Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Aztiriko Santa Marina jaiak: Uztailak 14,15,16 eta 18

Aztiriko Santa Marina jaiak: Uztailak 14,15,16 eta 18

Aztiri Bat elkartearen eskutik etorriko zaizkigu aurtengoan ere, Gabiria eta Legazpiko Udalen babesean.

Uztailaren 14ean ostiralean hasi eta uztailaren 18an, asteartean, Santa Marina egunean meza nagusia eta ondorengo mokadutxoarekin amaituko dira.

Hona egitaraua:

UZTAILAK 14 OSTIRALA

19:00 EZKIL JOALDIA ETA ETXAFLEROEN JAURTIKETA, JAIEN HASIERA ADIERAZTEKO

19:00 BOLA ETA TOKA LEHIAKETA AUZOTARRENTZAT. IZEN EMATEA 20:00 AK AURRETIK

21:00 AUZO AFARIA AZTIRIA ERRETEGIAN

23:00 JOSU ZUBIAREKIN KANTAK GOIZALDERARTE

UZTAILAK 15 LARUNBATA

11:00 AUZOTARRAK OTAÑORA MENDI IRTEERA

13:00 POTEO HERRIKOIA

18:00 AZTIRIKO XXVI. PATATA TORTILA LEHIAKETA. ONDOREN PINTXO ETA ARDO BANAKETA ANSORREGI ETA LARRAÑAGA TRIKITILARIEK ALAITUTA.

21:00 BERTSO AFARIA AZTIRI BAT ELKARTEAN. ARATZ IGARTZABAL, ENEKO ARAIZTEGI ETA ANE BELOKIREKIN. ONDOREN ERROMERIA GOIZALDERARTE

UZTAILAK 16 IGANDEA

10:00 GOIZ ERESIA GABIRIKO TXISTULARIEKIN

10:30 AZTIRIKO XVII. MENDI LASTERKETA

11:00 MEZA NAGUSIA

12:30 AUZOKO NAGUSIARI OMENALDIA

12:45 MENDI LASTERKETAKO SARI BANAKETA ELUSTONDO ANAI-ARREBAKIN

13:00 GORUNTZ DANTZA TALDEAREN OMENALDIA

18:30 HERRI KIROLAK PLAZAN, LAKIOLATARREN DESAFIOA AIZKORAN ETA BERTAKO GAZTEAK LAGUNDUTA

18:30 PROBINTZI MAILAKO BOLA LEHIAKETA TRIKITILARIEK ILNTZERARTE JARRAITUKO DUTE

UZTAILAK 18 ASTEARTEA

11:00 MEZA NAGUSIA, ONDOREN HAMAIKETAKOA AUZOKO MUSIKARIEK ALAITUTA.

Azken urteetan bezala Junetorri autobus zerbitzua egongo da, larunbatean, uztailak 15, arratsaldean eta igandean, uztailaren 16an goiz eta arratsaldez.

Hona ordutegia:

Larunbat eta igandean arratsaldez:

URTATZA 17:30 - 19:00 - 20:30

AZTIRI 18:15 - 19:45 - 21:15

Igande goizean

URTATZA 10:30 – 12:00 – 13:15

AZTIRI 11:15 – 12:30 – 14:00

  • Visto: 27
UZTAKALE 2023. 3. astea

UZTAKALE 2023. 3. astea

 
Egitarau osoa eta ekitaldien xehetasunak egunez egun https://www.legazpi.eus/bizi/agenda
 
10, astelehena
JOLAS PARKEA
17:00-19:00 Laubide oinezkoentzako gunean
Eguraldi txarrarekin: Domingo Agirre eskolako frontoian
 
APAR-FESTA
19:00-20:00 Laubide oinezkoentzako gunean
Eguraldi txarrarekin – con mal tiempo: Domingo Agirre eskolako frontoian
 
11, asteartea
KALE ANTZERKIA: Eutsi Ramon”. Trapu Zaharra teatroa.
19:00. Laubide kalea. Eguraldi txarrarekin: Azoka. 
Denontzat- Gazte eta helduak. Euskaraz
 
12, asteazkena
MUSIKA: Nirek Mokar eta Iker Pirisen taldea.
19:00 Agirre Etxeberri parkea. Eguraldi txarrarekin: Azoka
 
13, osteguna
LEK Erraldoi eta Buruhandiak eta Trapalata txaranga. 
19:00 Erdigunea.
 
14, ostirala
MUSIKA. Kittu taldearen kalejira. 
19:00 Erdigunea.
 
Ikusentzunezkoa III: “Natura” Ikatza Argazkilari Elkartea.
22:30. Azoka.
 

EGITARAUA

  • Visto: 60
Donosti Cup 31. edizioa

Donosti Cup 31. edizioa

 
Uztailaren 3tik 9ra bitartean Donosti Cup-aren 31. edizioa ospatuko da. Aurten 865 taldek hartuko dute parte, eta horietatik 170 emakumezkoak dira.
 
Edizio honetako berritasunetako bat "Authentics Day" izango da, kirol egokitua ikusarazi nahi duen ekimena. Jardunaldi hau uztailaren 5ean, asteazkena, ospatuko da Anoetan eta futbol partidak, tailerrak eta musika emanaldiak izango dira, non adimen urritasuna duten pertsonak izango diren protagonista nagusiak.
 
