Ekaineko asmakizunaren erantzuna: aldaparik
GOGOKO TOKIAN, ALDAPARIK EZ!
- Visto: 110
GOGOKO TOKIAN, ALDAPARIK EZ!
Egitarau osoa eta ekitaldien xehetasunak egunez egun https://www.legazpi.eus/bizi/agenda
3, astelehena
JOLAS PARKEA, HONDARREZKO ESKULTURA TAILERRA
17:00-20:00 Euskal Herria plaza
Eguraldi txarrarekin: Azoka
4, asteartea
KALE ANTZERKIA:“Andante”. Markeliñe.
19:00. Laubide kalea. Eguraldi txarrarekin: Azoka.
Denontzat- Gazte eta helduak. Euskaraz
5, asteazkena
KALE ANTZERKIA: “Gazte”. Hika teatroa.
19:00. Euskal Herria plaza. Eguraldi txarrarekin: Azoka.
Denontzat- Gazte eta helduak. Euskaraz
6, osteguna
DENDAK KALERA
Egun guztian. Erdigunea.
7, ostirala
Ikusentzunezkoa II:”Bazkiedeak Libre” Ikatza Argazkilari Elkartea.
22:30. Azoka.

Datorren astelehenean, uztailak 3, goizeko 9:30ean emango zaie hasiera aurtengo udalekuei. Haurrak, mailaren arabera dagokien elkargunera joango dira:
Ordutegia: 9:30etik 12:30era.
Guztira 260 haurrek hartuko dute parte 23 haur-taldetan banatuta. Udalak, guztira, 25 pertsona kontratatu ditu aisialdi eskaintzarako, 24 begirale eta zuzendaria.
Begiraleak, ekainaren 16an eta 30ean, bi egunez elkartu dira eta egitarau desberdinak prestatu dituzte. Horien berri udalekuen gaineko Web orri berrian ematen joango dira, ikastaroak aurrera egin ahala.
Informazio gehiago: https://udalekuak.legazpi.eus
Legazpiko familiek uztailaren 1etik urriaren 10era arte eska ditzakete eskola-materiala eta ekipo informatikoak erosteko laguntzak. Eskaerak udaletxean egin daitezke Herritarrentzako Arreta Bulegoan (ordutegia: 7.30-15.00) edo Udaleko webguneko Egoitza elektronikoan. Udalak dei berezia egiten du eskaerak Internet bidez egiteko.
Gogoratu 5-6 eta 17 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoek edo tutoreek eska ditzaketela laguntza horiek, baldin eta Lehen Hezkuntzako 1. mailatik Batxilergora edo erdi-mailako Lanbide Heziketara bitartean matrikulatuta badaude eta Legazpiko helbide berean erroldatuta badaude.
Familia bakoitzak eskaera BAKARRA aurkeztuko du, eta bertan laguntza jasotzeko eskubidea duten familia-unitateko adingabe guztiak sartuko dira. Eskabide-ereduarekin batera, fakturak aurkeztu beharko dira. Fakturak diru-laguntza eskatu duenaren izenean egongo dira eta argi eta zehatz adieraziko dira erositako produktuak. Uztailaren 1etik urriaren 10era bitartean egindako erosketen fakturak onartuko dira.
Ekipo informatikoak erosteko laguntza bi urtekoaizango da. Hau da, aurten ezingo dute ekipamendu informatikoak erosteko laguntzarik jaso aurreko urtean horretarako laguntza eskuratu zutenek. Eskolako materiala erosteko laguntza urtero eskatu ahal izango da.
Laguntzen zenbatekoa familia-errentaren arabera izango da. Hala, Legazpiko dendetan, eskola-materiala erosteko laguntzak 70 eta 140 euro bitartekoak izan daitezke seme edo alaba bakoitzeko; eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko dendetan ekipo informatikoak erosteko laguntzak 100 eta 350 euro bitartekoak izango dira familia bakoitzeko.
Informazio gehiago
