Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Nerabeentzako zerbitzua, oporretan

Nerabeentzako zerbitzua, oporretan

Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzua oporretan dago.

Udako ekintzak uztailaren 22an amaitu dira eta irailean berriro itzuliko dira11 eta 17 urte bitarteko nerabeekin kalean, gizarte sareetan eta Gazte-txokoan esku hartzeko prest.

Irailaren 1ean eta 6an hezitzaile-taldeak barne lana egingo du. Irailaren 7an eta 8an, oporren ondorengo hartu-emanetan murgilduko dira Gizarte sareetan eta kalean; eta Agorreko Santikutzak pasa eta gero, irailaren 13an, Gazte-txokoa ohiko ordutegian irekiko da berriro, bai astegunetan baita asteburuetan ere.

Dena den, nerabeek primerako uda pasa dute, Nerabeentzako Zerbitzuan antolatu diren jardueretan. Batetik, herritik kanpo hainbat irteera egin dituzte: Olaberriako kartingera, Hernaniko igerilekura, Donostiara, hondartzara egun batean eta Ihes-gelara (Escape Room-era) beste batean.

Bestetik, Gazte-txokoko lau paretetatik kanpo, baina herriko gune ezberdinetan, hainbat jarduera egin dituzte: azokako ostiral batean, Nerabeentzako Zerbitzuaren eguna ospatu dute pintxo eta musika artean; beste arratsalde batean, Hegialdera ere gerturatu dira eta Laubide auzoko oinezkoentzako gunean tonbola eta fruta-brotxetak eskaini dituzte; eta beste batean, errekan freskatu dira.

Bukatzeko, Gazte-txokoa erabiltzaile guztientzat erakargarriagoa izan dadin, nerabe talde batek burdinazko mahaien hankak margotu ditu. Eta ez dira bazkariak eta ospakizunakfalta izan, udari ongi etorria emateko edo oporrak direla-eta agur esateko.

Gizarte sareetan ere oso aktibo egon dira, eta udako jarduera guztien berri emateko oso bideo polita prestatu dute. Zuen gustukoa izatea espero dugu!

 

  • Visto: 83
Uztaileko asmakizunaren erantzuna: goseak

Uztaileko asmakizunaren erantzuna: goseak

NAGUSI ASKOREN ASTOA GOSEAK HIL.

Esaerak esan nahi duena zera da, arrazoiak arrazoi inork ez duela hartu behar bezala astoaren arduratu, nahiz eta hark nagusi asko izan. Batek uste zuen besteak emango ziola jaten astoari, eta gainontzeko nagusiek ere uste bera zuten: norbait arduratuko zela astoari jaten emateaz. Baina, azkenean, ez du inork hartu bere gain ardura hori eta astoa goseak hil! Gaztelaniak ere badu parekorik: el uno por el otro la casa sin barrer.

Ane Belokik abestutako bertsoan ere antzeko egoera deskribatu digu. Kuadrillan erositako karabana itzelari astoari gertatutakoa gertatuko zaiola. Nagusi asko daudenez, inork ez duela konpontzeko ardurarik hartuko, guztiek uste baitute besteren batek egingo duela norberak egin beharrekoa. Horixe izaten zerbaiten jabetza partekatzearen arazoetako bat….

Bestalde, POTOA zer den azaldu digu Anek. Esanahi bera duen oin bat behin baino gehiagotan errepikatzea da. Gogoratu oina errima daraman hitza dela. Esanahi bera eta hitz bera bada, orduan, POTO izaten da. Aldiz, hitz polisemikoa bada, hau da, berdin idatzi eta berdin ahoskatu arren, esanahi ezberdina duten hitzak badira, horiek ez dira Poto izaten. POTOA akats larria da bertsolaritzan.

 

  • Visto: 31
Junetorri Zerbitzua abuztuan

Junetorri Zerbitzua abuztuan

Urtero bezala, abuztuan Junetorri Zerbitzuak, aldaketak izango ditu bere ordutegian.

Urtatzatik zerbitzua egongo da, goizez bakarrik eta ordutegi honetan, 9: 00etatik 13: 10era

  • Abuztuaren 1etik 4ra (aste honetan)
  • Eta abuztuaren 21etik 31ra

Irailaren 1ean ohiko zerbitzuari ekingo zaio berriro.

