Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Marrazketa eta Pintura ikasleen lanen erakusketa Kultur Etxean

Marrazketa eta Pintura ikasleen lanen erakusketa Kultur Etxean

 
Ikasturtea amaitzear dagoen honetan, Arkatza elkarteak Kultur Etxean eskaintzen dituen Marrazketa eta Pintura eskoletan dabiltzan ikasleen lanak jarri dira ikusgai Kultur Etxeko erakusketa gelan, urtean zehar ikasle hauek egiten duten lanaren erakusle.
 
Eta ikasturtea amaitzea badoa ere, Arkatza elkarteak uztailerako antolatu duen marrazketa ikastaro trinkoan izena emateko epea maiatzaren 31n amaituko dela gogora ekarri nahi dizuegu.
 
Era berean ekainaren 5tik 30era egin ahal izango da datorren ikasturtean eskola hauetan parte hartzeko matrikula.
 
  • Visto: 35
Ostiralean amaituko da Doinua Musika Eskolan matrikulatzeko epea

Ostiralean amaituko da Doinua Musika Eskolan matrikulatzeko epea

Ostiralean, maiatzaren 19an amaituko da Doinua Musika eskolan izena emateko epea.

Kantuan edo musika-tresnaren bat jotzen ikasi nahi baduzu, pasa zaitez Doinua musika eskolatik, 943 73 03 71 telefonora deitu ezazu, edo idatz ezazu Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. e-postara.

  • Visto: 100
Datorren igandean, Klarinete Alardea Legazpin

Datorren igandean, Klarinete Alardea Legazpin

Datorren igandean, maiatzaren 21ean, Klarinete alardea izango dugu Legazpin. 20 musika eskoletako eta musika-erakundetako 200 ikasle elkartuko dira Euskal Herria plazan goizeko 10:00etan.

Entsegu orokorra eta hamaiketakoa egin eta gero, eguerdiko 12:00etan kalejiran irtengo dira erdiguneko kaleetan, eta 12:30ean kontzertua eskainiko dute plazan. Eguraldi txarrarekin, Azokan izango da.

Kontzertua amaitu aurretik, udaleko ordezkariek herriaren oroigarri bat emango diete parte hartuko duten honako musika-erakundeei: Araia eta Agurain (Araba), Irurtzun (Nafarroa) eta Andoain, Aretxabaleta, Azpeitia, Donostiako musika eskola eta kontserbatorioa, Elgoibar, Errenteria, Hondarribia, Hernani, Legazpi, Oñati, Ordizia, Soraluze, Urnieta, Urretxu, Zumaia eta Zumarraga (Gipuzkoa).

  • Visto: 106
Hitzaldi- Ilustratua: “Amaiur Libera State komiki-albuma”. Aurkezpena

Hitzaldi- Ilustratua: “Amaiur Libera State komiki-albuma”. Aurkezpena

 

«Gu guztiok hilen gara

Belatzekin batera

gaztelu hura defenditzearren»

Johanes Agirre, Etxalarko notarioa, 1522-07-11.

Orain dela 500 urte ehun nafartar librek gogor egin diote sei mila gizoneko armada

inperialaren oldarraldiari aste oso batez.

Erdiak hil dira bertan, eta bertze erdiak preso eraman dituzte, 

katez kargaturik.

«Jaun Jakue Belatz, zuk eta gure nazioko eta leinuko zaldun jaun horiek guztiek

irabaziko duzue ezein naziok sekula irabazi ez duen ohorerik behinena».

Antso Esa, Erresumako altxorzaina, Baionatik 1522-07-12.

Gutun hura da gazteluan sartzeko azkena, biharamunean hasiko baita erasoa. 

Hasiko… edo jarraituko, zeren Amaiurko balentrian itxi baita hamar urteko zikloa.

«Gerla hilka, Nafarroakoa:

Independentzia, Bidegabekeriaren aurka,

Herioa, Biziaren aurka,

Leialtasuna, Perfidiaren aurka»

Migel Orreaga, 1923.

Album honetan, aztertu ditugu konkista-gerla haren kronologia 

eta okupazioaren makineria 1512tik 1522ra bitarte,

bai eta inbasioaren kontrako erresistentzia epikoa ere,

izen eta deiturekin: Jakue Belatz Medrano, Maria Hozta, Johanes Arremiritz

Bakedao, Johanikot Arberoa…

«Populuak bota ditu Espainiako armarriak,

eta [Iruñeko] hiria gelditu da bere buruaren jabe».

Antonio Villalobos, 1521.

Dokumentazio ugari aztertu eta destilatu egin dugu, eta orain Herriari eskaini, 

baliagarri izanen zaiolakoan,  bost mende bete diren honetan.

Amaiur, euskaldunon zoru epikoa.

Eta guztia Asiskoren marrazkiz lagundurik.

Asisko Urmeneta (Iruñea 1965) ezaguna da besteak beste honako lanen egilea delako: Gartxot, Eusklabo Alaiak, 1620, Nafarroa Beheragaina, y AztiHitza (Euskadi de Literatura Saria Ilustrazioaren atalean)

  • Visto: 81