Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
E28, LGTBIQ+ pertsonen askapenaren nazioarteko eguna

E28, LGTBIQ+ pertsonen askapenaren nazioarteko eguna

Legazpiar guztiak sentsibilizatzeko eta sexu-aniztasuna aldarrikatzeko xedearekin, ekainaren 28an, LGTBIQ+ pertsonen askapenerako nazioarteko egunean, udalak disko-festa bat antolatu du Mikeltxi DJarekin, 22:00etatik 24:00etara, Latxartegi parkean.

Musikaz gain, ostadarraren koloreekin egindako eskumuturrekoakere eskainiko dira. Zeregin horretaz Nerabeentzako Zerbitzuko gazteak arduratu dira.

Aste osoan zehar ...udaletxeko fatxada ostadarraren kolorez argituko da eta “Legazpin, SEXU ASKAPENAREN ALDE!” leloa duten banderak honako bost udal eraikinetan jarriko dira: udaleko balkoi nagusian, kiroldegian, Kultur Etxean, Gizarte-zentroan eta Euskaltegian. Bandera horiek iaz egin ziren, Garagune eta Haztegi ikastolaren arteko elkarlanari esker. Eraikin horietan eskumuturrekoak ere banatuko dira.

 

Lerro hauetatik, Gizarte Ekintza, Gazteria eta Hezkuntzako udal-zerbitzuetatik bultzatutako ekimen hauetan parte hartzera animatzen zaituztegu, LGTBIQ+ kolektiboari babesa eskainiz, eta, bizikidetza, errespetua, aniztasuna eta giza eskubideak sustatuz.

HURBIL ZAITEZTE!!

  • Visto: 31
Kalean da Biblioporrak gida

Kalean da Biblioporrak gida

Dagoeneko eskuragarri dago Legazpiko liburutegiak, Aretxabaletako, Aramaioko, Arrasateko, Bergarako, Eskoriatzako eta Oñatiko liburutegiekin elkarlanean egindako "Biblioporrak 2023" irakurketa gida.

Irakurketa gida honek hainbat adinetarako egokiak izan daitezkeen liburuak, diskoak eta filmak gomendatzen ditu. Euskarazko nahiz gaztelaniazko liburuak dira, adinaren arabera horrela sailkatuta: 0 urtetik aurrerako haurrentzat, 5 urtetik aurrerako haurrentzat, 8 urtetik aurrerako haurrentzat, gazteak eta helduak. Gainera, 5 musika disko eta 5 film gomendatzen ditu.

Liburutegian bertan eskura daiteke "Biblioporrak 2023" gida eta gainera, ikastetxeetan ere banatuko dira aleak.

Gidak proposatzen dituen izenburuetatik, hauek dira liburutegian eskuragarri daudenak.

Bota begirada bat gidari hemen.

Edo deskargatu hemen (PDF, 1 MB) 

 
  • Visto: 60
Hauteskundeetako mahaietako kideen zozketa

Hauteskundeetako mahaietako kideen zozketa

Dokumentu honetan zozketan hautatutako herritarren zerrenda dago:

ZERRENDA IKUSI

Kontuan hartu behar da, eta hori oso garrantzitsua da, argitaratzen den zerrenda ez dela behin betikoa. Zerrendak aldaketak izan ditzake hautatuek alegazioak aurkezten badituzte eta, hala badagokio, alegazio horiek onartzen badira.

  • Visto: 74
Musika Emanaldiak ekainaren 24 eta 25ean

Musika Emanaldiak ekainaren 24 eta 25ean

Ekainaren 24an, larunbata, San Joan eguna, Alaitasuna Errondailak, Santikutz Abesbatzako kideak lagun dituela, San Joan inguruko larunbatean ohiko bihurtu den San Joan Erronda eskainiko du erdiguneko kaleetan.

Ekainaren 25ean, igandean, 12:30ean, Legazpi Musika Bandak kontzertua eskainiko du Agirre Etxeberri parkean (Eguraldiak lagunduko ez balu Latxartegi Aretoan). Jesus Castillejoren zuzendaritzapean honako egitaraua eskainiko digute:

Sarrera doakoa izango da, aretoaren edukiera bete arte. Hori dela eta aretoko ateak 12:00etan irekiko dira eta kontzertua hasten denean itxi.

Hona Jesus Casillejoren zuzendaritzapean taldeak eskainiko duen egitaraua: 

1.- Alamo...........................................K.L. King

     Martxa

2.- La Giralda....................................E. L. Juarranz

     Pasodoblea

3.- La isla de las perlas.....................P. Sorozabal

     Zarzuelako 2. zatia

4.- Capitania Cides 1986 .................A. Carrillos

     Martxa

5.- Can´t take my eyes off you..........C.G. de Mey       

6.- Mendirik - Mendi..........................J.A. Erauskin

     Biribilketa 

  • Visto: 63
“Generación D” kanpaina ibiltaria herritarrak trebetasun digitalak hobetzen laguntzeko

“Generación D” kanpaina ibiltaria herritarrak trebetasun digitalak hobetzen laguntzeko

Interneteko bilatzaileak, sare sozialak, zibersegurtasuna, online kudeaketak… Digitalizazioa egunerokotasunaren parte da. Horregatik, publiko guztientzat pentsatutako esperientzia honek baliabide eta orientazio ugari eskaintzen dizkie erabiltzaileei beren gaitasun digitalak erraz garatzeko. Jarduerak erabat doakoak dira eta 30-40 minutu inguruko iraupena dute.

 

Esperientzia erabat pertsonalizatua da eta erabiltzaile bakoitzaren beharretara egokitzen da. Hori dela eta, bisitaria autodiagnostikoko test bati aurre egiten hasiko da. Test horri esker, bere ezagutza digitalaren maila ezagutu ahal izango du, eta, ondoren, era askotako eta maila guztietako jokoak eta jarduerak gainditu ahal izango ditu: Interneten bilaketa optimoa egiten ikastetik hasi, eta, besteak beste, Internet bidezko “fake news” direlakoetatik ihes egin, zure sare sozialen erabilera optimizatu edo zure identitate digitala kudeatu. Gainera, autobusak ihes-gela bat izango du, eta, bertan, erabiltzaileek ikasitakoa praktikan jarri beharko dute jokoa konpondu eta aretotik irtetea lortu nahi badute.  

Autobusak geldialdia egingo du Legazpiko Euskal Herri plazan ekainak 24, 26 eta 27an 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.

Zure zain egongo gara!

DIPTIKOA

  • Visto: 69