera izan dezagun.
Horrela, joateko hiru bidai egingo diru, arratsaldeko 17:30etan, 19:00etan eta 20.30etan, Urtatzatik abiatuz; eta bueltatzeko Brinkolatik irtengo da arratsaldeko 18:15etan, 19:45etan eta 21:15etan.
Astelehenetik aurrera eta abuztuaren 31a bitartean goizez bakarrik izango da martxan, 9:00etatik 13:10etara; irailaren 1ean ohiko zerbitzuari ekingo zaio berriro.
  • Visto: 142
Gipuzkoako Artzain eguna 2023

Gipuzkoako Artzain eguna 2023

Aurten ere iritsi da Artzain eguna jai giroan ospatzeko urteroko hitzordua eta horretarako latxa ardia, Idiazabal gazta eta artzain txakurraren inguruko egitarau oparoa antolatu dugu:

goizean zehar, Gipuzkoako Artzain Gaztaren 39. Lehiaketa, gazta eta sagardo dastaketa, artisauak, gaztagintza tailerra, ardi mozketaren erakustaldia, ardi erakusketa eta ardi okelaren lehiaketa izango dira besteak beste.

Edizio honetan Joxe Mari eta Benjamin Altxu Almandoz, Ameriketako artzainak, omentzeaz gain, artzain munduaren alde hainbeste lan egin duten bi legazpiar ere omenduko ditugu:  Erreizabal Baserriko Juan Jose Aranguren eta Arantxa Segurola.

Herri bazkariaren ostean, arratsaldean, Gipuzkoako  54. Artzain Txakur Txapelketa egingo da Urtatzako zelaian.

Geurea den ondare guzti hau, ezagutu, dastatu eta bizi nahi baduzu, zatoz igandean Gipuzkoako Artzain egunera!

Ondorengo web gunean, egitaraua eta promozio bideoa ikus daiteke:

www.gipuzkoakoartzaineguna.eus

ZER EGIN ERASO MATXISTA BATEN AURREAN?

 

  • Visto: 104
2023ko Iraileko kultur egitaraua eta KZguneko eskaintza

2023ko Iraileko kultur egitaraua eta KZguneko eskaintza

Iraileko kultur agenda prest dago eta ikusgai dago dagoeneko zehaztu dugun loturan.

Bertan hilabeteko ikuspegiaz gain, egunez eguneko ekitaldien jarraipena ere egin dezakezu.

 
KZguneari dagokionez lotura horretan aurkituko duzue ikastaro plangintza. Irailean Legazpiko KZguneko begiralea arratsaldez egongo da 16:00-20:00etara.

IRAILEKO KULTUR EGITARAUA

  • Visto: 100