Aurtengoan ere Domingo Agirre ikastetxeko kantxa estalian egingo dira Maiatzeko Santikutzetan izango diren bi Danborraden entsegu orokorrak, Legazpi Musika Banda bertan dela.
Biak apirilaren 27, osteguna, izango dira 20:00etan haur-gazte danborradarena eta 21:00etan Herri Danborradakoak.
Visto: 119
Escrito por Legazpiko Udala el . Publicado en Albisteak.
Maiatza herriko jai nagusien eguna izanagatik ere, jaiez gain izango dira bestelako kultura ekitaldiak ere. Maiatzeko kultur agenda prest dago eta ikusgai dago dagoeneko zehaztu dugun loturan.
Bertan hilabeteko ikuspegiaz gain, egunez eguneko ekitaldien jarraipena ere egin dezakezu.
KZguneari dagokionez lotura horretan aurkituko duzue ikastaro plangintza. Apirilean Legazpiko KZguneko begiralea goizez egongo da 9:00etatik 13:00etara.
Uraren ziklo integralaren xedea da ura giza ingurunera eramatea, ur hori erabili eta araztu ondoren, ibaira edo itsasora itzultzeko, inolako kutsadurarik gabe, jaso zen bezala.
Jasotako txostenean, beste informazio batzuen artean, 2022an hornidura- eta saneamendu-sarean egindako hobekuntza-obrak jasotzen dira. Honakoak izan dira egindako obrak eta dagozkien zenbatekoak:
Makatza baserriko hargunea berritzea eta hodi orokorrean giltza orokorra jartzea: 1.089,04 €.
Euri-uren sarea eta saneamendu-hodia bereiztea Santikutz 30ean: 5.383,41 €.
Hauteskunde-mahaiak eratzea udalei dagokie, eskualdeko hauteskunde-batzordeen ikuskaritzapean.
Mahai bakoitzeko lehendakaria eta mahaikideak zozketa publiko bidez izendatuko dira, kasuan kasuko mahaiko hautesle-zerrendan dauden guztien artetik, irakurtzen eta idazten jakin eta 70 urtetik beherakoak badira. Dena den, 65 urtetik aurrera uko egin ahal izango dute zazpi eguneko epean.
Lehendakariak Batxilergoko edo Bigarren Mailako Lanbide Heziketako titulua izan beharko du, edo, subsidiarioki, Eskola Graduatuaren titulua edo baliokidea.
Prozedura bera erabiliz, mahaiko kide bakoitzeko bi ordezko izendatuko dira.
Herriko jaiak direla-eta, mahaien zozketa aurreratzeko eskatu dio Udalak Bergarako eskualdeko Hauteskunde Batzordeari. Zozketa apirilaren 25ean egingo da, asteartean, goizeko 9:00etan, Udaletxeko Batzar Aretoan.
Visto: 105
Escrito por Legazpiko Udala el . Publicado en Albisteak.