Abuztuaren 5tik 20era Junetorri zerbitzurik ez da egongo

Abuztuaren 26 eta 27an, Brinkolako jaiak direla eta, ondorengo zerbitzua emango da:

Urtatzan

17:30

19:00

20:30

Brinkolan

18:15

19:45

21:15

  • Visto: 25
Ikasgela irailaren 4an irekiko da

Ikasgela irailaren 4an irekiko da

Ikasgelako ikasturtearen amaierarekin batera, balorazioa egiteko garaia iritsi da. Martxotik uztailera bitartean 37 ikaslek eskuratu dute txartela eta horien profila honakoa izan da: batez besteko 24 urteko emakumea, Gradu ikasketak Euskal Autonomia Erkidegoan egiten ari dena. Eskaerei dagokionez, 10etatik 8 martxoan bideratu dira eta ia 6 Egoitza Elektronikotik.

Ikasgela erabiltzaileen beharretara egokitzen den zerbitzua dela kontutan izanik eta zenbait erabiltzaileen iradokizunak entzun ondoren, uztailean hamahiru egun gehiagotan erabiltzeko aukera zabaldu zen, oposizioak prestatzen aritu diren ikasleentzat.

Hori horrela izanda, ikasturtearen bigarren aldi honetan, ikasgela erabiltzaile orokorrentzat 127 egunetan erabilgarri izan da eta espresuki eskatu duten ikasleentzat 140 egunetan.

Hobekuntzak datorren ikasturterako

Erabiltzaileek egindako ekarpenak aztertu ondoren eta kalitatezko zerbitzua eskaintzeko asmoarekin, Udalak 2023-2024 ikasturtean hainbat hobekuntza txertatuko ditu:

  1. Ikasgela irailaren 4an irekiko da, oposizioak prestatzen ari diren ikasleen beharrei erantzunez.
  2. Ikaspostu gehiago eskainiko dira. Mahaiak aldatuko dira eta 7 mahai egonkor eta zabalagoak jarriko dira; guztira 27 ikaspostu egongo dira. Aldaketa hau irailaren bukaeran egingo da.
  3. Ikasturte osoan erabili ahalko da ikasgela, lehen aldiz.Beraz, azken urtetan ez bezala, ez dira bi aldi bereiziko eta etenaldirik gabe, irailaren 4tik uztailaren 12ra arte egongo da erabilgarri. Hala ere, erabileraren jarraipena egingo da eta beharrezkoa izango da bi hilabetean behin erabiltzea. Hala egin ezean, udalak txartela itzultzea eskatuko ahal izango du.
  4. Txartela edozein garaitan eskatzeko aukera egongo da. Eskaerak abuztuaren 31tik aurreraegin daitezke Udalaren webguneko Egoitza Elektronikoan edo udaletxeko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (astelehenetik ostiralera, 07:30etik 15:00etara) eta irailaren 1etik aurrera eskuragarri egongo dira Kultur etxeko harreran. Eskaerarekin batera 2023-2024 ikasturteko matrikularen egiaztagiria aurkeztu beharko da.

18 urtetik gorako pertsonek erabili ahal izango dute zerbitzua, udalerrian erroldatuta daudenak eta irakaskuntza arautua egiten ari direnak (heziketa-zikloak edo unibertsitate-ikasketak).

Ordutegia berdin mantenduko da. Astegunetan, astelehenetik ostiralera 8:00etatik 21:00etara eta asteburuetan, hau da, larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan, 9:30etik 20:30era.

 
  • Visto: 75
Zerbait galtzen edo aurkitzen badut… zer egin behar dut?

Zerbait galtzen edo aurkitzen badut… zer egin behar dut?

Udalak galdutako objektuen zerbitzua dauka 

Galdu duzuna aurkitu edo aurkitu duzuna entregatu ahal izateko, Udalak galdutako objektuen zerbitzua eskaintzen du Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ).

Zerbitzu horretan, aurkitu duzun eta norena den ez dakizun objektua entregatu dezakezu, edo galdu duzun eta zurea den objektua berreskuratu dezakegu.

Zerbait galdu badut, zer egin behar dut?

Udalaren 010 doako telefonora edo 943 737030 telefonora deitu eta galdu duzun objektua agertu den galdetu dezakezu. Edo zuzenean HAZera joan zaitezke, astelehenetik ostiralera, 7:30etik 15:00etara, eta bertan galdetu ea galdutako objektua jaso den.

Objektuaren jabetza frogatuko duen informazioa eman ondoren, udal-langileek objektua emango dizute.

Telefonoz:

Udalerritik bertatik, HAZ: 010

Kanpotik, HAZ: 943 73 70 30

Aurrez aurre:

HAZ bulegoa

Euskalerria plaza, 1

Astelehenetik ostiralera

7:30 - 15:00

Zerrenda honetan, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan jasotako objektu galduak ikus daitezke

  • Visto: 24