Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Datorren larunbatean Mirandaolara, Sorgintxulorekin

Datorren larunbatean Mirandaolara, Sorgintxulorekin

Legazpiko Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen zerbitzuak antolatuta, HH-5. mailako eta LH-1 eta LH-2. mailetako ikasleek Mirandaolara joateko aukera izango dute datorren larunbatean, maiatzak 20, Sorgintxulo aisialdiko taldearekin.

Euskaraz aritzea, jolastea, herriko lagun berriak egitea eta ondo pasatzea dira ekintza honen helburuak. Euskal Herria plazan elkartuko dira 17:00etan, Mirandaolara elkarrekin joateko. Jolasean igaroko dute arratsaldea eta askariaren ondoren, denak batera oinez itzuliko dira Euskal Herrira plazara, 19.30ean.

Euria edo bero handia egiten badu, ekintza Urbeltz pilotalekuan egingo da, 17:00etatik 18.30era.

Izen-ematea online egingo da eta gurasoek bete behar dute, baimena eman behar dutelako seme-alabek parte hartzeko. Epea: ostegunera arte, maiatzak 18, arratsaldeko 14.00ak arte.

Izen-ematea:  https://www.legazpi.eus/mirandaolara-txangoa-sorgintxulo-taldearekin

  • Visto: 85
Maiatzaren 17a, LGTBI Fobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Maiatzaren 17a, LGTBI Fobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

 
LGTBI pertsonek dituzten trabak kentzeko beharra aldarrikatzeko asmoz, Eskualdeko Berdintasun Arloak LGTB+ hitzaldi-tailerra antolatu du Hiruki Larroxa enpresarekin, datorren astelehenean, maiatzaren 15ean, 19: 00etan, Urretxuko Urola Garaiko Emakumeen Etxean
 
Era berean, Eusko Jaurlaritzaren BERDINDU zerbitzuak prestatutako manifestua gehitu dugu.
 
Azkenik, maiatzaren 15-16-17an Udala aniztasunaren ostadar banderarekin argiztatuko dela jakinarazten dugu.
 

Prentsa oharra M17 Hitzaldia

BERDINDUren manifestua

  • Visto: 70
Kursaal Eskura - Doako autobusa: ORQUESTA DE LOS CAMPOS ELÍSEOS

Kursaal Eskura - Doako autobusa: ORQUESTA DE LOS CAMPOS ELÍSEOS

Philippe Herreweghe, zuzendaria
Ekainak 1, osteguna, 19:30ean. Kursaal Auditorioan.
Doako autobusean eta ordu gaztean izen emateko azken eguna: Maiatzak 26
 

EGITARAUA:
Mozart: 41. Sinfonia "Jupiter"

Beethoven: 3. Sinfonia "Heroica"


Orkestra frantsesaren eta zuzendari belgikarren arteko azken hiru hamarkadotako elkarketa emankorra arrakastez eta nazioarteko sariz josita dago. Errepertorio klasikoko bi obra gailen aurkeztuko dituzte hemen: Mozarten azken sinfonia eta Beethovenen hirugarren sinfonia apurtzailea, erromantizismo musikalaren hasieratzat jotzen dena.

SARRERAK EROSTEKO:

Interesdunek Kursaal Elkarguneko web orria bitarteko dela erosi beharko dute kontzerturako sarrera:  https://www.kursaal.eus/eu

Prezioak: 55 / 44 / 35 / 28 / 11 €

AUTOBUSEAN TOKIA HARTZEKO:

Behin sarrera erosita, interesdunek, nahitaez, euren autobuseko tokia erreserbatu beharko dute:

Legazpi: 943 737202 / Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

Autobusak honako lekuan egingo du geldialdia:

Legazpi: Saturnino Telleria errotondako autobus-geltokitik (17:45)

Ordu Gaztea/Langabetuak: langabetuek eta 30 urtetik beherako interesdunek, sarrerak 3 euroko prezioan erosi ahal izango dituzte. Horretarako sarrera (autobuseko tokia bezalaxe) erreserbatzea ezinbestekoa izango da Legazpi: 943 737202). Behin beharrezko erreserbak eginda, kontzertu/ikuskizuneko egunean bertan, interesduna Kursaaleko leihatilara gerturatu beharko da eta bere adina (Ordu Gaztea) edo lan egoera (Langabetuak) egiaztatu ondoren, sarrera ordaindu (sarrera hauen kokapena egun horretan leihatilan erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da).

Izena emateko azken eguna(autobusa/ Ordu Gaztea): maiatzaren 26a.

- Oharra: Gutxienez 15 pertsonako talde bat ez bada osatzen, eskaintza bertan behera utziko dugu (Erositako sarreren dirua bueltatuko da hori gertatuz gero). 

  • Visto: 75
Uztaileko marrazki ikastarorako izen ematea

Uztaileko marrazki ikastarorako izen ematea

 
Arkatza Elkarteak berriz aurtengorako ere antolatu du Uztaileko Marrazki ikastaro trinkoa.
 
Ekainaren 26tik uztailaren 21era eskainiko da, astelehenetik ostiralera, 10:30etatik 12:30etara. 
 
Parte hartzeko gutxieneko adina 6 urte izango da, 2017an jaioak.
 
Ikastaroaren kostua 50€takoa izango da, eta lehen egunean jakinaraziko zaie parte-hartzaileei nola egin behar duten ordainketa.
 
Plaza mugatuak: 28
 
  • Visto: 20
Gipuzkoako Urak: ur-hornidura bermatuta dago, nahiz eta euririk ez egin

Gipuzkoako Urak: ur-hornidura bermatuta dago, nahiz eta euririk ez egin

 
‘Gipuzkoako Urak’ Ur Partzuergoa, 1990ean sortutako erakunde publikoa da. Gipuzkoako udalerri askok sortu zuten, horien artean Legazpik.
 
Bere egitekoa uraren azpiegituren sare moderno bat eraikitzea izan zen, Europako kanonen arabera eta ingurumena erabat errespetatuz.
 
Azpiegitura-sare horretan daude honako urtegiak: Aixola, Barrendiola, Urkulu, Lareo, Ibai-Eder, Arriaran eta Ibiur.
 
Euri-faltak hornidura-arazo batzuk sortzen ditu, baina hori ez da Gipuzkoaren kasua; izan ere, hemen eraikitako azpiegitura-sareari esker eta uraren ziklo integrala aplikatzen duen uraren kudeaketa-eredu bat erabiltzeari esker, ura urtegi batetik bestera eraman daiteke, eta, horrela, ur-hornidura bermatzen da.
 
‘Gipuzkoako Urak’ partzuergoak Batzar Nagusia egin zuen atzo, maiatzak 4, eta, bertan, Gipuzkoako urtegien egoeraren berri eman zuen.
 
Urola Garaia eskualdeko 4 udalerriak hornitzen dituen Barrendiolako urtegiari dagokionez, bere edukieraren %98,4an dago. Beraz, aurten euririk egingo ez balu ere, ur-hornidura bermatuta dago 2024ra arte. Baina, horrezaz gain, Goierriko udalerriak hornitzen dituen Arriarango urtegira ura eramateko moduan egongo litzateke.
 
Albiste horrek lasaitu egiten gaitu, baina hala bada ere, ezin dugu bizitzarako funtsezko ondasuna den ura xahutu.
 
Esteka honetan, txosten osoa ikus daiteke:
 

Gipuzkoako urtegien egoera

 
  • Visto: 114