Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Maiatzak 3: Santikutz eguna

Maiatzak 3: Santikutz eguna

Maiatzaren 3an Santikutz eguna ospatzen dugu Legazpin, gure jaietako egun nagusia izanik.

Goizeko 9etan hasiko da Goiz Deia Txistulari taldearen kalejira eta Iruñeko Ezpelur Gaitero taldearen goiz deiarekin herriko erdigunean.

Ondoren Mirandaolako Gurutze Santuaren prozesioa, eliza atarian, txistulari eta ezpata-dantzariz lagundurik eta meza nagusia Jasokunde Amaren Eliza Nagusian Santikutz abesbatzak kantatua.

12:00etan 2023ko OLARIA saridunen, Udal Korporazioaren eta Bake-Epailearen irteera, Udaletxetik Euskal Herria plazara, ohorezko arkupean eta, eta Legazpiko Ezpata-dantza ekitaldia, Sustraiak Dantza taldearen eskutik. Ondoren Ohiko Soka dantza, Zinta dantza eta Larrain dantza herrikoia izango da

  • Visto: 115
Maiatzak 2: herri-danborrada

Maiatzak 2: herri-danborrada

16 konpainia izango dira aurten, Legazpi Musika Bandarekin batera herriko kaleak zeharkatuko dituztenak maiatzaren 2an, gaueko 11:00etatik aurrera.

Aurten danbor-konpainia berria izango dugu: HEGIALDE. Gainera, jendearen erantzun bikainari esker konpainia batzuk bigarren taldea osatu dute, honako hauek:

                LA SALLE, danbor eta upelekin, iaz bezala.

                LEKANAZPI elkarteak aurten danborrak ere aterako ditu, upelekin batera.

                GAZTETXEAk aurten upelak ere aterako ditu, danborrekin batera.

                SUKALDARIAK,  2 talde osatu dira, biak upelekin.             

Guztira, beraz, 16 konpainia aterako dira bi taldetan banatuta:

  • 8 danbor-konpainia, 213 kidez osatua eta
  • 8 upel-konpainia, 207 kidez osatua.

Horiez gain, honako hauek ere herri-danborran hartuko dute parte:

  • LEGAZPI MUSIKA BANDA, bitan banatuta ibilbidean zehar. Zuzendari-lanetan: Jesus Castillejo eta Edurne Zabalo.
  • Konpainietako 15 zuzendari
  • Ormazarreta zaditegiko 8 zaldun
  • Ipiñarrietakoek idiekin
  • Andoni Gutierrez astoarekin
  • Olagizonak, gastadoreak eta kalea garbi utziko diguten 4 neska (aurten figura berria, zaldien eta astoaren gorotzak jasoko dituzte)

....denera, 520 pertsonak baino gehiagok hartuko dute parte.

Gaueko 12:00etan, konpainia guztiak plazara iritsiko dira, 15 zuzendariren gidaritzapean, eta Legazpiko ereserkiaren doinua joz, herriko bandera eta ikurrina jarriko dituzte udaletxeko balkoian.

  • Visto: 151
Maiatzak 1: haur eta gazte danborrada

Maiatzak 1: haur eta gazte danborrada

Aurtengoan ere Maiatzaren 1ean egingo da, baina 18:00etan hasita. Eguraldi txarra balitz, Urbeltz Pilotalekuan eskainiko dute haur eta gaztetxoek danbor ekitaldia.

Ibilbidean aldaketa izango da aurten: Laubide kalea, Santikutz Kalea, Patrizio Etxeberria Kalea, Nafarroa Kalea, Kale Nagusia eta Euskal Herria plazan bukatuko da.

Aldaketa dela eta Patrizio Etxeberria kaletik Nafarroa kalerako bidean (Elizondo pare horretan) jendea errepidean ez pilatzea eskatu nahi dugu, ibilbidea lasai egin dezaten.

Haur korporazioaren aurkezpen publikoa  Danborrada amaieran egingo bada ere, honako hauek osatuko dute aurtengo korporazioa:

Alma Massey

ZINEGOTZI

Ariane De Castro Sánchez

ZINEGOTZI

Lur Saez de Nanclares Aztiria

ZINEGOTZI

Nora Lafuente Arizti

ZINEGOTZI

Paule Montero Beiztegi

ALKATEA

Baina izango dira haurren danborradan protagonista gehiago ere:

Eneko Jaurrieta Alberdi

KAPITAINA ZALDIAN

Maddi Aguirregabiria Mansoa

KANTINERA ZALDIAN

Nora Gutierrez Igay

ABANDERATUA

Bakr Mazouz

ABANDERATUA

 

Konpainia desberdinetako zuzendariak

Aimar Saracibar Montes

Alan Serna Laguna

Araitz Berasategi Amendariz

Arene Lasa Apaolaza

Lierni Sedano Barrientos

Naiara Aparicio Torres

Uxuri Iartza Agirre

  • Visto: 144
Santikutzak, apirilak 30

Santikutzak, apirilak 30

 
Biharko, apirilaren 30erako, antolatutako jardueren artean, hiru jarduera nabarmendu nahi ditugu.
 
Goizeko 10etan, Santikutz Xake Elkarteak antolatutako banakako xake-txapelketa hasiko da, “suitza” modalitatean, Azoka gunean.
 
12:00etan, gizarte-zentroan, Buztintegik antolatutako Belaunaldien arteko II. jolasen finalak jokatuko dira.
 
Eta 13:00etan, Alaitasuna Errondailaren kalejira abiatuko da Aizkorri kaletik eta haien emanaldiaz gozatuko dugu erdiguneko kaleetan.
  • Visto: 79
Apirilaren 29: XIII. haurren pilota txapelketaren finalak eta XIV. pilota txapelketa herrikoiaren finalak

Apirilaren 29: XIII. haurren pilota txapelketaren finalak eta XIV. pilota txapelketa herrikoiaren finalak

Apirilaren 29ean jokatuko dira Pilota Eskolak antolaturiko bi txapelketen finalak UR BELTZ pilota lekuan.

Goizean, 10:30ean hasita, Gaztetxoen txapelketako finalak izango dira,  benjamin, alebin eta infantil mailetan banaturik, eta maila bakoitzeko 2 partida jokatuko dira.

  • B finala 3.eta 4. postuei dagokiona eta
  • A finala Txapelduna eta txapeldun ordea erabakiko dituena.

Prebenjaminak

B Finala

Joanes-Oinatz

Aitor-Unai

A Finala

Madina-Asuabarrena

Ibai-Martin

Benjaminak

B Finala

Luka-Chefrad

Ur-Hodei-Ibai

A Finala

Mendizabal-Aner

Cruz-Erostarbe

Alebinak

B Finala

Marko-Danel

Maddi-Asuabarrena

A Finala

Eñaut-Urko

Ganix-Ibai

Legazpi

Urretxu

Zumarraga

Aurtengoan ere, Legazpiko pilotariez gain, Ezkio, Urretxu eta Zumarragako pilota eskoletako haurrek parte hartu dute txapelketan, guztira 50 pilotari.

Arratsaldeko 17:00etan hasiko da Herri mailako helduen Txapelketako finala jokatuko da. Aurten 39 bikote aritu dira lehian, otsailean hasi zen txapelketan eta honako  hauek arituko final egunean:

  • 3. eta 4. posturako lehian: Anartz-Borges (Berez Xabat zan baino ezin du jokatu kanpoan dagoelako lanen) vs Deba-Iztueta.
  • Final Nagusia: Perez-Arana vs Agreda-Arrizabalaga
  • Visto: 105