Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Koldobike Olabideren agurra

Koldobike Olabideren agurra

 
Aste honetan, alkatetzaren buru izaten eman dudan etapa amaituko da. Legazpiko alkate izatea ohorea izan da, bai eta erantzukizun handia ere, eta horrek arrastoa utziko dit nire bizitza osorako. Izan ere, bat ez da alkate sortzen, eta ez da alkate izateko ikasten; aitzitik, alkate izatea erronka da eta erronka horrek erabakiak hartzera behartzen zaitu, behin betiko horien erantzule izango zaren erabakiak.
 
Hartu behar izan ditudan erabaki guztietan, beti saiatu naiz erantzukizunez, gardentasunez, zintzotasunez eta errespetuz jokatzen, legazpiarren beharrei eta nahiei erantzuteko asmo bakarrarekin. Legazpi leku hobeagoa, herri bizi, dinamiko eta erakargarria izatea bilatu dut, etorkizunean lana, etxebizitza eta gizarte-zerbitzuak eskainiko dituena eta bizi-kalitatea emango diguna. Horixe izan da nire helburua 8 urte hauetan.
 
Urte oso intentsuak eta dedikazio pertsonal handikoak izan dira, Udalaren funtzionamenduak hala eskatzen duelako. Urte hauetan, une onak eta ez hain onak bizi izan ditut, eta beti izan dut nire familiaren laguntza. Hemendik, eskerrak eman nahi dizkiet, haien ondoan egon ezin izan dudanean nirekin izan duten pazientziagatik; izan ere, ezinbestean egon behar izan dut hainbat eta hainbat erakunde-, kultura-, kirol- edo gizarte-ekitaldietan. Eskerrik asko!
 
Eskerrik asko urte hauetan gobernu-taldean lagundu didaten EAJ-PNV taldeko lankideei. Halaber, eskerrak eman nahi dizkiet gainerako talde politikoei, gure proposamenak babesten laguntzeagatik, baita kritika eraikitzaileak eta iradokizunak egiteagatik ere. Eskerrik asko!
 
Eskerrak eman nahi dizkiet Udaleko langileei erakutsitako profesionaltasunagatik eta buru izan naizen udal-gobernuak bultzatutako proiektuak gauzatzeko egindako lanagatik. Eskerrik asko!
 
Hezkuntza-komunitateari ere eskerrak eman nahi dizkiot, gure herriko gazteenen hezkuntzarekin duen konpromisoagatik. Eskerrik asko!
 
Eskerrak ere Legazpiko elkarte guztiei, gure herria ahaleginaren kulturan eraikitako komunitatea eta elkartasuna eta errespetua bezalako balioak dituen komunitatea izan dadin eskaini diguten laguntzagatik. Eskerrik asko!
 
Eskerrak eman nahi dizkiet Udalak parte hartzen duen beste erakunde hauetako langileei ere: Mankomunitatea, Uggasa, Ugle, Industrialdea, Sasieta, Gipuzkoako Urak, Goimen, Zubillaga, Lenbur, Santikutz Egoitza, Eudel... Horiekin asko ikasi dut 8 urte hauetan. Eskerrik asko!
 
Eskerrak eman nahi dizkiet komunikabideei udalaren jarduerarekin lotutako informazioa zabaltzeko emandako laguntzagatik eta emandako aholkuengatik. Eskerrik asko!
 
Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiot Legazpiko herriari urte hauetan jaso dudan maitasunagatik. Eskerrik asko!
 
