Seme-alaben autoestimua elikatzen izenburupean Nerea Mendizabal psikopedagogoak hitzaldi bat eskainiko du datorren ostegunean, martxoaren23an, 17:30ean, Kultur etxeko areto nagusian.Hitzaldia gaztelaniaz izango da eta haur eta nerabeen gurasoei zuzenduta dago.
Hitzaldia TREBA Gurasoak programaren barruan kokatzen da. Legazpiko Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Zerbitzuak sustatuta, herriko ikastetxeekin elkarlanean eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzarekin lankidetzan.
Visto: 101
Escrito por Legazpiko Udala el . Publicado en Albisteak.
Legazpiko Udaleko Gizarte Ekintza Zerbitzuak gizarte-arloan egindako lana aitortzeko sari bat sortzea erabaki zuen: Gizarte sariak.
Sari horren bidez, programa eta proiektuetan parte hartzeagatik, borondatez parte hartzeagatik eta Legazpiko gizarte-lan komunitarioan egindako lanagatik nabarmendu diren pertsonak aitortu eta eskertu nahi dira.
Hurrengo larunbatean, martxoak 25, arratsaldeko 17.00etan LH-ko 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleek taldean jolasteko aukera izango dute, Sorgintxulo Aisialdi taldeak gidatuko duen Ginkanan. Euskal Herria plazan izango da eta eguraldi txarrarekin, Urbeltz pilotalekuan. Gutxi gorabehera 18.30ak aldera amaituko da ekintza.
Izen-ematea online egingo da eta gurasoek bete behar dute, seme-alabek parte hartzeko baimena eman behar dutelako.
Ginkana, kalean egiten den taldekako jolasa da. Argibideei jarraituz, taldea osatzen duten pertsonek hainbat proba gainditu beharko dituzte.Orain arteko esperientzia aintzat hartuta, haurrek primeran pasatzen dute, eta parte hartzeko ez ezik, ikusteko ere dibertigarria izan liteke.
Haur eta gaztetxoenaisialdian euskararen erabilera bultzatzeko programaren barruan Legazpiko Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen zerbitzuak antolatutako ekintza da.
Ekintza honen inguruan azken ordukoren bat gertatuko balitz, Sorgintxulo taldearekin harremanetan jar zaitezkete: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
►Ikusi kartela
Visto: 75
Escrito por Legazpiko Udala el . Publicado en Albisteak.
Udalari jakinarazi zaionez, laster eskuragarri egongo da Legazpin operadore mugikor nagusien 700 eta 800 MHz-ko maiztasun-bandei buruzko 4G eta 5G belaunaldi berriko zerbitzu mugikorra.
Lehen, Lurreko Telebista Digitalak (LTD) frekuentzia-banda horien gainean eskainitako teknologia erabiltzen zuen, eta horrek eragina izan dezake telebista digitalaren seinalea hartzean.
Balizko eragin horiek konpontzeko, operadore mugikorrek doan konponduko dute Lurreko Telebista Digitalaren edozein erabiltzailek jasan dezakeen edozein kalte, eta, zerbitzu hori 'LLEGA700’ enpresaren bitartez eskainiko dute.
Horretarako, doako arreta-telefono bat jarri dute, eta bertara jo ahal izango dute beren instalazioetan antzemandako eraginak konpontzea eskatuko duten erabiltzaile guztiek, eta, horrela, Lurreko Telebista Digitalaren zerbitzua normaltasun osoz berrezarri ahal izango dute.
Doako telefonoa 900 833 999
Eta helbide honetan aurki dezakezue, gai horri buruzko informazio guztia:
Aurreko udaran, udalak Arrasetan duen pinudiaren 5 Ha moztu zituen, baso kudeaketa jasangarrirako planari jarraituz. Orain, zuhaitz landaketa berria egingo du, bertako basoa berreskuratzeko helburuarekin.
Horretarako enpresa bat kontratatu du 1500 haritz landatzeko aste honetan bertan.
Horretaz gain, azken hamarkadetako ohiturari jarraituz, herritar bolondresekin 100 zuhaitz landatuko ditugu: 50 mendiko haritz (Quercus petraea) eta 50 ametz (Quercus pyrenaica). Esan beharra dago, zuhaitz hauek Legazpiko basoetan jasotako hazitik sortutako landarea direla; Gipuzkoako foru aldundiko basozainei esker.
Hitz ordua, martxoak 26 igandean, goizeko 9.30tan izango da. Udaletxe aurrean elkartuko gara, Euskal herria plazan eta oinez igoko gara Mantxola auzotik Arraseta mendiraino. Eguerdi ingururako jaitsiko gara berriz herrira.
Izen ematea beharrezkoa da ekintzan parte hartzeko, martxoak 24 baino lehen, ondorengo estekan: