Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
LegazTipi Tapak “Bizikletaz adinik ez” proiektuan hartuko du parte

LegazTipi Tapak “Bizikletaz adinik ez” proiektuan hartuko du parte

Legazpiko Tipi Tapak urteko ostegun guztietan egiten ditu ibilaldiak, eta elkarteetako, ikastetxeetako eta hainbat erakundetako pertsonak elkartzen dira.

Programa honen helburua bikoitza da: jarduera fisikoa egitea eta belaunaldien arteko harremanak sustatzea.

Gainera, urtean badira hiru egun, martxoan, ekainean eta abenduan, non LegazTipi Tapak ospakizun berezi bat egiten duen, jarduera desberdinekin.

Oraingo honetan, “Bizikletaz adinik ez” izeneko irabazi asmorik gabeko erakundeak proposatutako jarduera gauzatuko da. Erakunde horrek etxetik edo egoitzetatik irteteko zailtasunak dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea du helburu eta trizikloetan gidariekin ibilaldiak egitea eskaintzen ditu.

Trizikloetan eskainitako ibilaldiak egun osoan zehar egingo dira, ibilgailu horientzat ibilbide egokia eginez.

Real Sociedad Fundazioa elkarlanean ari da proiektuarekin Gipuzkoa osoan, eta datorren martxoaren 30ean iritsiko da Legazpira.

Ekimen horren bidez, erabiltzaileei kalera joateko aukera emateaz gain, haien oroitzapenak eta emozioak aktibatzea lortzen da, aspalditik egon gabe zeuden lekuak bisitatzean, eta harreman berriak egitea sustatzen da.

  • Visto: 65
Martxoaren 27tik apirilaren 2ra, Autismoaren astea Legazpin

Martxoaren 27tik apirilaren 2ra, Autismoaren astea Legazpin

 
Autismoaz Kontzientziatzeko Munduko Eguna da apirilaren 2a. Egun horrekin bat eginez, Legazpiko Udalak autismoaren astea antolatu du, martxoaren 27tik apirilaren 2ra.
 
Helburu nagusia, autismoari buruz sentsibilizatzea eta herritarrei informazioa helaraztea da, autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten pertsonen harrera sozialaren garrantzia azpimarratzeko.
Autismoaren espektroko nahasmendua (AEN) jatorri neurobiologikoko baldintza bat da, nerbio-sistemaren konfigurazioan eta garunaren funtzionamenduan eragiten duena.
 
Gautena elkartearekin (autismoaren nahasmendua duten pertsonen senideen Gipuzkoako elkartea) lankidetzan, hainbat jarduera antolatu dira.
 
Martxoaren 27an, astelehenean, hitzaldi bat izango da Kultur etxean, 18:00etan, honako izenburupean: “Autismoa Gipuzkoan. Familien ikuspegia”. Bertan, honako hauek hartuko dute parte: Patxi Aguirre, Javier Garcia eta Jose Conejo, Gautenako Zuzendaritza Batzordeko kideak eta Maite Sanz, Gautenako kidea. 
 
Apirilaren 1ean, larunbatean, txu-txu tren bat ibiliko da Legazpiko kaleetan, 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara. Trena egokituta dago bertan gurpil-aulkian dauden 2 pertsona igotzeko.
 
Egun berean arratsaldean, Azokan, 16:00etatik 20:00etara, jolas inklusiboekin osatutako haur-parkea egongo da eta 17:30etik 20:00etara, Gautena elkarteko postu bate egongo da, autismoari buruzko sentsibilizazio-materialekin eta hainbat produktu saltzen.
 
Aste osoan... udaletxeko fatxada urdinez argituko da, autismoaren kolorea.
 
Kolore urdinak nahasmendu hori duten pertsonek eta haien senideek egunero bizi dutena adierazten du. Kolore horren berezitasuna da udako egun batean itsasoa bezain distiratsua dela, eta beste batzuetan ilun-iluna da, ekaitz gogorra bizi duen itsaso baten antzera.
 
Herritarrak autismoari keinu bat egin eta aste osoan urdin koloreko arropa erabiltzera animatzen dugu.
 
 
  • Visto: 92
Haur eta Gazte Danborradako entseguak

Haur eta Gazte Danborradako entseguak

Maiatzaren 1ean, Santikutz Jai Nagusietan, egingo den Danborradan parte hartzeko izena eman dutenek martxoaren 30ean, osteguna, izango dute lehen entsegua.

Hurrengoak: Apirilak 3, 17, 19, 21 eta 25ean izango dira.

Entsegu guztiak, 18:30etatik 19:30etara Haztegi Ikastolako atzeko pilotalekuan.

Entsegu orokorra, Legazpi Musika Bandarekin: Apirilak 27, osteguna, 20:00etatik 21:00etara Domingo Agirre Ikastetxeko kantxa estalian izango da.

  • Visto: 16
Irakurketa taldeen saioak martxoan

Irakurketa taldeen saioak martxoan

29, asteazkena: Literatura Kluba gazteleraz. 18:00etan Kultur Etxeko Areto Nagusian. Gidari: Mónica Leiva. Landuko da: “Nada”/Carmen Laforet.

30, osteguna: Literatura Kluba euskaraz. 18:30ean Kultur Etxeko Areto Nagusian. Gidari: Miriam Luki. Landuko den liburua: “Zinea eta literatura: begiaren ajeak”/ Harkaitz Cano.

Bide batez gogora ekarri nahi dugu, Irakurketa taldeak irekiak direla baina parte hartzeko komeni dela aurrez izena ematea Udal Liburutegian bertan edo telefonoz: 943737186, e-postaz: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. edo WhatsAppez: 639851172

  • Visto: 32
Espaloiak konponduko dira Laubide eta Arantzazu auzoetan

Espaloiak konponduko dira Laubide eta Arantzazu auzoetan

Obra egingo den eremuak Laubide auzoko eta Arantzazu auzoko kale perimetrala hartzen du; zehazki, Etxe Sindikalaren eta Haurreskolaren arteko bidegurutzetik Laubide auzoko biribilgunera doan errepidearen bi aldeetan dauden espaloiak berrituko dira, eta 415,80 m²-ko azalera hartzen dute.

Arantzazu auzo aldeko espaloia, San Ignazio eta Laubide auzoak lotzen dituen bidegorriaren ondoan dago, Arantzazu auzoaren mendebaldean, auzoko 24 (etxe sindikala), 25, 26 eta 27 zenbakien gainean. Espaloiak 88 metroko luzera du eta 2,63 metroko zabalera.

Laubide auzo aldera ematen duen espaloia San Ignazio auzora iristen da. San Ignazio auzoko espaloia 2020an berritu zen, Laubide auzoko biribilgunearekin eta Laubide auzoko zenbaki bakoitien eremua berritzeko azken fasearekin batera. Espaloi horrek 88 metroko luzera du eta 2,30 metroko zabalera.

Hauexek izango dira egingo diren hobekuntza-lanak: baldosa altxatuko da espaloia berdintzeko eta Laubide auzoko zenbaki bakoitien eremuan dagoenaren antzeko akabera inprimatuarekin amaituko da. Zintarriak ere birmoldatuko dira, akabera ona izan dezaten.

Hobekuntza-obra 2 fasetan gauzatuko da, Arantzazu auzo aldeko espaloitik hasi eta haurreskola aldeko espaloiarekin jarraituz.

Aurrekontua 33.583,55 eurokoa da, eta ‘Asfaltos Urretxu, SA’ enpresak egingo du.

Obrak martxoaren 23an hasiko dira, eta 4-6 aste inguru iraungo dute.

  • Visto: 88