Alkatetza uzten dut, baina ez dut Legazpi utziko, beraz, Legazpin bizitzen jarraituko dut eta nire aletxoa ematen jarraituko dut, Legazpi nahi dugun herri bizi, dinamiko eta bizi-kalitatekoa izan dadin
 
Gora Legazpi! 
  • Visto: 114
Osasun Sailak eta Osakidetzak 2023ko bero-plana aktibatu dute

Osasun Sailak eta Osakidetzak 2023ko bero-plana aktibatu dute

Tenperatura altuek osasunerako dituzten arrisku nagusiak honako hauek dira: deshidratazioa, izerdiaren ondorioz ura eta elektrolitoak gehiegi galtzearen ondorioz gertatzen dena, eta intsolazioa edo bero-kolpea, gorputzaren termorregulazio-sistemak huts egitearen ondorioz pertsona tenperaturaren bat-bateko igoerara egokitzea zailtzen duena.

Deshidratazioa saihesteko prebentzio-neurriak:

  • Ura eta likidoak maiz edan, egarri izan arte itxaron gabe.
  • Ez edan kafeina, alkohol edo azukredun edaririk.
  • Entsalada, barazki eta fruten kontsumoa handitu.
  • Saihestu janari koipetsuak eta ugariegiak.

Aire zabaleko berotik babesteko prebentzio-neurriak:

  • Eguerdiko orduetan eguzkitan egotea saihestu.
  • Babestu eguzkitik kapela, eguzkitako betaurrekoak eta eguzki-krema jarrita.
  • Erabili arropa arina, zabala eta izerditzen uzten duena.
  • Ez egin jarduera fisiko intentsurik bero handieneko orduetan.

Barrualdean berotik babesteko prebentzio-neurriak:

  • Aprobetxatu bero gutxien egiten duten uneak etxea aireztatzeko eta freskatzeko.
  • Ez erabili beroa sortzen duten makinak eta aparatuak.
  • Erabili haizagailuak.
  • Freskatu gorputza ur freskoarekin, batez ere aurpegia eta eskuak.

 Pertsona ahulenak zaindu

  • Bereziki haur eta adin txikikoak, haurdun dauden emakumeak, bularreko haurrak eta adinekoak.
  • INOIZ EZ da inor geratu behar aparkatuta eta itxita dagoen ibilgailu batean.
  • Bakarrik bizi diren adinekoak gutxienez egunean behin bisitatu.

Larrialdiren bat izanez gero, deitu 112 telefono-zenbakira.

Esteka honetan, Osasun Sailaren eta Osakidetzaren Bero-plana ikus daiteke:

BERO-PLANA

 
  • Visto: 138
Kontzertua San Migel ermitan

Kontzertua San Migel ermitan

 
Burdinola elkartearen eskutik etortzen zaigu urtero San Migel Ermitako kontzertua. 
 
Ohi denez Doinua Musika eskolako ikasleak izango ditugu protagonista, aurtengoan ikasle helduak: haize taldea, kitarra taldea eta kantu taldea. 
 
  • Visto: 17
Uda garaia Bikuña kiroldegian

Uda garaia Bikuña kiroldegian

Ekainaren 16an hasita eta irailaren 10 bitarte Bikuña kiroldegiko solariuma irekita egongo da.

Igerilekuen ordutegia berriz, behin igerileku handiko birmoldaketa lanak amaitzen direnean, uda partean behean azaltzen dena izango da.

  • Visto: 14
Udal liburutegia arratsaldez itxita ekainaren 12tik abuztuaren 31ra

Udal liburutegia arratsaldez itxita ekainaren 12tik abuztuaren 31ra

 
Ekainaren 12tik hasita eta irailera arte, goizeko ordutegia izango du Legazpiko Udal Liburutegiak. Arratsaldez itxita egongo da.
 
Hori horrela, oporraldirako liburuak eraman nahi izanez gero, gaurtik aurrera aukera dago. Hartu liburuak orain eta bueltatu irailean. Liburutegira bidaia aprobetxatuz gainera, liburu gehiago eraman daitezkeenez oporretarako, zuretzat, bikotearentzat, seme-alabentzat … ere aukeratu ditzakezu liburuak.
 
Edozein argibiderako galdetu liburutegian (T. 943737186 WhatsApp 639851172).
  • Visto: 96