Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Bikuña kiroldegiko gimnasio berria laster irekiko da

Bikuña kiroldegiko gimnasio berria laster irekiko da

Bikuña kiroldegiko gimnasio berriaren irekiera atzeratu egin da, bertan egin beharreko lanak atzeratu egin baitira, eta, ondorioz, ezin izan da aurreikusitako irekiera data bete. Lanak amaitu dira dagoeneko, eta laster instalatuko dira makina berriak bertan, lehenbailehen irekitzeko.             

Gimnasioa martxan jartzean, irekitzen den egunean bertan gogorarazten da hau erabiltzeko ordutegia luzatuko dela, eta erabiltzaileei goizeko 6: 00etatik gaueko 23:00etara sartzeko aukera emango zaiela. Ordutegi berezi hau gimnasioarentzat bakarrik izango da; kiroldegiko gainerako zerbitzuek ohiko ordutegia mantenduko dutelarik.   

Eskertzen dugu zure ulermena eta pazientzia, eta sentitzen dugu atzerapen horrek erabiltzaileengan sortu dituen eragozpenak, eta lanean jarraituko dugu gimnasio berria ahalik eta lasterren erabiltzeko moduan egon dadin.

  • Visto: 165
Ur jolas parkea goizeko 11etatik aurrera egongo da martxan larunbatean

Ur jolas parkea goizeko 11etatik aurrera egongo da martxan larunbatean

Ur Jolas Parkeko mantenu lanak direla eta, larunbatean, abuztuak 16, goizeko 11k aldera irekiko dela jakinarazten dizuegu. Egin beharreko lanen artean deposituaren hustutze eta garbiketa eta jokoen balbulen garbiketak ere izango dira.

Barkatu eragozpenak.

  • Visto: 199
Agorreko Santikutzak. Sukaldari lehiaketan parte hartzeko izen ematea zabalik eta platera erabakitzeko bilera irailaren 2an

Agorreko Santikutzak. Sukaldari lehiaketan parte hartzeko izen ematea zabalik eta platera erabakitzeko bilera irailaren 2an

Agorreko Santikutz jaiak irailaren 12,13 eta 14an izango dira aurtengoan, eta ohi bezala larunbatean, irailaren 13an, 11:00etatik aurrera egingo da Sukaldari lehiaketaren 41. edizioa.

Lehiaketan herriko elkarte, talde edo lagun bikote/hirukoteek parte har dezakete, eta izen ematea abuztuaren 30a baino lehen egin beharko da Udaletxeko Harrera Zerbitzuan.

Izen-emandakoen artean erabakiko da zein plater prestatuko dugun aurtengoan, irailaren  2an, asteartea, 18:00etan Kultur Etxean egingo den bileran.

  • Visto: 255
“Joxe Martin Etxeberria” Kaleko pintura lehiaketa, irailaren 20an, larunbata

“Joxe Martin Etxeberria” Kaleko pintura lehiaketa, irailaren 20an, larunbata

Arkatza Elkarteak, Legazpiko Udalaren laguntzarekin, "Joxe Martin Etxeberria" Aire Zabaleko Pintura Lehiaketaren deialdia egin du, 2025eko irailaren 20erako. Lehiaketa honako OINARRI hauen arabera egingo da:

1. Lehiaketa eguna: Lehiaketa 2025eko irailaren 20an, larunbatean, izango da.

2. Parte hartzaileak: Lehiaketan nahi duen edonork har dezake parte.

3. Gaiak: Lanak aire zabalean egin beharko dira eta gaia honakoa izango da: LEGAZPI.

4. Teknika eta formatua: Teknika librea izango da eta formatuari dagokionez,  alderik handiena ezingo da metro bat luze baino handiagoa izan.

5. Lanen zigiladura: Margotzeko erabiliko diren oihalei, paperei edo dena delakoei Legazpiko Udaletxeko atarian jarriko zaie zigilua, goizeko 9etatik 10etara. Euskarriak aurretik prestatuta egon daitezke, baina ez dute inolako seinalerik edo zirriborrorik izan beharko.

6. Lanen aurkezpena: Lanak (sinatu gabe) norberak ekarritako kaballeteetan aurkeztu behar dira Udaletxe aurreko plazan 13:30-14:00 bitartean. Lanarekin batera egilearen datuak dituen gutun-azal itxi bat aurkeztu beharko da.

7. Epaimahaia: Horretarako gai den epaimahai batek aukeratuko ditu lanik onenak. Erabakiak eta epai-mahikoen izenak irailaren 20an bertan, arratsaldeko 18:00etan emango dira jakitera eta jarraian, sari banaketa egingo da. Epaimahaiaren erabakiak aldaezinak izango dira eta sariak hutsik gera daitezke.

8. Lanen erakusketa eta jabegoa: Lanak Udaletxe aurreko plazan egongo dira ikusgai 19:00ak arte aurkeztu diren kaballeteetan. Lehen saria jaso duen lanaren jabegoa Udalarena izango da.

9. Sariak: Lau sari izango dira:

1. Saria: 500€

2. Saria: 350€

3. Saria: 200€.

HERRI BOZKETAK ERABAKIA: 100€.

Partaide bakoitzak sari bakarra jaso ahal izango du.

10. Lanen itzulketa: Saritu gabeko lanak egunean bertan jasoko dira 19:30-20:00ak bitartean erakusgai dauden tokian bertan. Antolatzaileak egoki deritzena egiteko eskubidea izango dute jaso gabeko lanekin. Egileek ez dute erreklamaziorik egiteko eskubiderik izango.

11. Beste ohar batzuk:

*Parte-hartzaileei herriko plano bat emango zaie.

*Parte-hartzaileei bazkari bat emango zaie.

*Lehiaketa honetan parte hartzeak jarritako oinarriak onartzea dakar berarekin. Antolatzaileek lehiaketaren onerako izan litezkeen aldaketak egiteko ahalmena izango dute.

*Aurkeztutako lanak antolatzaileek zainduko dituzten arren, ez dituzte hauen gain hartuko sariketan eta erakusketen nahi gabe, gerta litezken kalteak.

  • Visto: 204
Udal egutegiko lehiaketa - uztaileko irabazlea

Udal egutegiko lehiaketa - uztaileko irabazlea

Uztaileko hitz ezkutua: EUSKARA

Hilabete honetan 44 erantzun zuzenak jaso ditugu.

Herriko denda edo ostalaritzako saltokietan erabiltzeko 50 euroko erosketa-bonuaren irabazlea JOSE IGNACIO ZALDUA izan da.

Hilabeteari dagokion argazkia eta bertsoa izango duzue lagungarri, eta dagokion hitz ezkutua asmatu beharko duzue. Egutegiko azken orrialdean erantzun guztiak aurkituko dituzue, hauek ere lagungarri izango direlakoan.

Horrela, Legazpi herriaz harro egiten gaituen beste ospakizun edo leku ezagutuko duzue.

Pentsatu, eragin buruari eta BAIETZ ASMATU!

Abuztukoa hauxe da:

Asmatu ezazu erantzuna eta 50 euroko bonuaren zozketan parte hartuko duzu.

BIDALI ZURE ERANTZUNA

  • Visto: 40