Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Udal Liburutegia abuztuan ere zure zerbitzura

Udal Liburutegia abuztuan ere zure zerbitzura

Goizeko 10:00etatik 14:00etara irekita izango duzu Udal Liburutegia, Kultur Etxeko 2. Solairuan.

Gainera udaran ere irakurketaz goza dezazun, Biblioporrak Irakurketa gida kaleratu da, udarako uzten diren “nobeloiak” ere eskura izango dituzularik; mailegu epe luzeagoarekin eta beste hainbat ekimen ere abian dira.

Udako liburutegiaren ordutegiarekin ez bazara moldatzen, Udaleko Harleku takilak erabili itzazu

Berri hauek eta gehiago ikusteko, Legazpiko Udal Liburutegiko blogean sartu:

https://www.liburutegiak.euskadi.eus/legazpi/eu/hasiera

ADI: Kultur Etxeko gainerako zerbitzu guztiak itxita egongo dira abuztuan.

  • Visto: 28
UZTALAI udaleku irekiak amaitu dira

UZTALAI udaleku irekiak amaitu dira

Aurten, eguraldia oso ona izan ez dugun arren, ekintza ugariez gozatzeko aukera izan dute Uztalai udaleku irekietan parte hartu duten 264 haurrek, eta gaur, agur esan diete aurtengo udalekuei.

Orain balorazioa egiteko ordua iritsi da. Begiraleek eta haurrek beren balorazioa egin dute dagoeneko. Bestetik, familia guztiei ere galdetegi bat bidali diegu, jarduera balora dezaten. Ondoren, irailean, Udalak balorazio horiek ikusiko ditu eta jasotako proposamenak/ekarpenak aztertuko ditu, datorren urtera begira uztailean eskainitako aisialdi eskaintza hobetzeko.

Esan bezala, guztira 264 haurrek hartu dute parte 23 haur-taldetan banatuta. Udalak, guztira, 25 pertsona kontratatu ditu udaleku irekiak gauzatzeko: 24 begirale eta zuzendaria.

Aisialdi jarduera hau gauzatzeko 31.800,00 € inguru erabili ditu Udalak.

Orain, gozatu merezitako oporraz!

Oharra: udalekuen Web gunean ikusgai duzue aurtengo argazki-sorta bat

https://udalekuak.legazpi.eus/

  • Visto: 91
Junetorri zerbitzua doakoa da gaurtik aurrera

Junetorri zerbitzua doakoa da gaurtik aurrera

Martxoan bultzatu zen aldaketa honen helburua Junetorriaren erabilera sustatzea da; gaur egun hilabeteko 4000 bidaiari inguru ditu zerbitzu honek.

Herritarrek zerbitzuari erabilera zentzuduna emango diotela espero du Udalak, behar bereziak dituen jendea errespetatuz eta mugikortasun arazoak dituzten erabiltzaileei lehentasuna emanez, besteak beste.

  • Visto: 122
San Ignazio Auzok jaiak: Uztailak 28-31

San Ignazio Auzok jaiak: Uztailak 28-31

LEGA Gazte elkartearen eskutik iritsiko zaizkigu aurtengoan, auzotarren laguntzarekin.

SAN INAZIOKO JAIAK 2023

28, OSTIRALA:

19:00: txupinazioa San Ignazioko plazan. Ondoren txoixo pintxo banaketa eta buruhandiak.

19:30: Patata tortilla lehiaketa (Olioa eta patatak bertan egongo dira).

20:00: Sari banaketa.

23:00: “Beti Saninaziotan” omenaldi kontzertuak beheko txosnan

00:00: Kontzertuak goiko plazan:

-Emaion! Erromeria

-BassAgain Soinu Sistema

29, LARUNBATA:

17:30: Umeentzako puzgarriak eta jolasak San Ignazioko parkean.

18:00: Eufemiano Iturri XIV. mendi bizikleta eta oin lasterketa. Ondoren sari banaketa goiko plazan.

19:00: Xaukena elektrotxaranga auzoan zehar.

21:00: Paella erraldoia goiko plazan (Tiketak Karibe Zaharra eta Maiatza tabernetan salgai)

23:00: Kontzertuak

Goiko plazan:

- Bide batez erromeria

Beheko plazan:

- Akerren seinale

- Iltze

- DJ Bass&Dere

30, IGANDEA:

08:00: Gaupasero argazkia Saninazioko aldapan.

18:00: Herri kirol jaialdia.

31, ASTELEHENA

09:00: Goiz Deia Txistulari taldearen goiz eresia

12:00: Auzoko jubilatuentzako luntxa Muruazpi elkartean

16:30: Mus Txapelketa Muruazpi elkartean

  • Visto: 24
Bikuña kiroldegira sarbidea mugikorrarekin egin daiteke, txartelarik erabili gabe

Bikuña kiroldegira sarbidea mugikorrarekin egin daiteke, txartelarik erabili gabe

“Nik patrika digitala” aplikazioa ezagutu eta Legazpiko kiroldegira ekartzeko pausoekin hasi ziren Bikuñan, gaur egun martxan egonda, kiroldegira sarbidea mugikorrarekin egiteko aukera ematen digularik.

“Nik patrika digitala” Eusko Jaurlaritzak garatutako aplikazioa da, herritarrekin datuak modu seguruan trukatzen dituena. Datuak gailuan daude enkriptatuta, eta pertsonari buruzko informazio espezifikoa ematen duten egiaztapen-agiriak dira, fisikoki zein digitalki aurkez daitezkeenak.

Kredentzial horien adibide dira osasun-txartel indibiduala, gazte txartela, kiroldegiko txartela eta abar.

Proiektua martxan dago dagoeneko eta Legazpiko kirol instalakuntzetara sartzeko aukera ematen du. Aplikazioa berria da eta momentuz Legazpi, Santurtzi eta Donostiako Udalek soilik erabiltzen dute. Aplikazioa eskuragarri dago Play Store eta App Store-n. Argibide gehiago jaso nahi izanez gero kiroldegira gerturatu.

  • Visto: 102