Ekipoen hazkunde horren aurrean, Donosti Cup-ek gora egingo du geografikoki, 50 egoitzara iritsiz. Horietako bat Hendaian egongo da, bi Nafarroan, eta gainerako 47 jokalekuak Gipuzkoako geografia osoan banatuta egongo dira, beren jardueraren fluxuak lurralde historikoko eskualdeetan banatzen dituen ekitaldi eredu batean.
 
Horrela, uztailaren 7an, ostirala, San Fermin egunean 10 partida jokatuko dira “Irene Paredes” futbol zelaian, goizeko 10: 00etan hasi eta 19: 00ak arte.
 
Legazpiar guztiak animatzen ditugu partidetaz gozatzera.
  • Visto: 72
Jaietarako txosnarako eskaera egiteko epea zabaldu da

Jaietarako txosnarako eskaera egiteko epea zabaldu da

 
Irailak 8tik 10ra, Agorreko Santikutz jaietan jarriko den txosnaren eskaera, egoitza elektronikoaren bitartez egin beharko da
 
HAUEK DIRA BALDINTZA OROKORRAK:
 
1.- Azken urtetan Legazpin ekintzak antolatu eta egin dituzten herriko elkarte edo taldeak bakarrik eskatu dezakete txosna ustiatzea. Ez da onartuko eskaera pertsonalik, ezta alderdi politikoek egindakorik ere. Gehienez 2 esleipendun izango dira. 2 eskari baino gehiago egonez gero, lehentasuna izango dute  −maiatzeko jaietan− esleipendun izan ez zirenek. Bi plazak osatzen ez badira, aurkeztu direnen artean zozketa eginez esleituko dira gainerakoak.
Dena den, eskatzaileen artean adostasuna lortzen bada, aukera dago beste ustiatze-formula bat erabiltzeko.
 
2.- Udalaren kontura izango da karpa, harraska, argindarra eta ur-hornidura. Gainerako elementuak eskatzailearen kontura izango dira: barra, musika ekipoa (bakarra txosna guztirako) eta bestelakoak.
   - Karpa eliza atzealdean jarriko da, parkearen ondoan. 10x25x3 metro izango ditu, eta barruan ekitaldiak antolatzeko oholtza jarriko du Udalak.
   - Barruan antolatzen diren musika-emanaldi edo ekintzak, beranduenez, goizaldeko 03:00etarako bukatu beharko dira.
 
3.- Karpa esleipendunek erabiltzeko moduan egongo da irailak 7 arratsaldeko 16:00etatik aurrera. Aldiz, irailak 12 arratsaldeko 16:00etarako dena jasota egongo da.
 
4.- Txosna irailak 8an ireki daiteke, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, eta irailak 10an itxiko da, beranduenez, arratsaldeko 21:00etan.
 
5.- Ordutegia
   - Ireki: Eguerdiko 12:00etatik aurrera.
   - Itxi: Goizaldeko 05:00etan. Ordu horretarako karpak erabat itxita egon beharko du. 6:00etan argindarra kenduko da.
 
6.- Edalontziak, platerak edo bestelako ontziak berrerabilgarriak izango dira. Horretarako, Udalak herriko elkarteen eskura jarriko du bere ontziteria berrerabilgarria, hura erabiltzeko ezarritako baldintzen arabera. Ontzi horiek denak itzuli egin behar dira eta, beraz, leku agerian jarriko dira horren berri ematen duten kartelak. Kartel horiek Udalak emango ditu.
 
7.- Txosna eta ingurua garbi eta txukun mantenduko dira. Txosnaren barruko garbiketa esleipendunak egingo du.
 
8.- Hondakinak jasotzeko ontzi egokiak erabili beharko dira. Hondakinak ezingo dira pilatu eta ontziak betetzen direnean hustu egingo dira. Txosnaren kanpoaldean hondakinak biltzeko ontziak jarriko dira.
 
9.- Udalerrian euskararen erabilera sustatzeko Udalak onartu dituen irizpideak kontuan hartu beharko dira, beraz, euskararen erabilera lehentasunezkoa izango da ahozko zein idatzizko harremanetan. Gainera, euskarazko musika jartzea sustatuko da. Agerian jartzeko ohar, kartel eta horrelakoak euskaraz idatziko dira edo, bestela, ele bitan. Hala ere, ele bitan idaztekotan, euskarazko testua nabarmenduko da.
 
10.- Txosna gunean ez da kartel sexistarik onartuko.
 
11.- 18 urtez beherakoei ez zaie edari alkoholdunik zerbitzatuko.
 
12.- Araudi hau betetzen ez bada, ez da fidantzarik itzuliko eta ezingo da beste esleipen batean parte hartu bi urtez.
  • Visto: 25
Ikasgelako txartelak

Ikasgelako txartelak

Saturnino Telleria kaleko 1. zenbakian dagoen ikasteko gela -ikasgela- uztailaren 7ra arte erabil daiteke.

2022-2023 ikasturteko bigarren aldi honetan 37 txartel banatu dira. Datozen egunetan, zerbitzuaren erabilera neurtu eta erabiltzaileen iritzia jasoko dugu. Ondoren, balorazioa egin eta gero, hurrengo ikasturterako eskaintza prestatuko dugu eta txartelak berriro programatuko ditugu.

Horregatik, Hezkuntza Zerbitzutik gogora ekarri nahi dugu txartela oraindik itzuli ez dutenek lehenbailehen itzuli beharko dutela. Txartelak uztailaren 12a baino lehen entregatu behar dira Kultur Etxeko harreran. Ordutegia: 08:30-14:00.

  • Visto: 35