Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikoa Legazpin egiteko data

Nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikoa Legazpin egiteko data

Nekazaritzako ibilgailuek aldizkako azterketa teknikoak egin behar dituzte; beraz, Bergarako IAT tailerreko unitate mugikorra Telleriartera etorriko da apirilaren 26an, asteazkena, goizeko 9etan.

 

Nekazaritzako ibilgailuaren azterketa teknikoa egiteko ez da beharrezkoa aurrez hitzordua hartzea; nahikoa da Telleriartera joatea hilaren 26an, goizeko 9etan.

Jabeek ibilgailuaren dokumentazioa originala eraman beharko dute eta dagokion tarifa ordaindu.

 

Gogoratu behar da nekazaritzako ibilgailuen azterketa tekniko egiteko unitate mugikorra Legazpin hilaren 26an bakarrik egongo dela, 9:00etan hasi eta eta Telleriartera gerturatzen diren nekazaritzako ibilgailuekin bukatu arte.

  • Visto: 33
Santikutzak 2023

Santikutzak 2023

 
Maiatzeko Santikutz jaietako egitaraua Udaleko webgunean ikusgai duzu dagoeneko.
 
Egun hauetan banatuko da herriko postontzietan eta apirilaren 24an aurreikusten da banaketa amaitzea. Ordurako jaso ez duzuenok, edo ale gehiago behar badituzue, Kultur Etxean edo Udaleko Herritarren arreta zerbitzuan jaso ahal izango dituzue, apirilaren 25etik aurrera.
 

 

  • Visto: 99
Apirilaren 22an, Sorgintxulo taldearen 25. urteurrena ospatzeko ekintzak

Apirilaren 22an, Sorgintxulo taldearen 25. urteurrena ospatzeko ekintzak

Joan den otsailaren 7an, 25 urte bete ziren Sorgintxulo taldea sortu zenetik. Urte hauetan guztietan, herriko gazte askok parte hartu dute talde honetan, beren borondatez, euskararen erabilera sustatuz eta herriko beste haur eta gaztetxoen aisialdian ekintzak antolatuz. Taldearen jarduera nagusia udako kanpaldiak edo udalekuak dira, baina horrezaz gain hainbat jarduera antolatzen ditu udal-zerbitzuek eskatuta edo herriko elkarteekin lankidetzan.

Datorren larunbatean, apirilak 22, Sorgintxulo taldearen 25.urteurrena ospatzeko hainbat ekintza antolatu dira goizetik gauera arte, publiko-mota ezberdinentzat eta herriko hainbat gunetan, besteak beste haurrentzako jolasak Azokan eta musika nonahi, kalean eta gaztetxean.

Hauxe da egitaraua:

  • 11.00 haurrentzako jolasak eta puzgarriak Azokan
  • 12.30 trikipoteoa erdiguneko kaleetan
  • 14.30 bazkaria Azokan
  • 19.15 karropoteoa erdiguneko kaleetan
  • 23.00 kontzertuak gaztetxean

Zorionak eta gure desio onenak Sorgintxulo taldearentzat!

Jarraitu beste 25 urtez herriko haur, gaztetxo eta gazteen aisialdia Sorgin-tzen!

  • Visto: 99
2023ko soldatak etxeko eta zaintzako langileentzat

2023ko soldatak etxeko eta zaintzako langileentzat

Datorren apirilaren 20ean Urola Garaiko Berdintasun Arloak “2023ko soldatak etxeko eta zaintzako langileentzat” saioa antolatu du Enarak Kooperatibak dinamizatuta. Arratsaldeko 15.00-18.00 bitartean burutuko Urola Garaiko Emakumeen*Etxeko LEGAZPIKO LOKALEAN (Saturnino Telleria, 1).

Bertan, emakume zaintzaile profesionalen lan-eskubideen inguruan solasteko aukera izango da eta baita bakoitzari dagokion soldata kalkulatzen ikasteko ere.

Izen-ematea ez da beharrezkoa eta saioa gazteleraz izango da.

  • Visto: 84
Dantzari Txiki Eguna Legazpin

Dantzari Txiki Eguna Legazpin

Hauxe izaten dugu jaien usainean jartzen gaituen ekitaldia. Ohi bezala Korosti Dantza Taldea dugu ekitaldiaren sustatzaile eta kudeatzaile.

Aurtengoan ondorengo dantza taldeetako dantzari txikiak izango ditugu Legazpin: Oinarin Dantza taldea (Antzuola), Lurra Dantza Taldea (Urretxu), Oñatz Dantza taldea (Oñati), Irrintzi Dantza Taldea (Urretxu-Zumarraga), Itxas Argia Dantza taldea (Getxo) Oberena Dantza taldea (Iruña), Sustraiak Dantza Taldea (Legazpi) eta Korosti Dantza Taldea (Legazpi)

 

EGITARAUA

11:00etan:LAU-BIDEko ROTONDAn talde guztien elkartzea. Ondoren ogi tartekoak banatuko dira.

11:45etan:herriko erdiguneko kaleetan zehar dantzatuko dugu. 3 geldialdi egingo ditugu:

  • Lau bide kalean
  • Patrizio Etxeberria kalean
  • Kale nagusian

13:15etan:Euskal Herria plazan talde guztiak elkarrekin ondorengo dantzak eskainiko ditugu.

  • IKURRIN- DANTZA
  • AGURRA
  • ZAZPI JAUZI
  • ARRANTZALE
  • MAKIL JOKO

13:30ean. Haurren banatzea bazkaltzeko.

14:30ean. Arduradun eta txistularien bazkaria Gizarte Zentroan

15:30ean: Dantza taldeen arteko jolasak

16:30etan. Bikuñaenea plazan talde guztiak elkartuko gara.

17:00etankalejira bat egingo dugu Euskal Herria plazara iritsiz. Jarraian dantza talde guztiek batera ondorengo dantzak eskainiko ditugu (adierazten dizuegun ordenan):

  • BANAKO
  • NESKEN ARKU DANTZA
  • TXANTXO
  • TXANKARRANKO
  • ZUBEROAKO MAKIL DANTZA
  • GIPUZKUKO ZINTA DANTZA
  • ZAPATAIN DANTZA
  • TXULALAI
  • FANDANGO
  • ARIN ARIN
  • LARRAIN DANTZA

18:15etan EMANALDIAREN AMAIERA

  • Visto: 135