Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Legazpiko XVIII. Argazki rallya - “Batis Goikoetxea memoriala” Irailaren 14an, igandean jokatuko da

Legazpiko XVIII. Argazki rallya - “Batis Goikoetxea memoriala” Irailaren 14an, igandean jokatuko da

Ikatza  Argazkilari Elkarteak urtero antolatzen duen argazki Rallya da hau. Lehiaketa hau, Irailaren egiten da, gure lagun, taldekide eta argazkilari izan zen Batis Goikoetxearen oroimenez. 

Partaidetza librea da, 17 urtez gorakoentzat, eta Herriz Herri argazki lehiaketaren parte da.

Argazki Rallyrako eguna aurten irailaren 14an izango da eta parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Informazio gehiagorako: www.ikatza.net

  • Visto: 136
Gizarte Zentroa abuztuan irekita mantenduko da eta taberna abuztuaren 26tik aurrera irekiko da

Gizarte Zentroa abuztuan irekita mantenduko da eta taberna abuztuaren 26tik aurrera irekiko da

Uztailaren 31tik abuztuaren 25era Gizarte Zentroa 17:00etatik 20:30etara irekiko.

Abuztuan Gizarte Zentroa irekitzeak iaz izan zuen harrera ona ikusita, aurten ere zerbitzua zabalik mantentzea erabaki du Udalak.

Aurten, Gizarte Zentroko taberna abuztuaren 26tik aurrera irekiko da, asteartetik ostiralera, goizeko 09:00tatik arratsaldeko 20:30etararte, asteburuetan ordutegi berdina mantenduz. Asko eta asko dira egunero Gizarte Zentrora joaten diren legazpiarrak, eta garrantzitsutzat jo da oporretan zerbitzua irekita mantentzea.

  • Visto: 145
Uda bikaina Nerabeentzako Zerbitzuan!

Uda bikaina Nerabeentzako Zerbitzuan!

Legazpiko nerabeek uda bikaina pasa dute Nerabeentzako Zerbitzuan antolatu diren jardueretan eta, batez ere, egindako irteeretan. Donostiako Ihes gelara joan dira (ekainaren 26an), Arcachongo akuaparkera (uztailaren 3an) eta surf egitera eta Donostiako hondartzara egun pasa (uztailaren 9an).

Azken udatan bezala, azokako ostiral batean, ekainaren 27an aurten, Nerabeentzako Zerbitzuaren Eguna ere ospatu dute pintxo eta musika artean. Bestalde, uztailaren 2an eta 4an, Gazte-txokoaren hormak eraldatzeko, naturari keinu bat egin diote, sormena erabiliz. Hilabete osoan ere ez dira askaririk edo bazkaririk falta izan oporretara joan aurretik agur esateko.

Hezitzaileen taldea lanean aritu da uztailaren 24ra arte eta irailaren 3an itzuliko da berriro. Hasierako lehenengo egunetan, oporren ondorengo hartu-emanetan murgilduko dira Gizarte sareetan eta kalean; eta irailaren 10ean eta 11n Gazte-txokoa zabalik egongo da ohiko ordutegian. Agorreko Santikutzak pasa eta gero, irailaren 17an ohiko ordutegian irekiko da berriro, lanegunetan zein asteburuetan.

Ondo pasa oporretan eta bueltan Nerabeentzako Zerbitzuan izango gara 11 eta 17 urte bitarteko gazteekin kalean, gizarte sareetan eta Gazte-txokoan lan egiteko prest! 

  • Visto: 36
Amaitu da UZTAKALE 2025. Argazkiak ikusgai argazki galerian

Amaitu da UZTAKALE 2025. Argazkiak ikusgai argazki galerian

  • Visto: 125