Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Kirola Elkarrekin jardunaldiko XI edizioa

Kirola Elkarrekin jardunaldiko XI edizioa

Martxoaren 12an KIROLA ELKARREKIN jardunaldia burutuko dugu Legazpin, beste urte batez.

Hau hamaikagarren edizioa izango da eta espero dugu bertan 14 elkartetako 550 kirolari inguru elkartzea, zortzi kirol desberdinetan aritzeko: igeriketa, futbola, mendia, pala, bola-jokoa, indoor zikloa, saskibaloia 3x3 eta zumba.

KIROLA ELKARREKIN jardunaldiak elkargune bat izan nahi du, Legazpiko klub eta elkarteetako kirolariak ezgaitasun intelektual eta fisikoa duten pertsonen alde egiten duten Euskadiko beste elkarte askotako kirolariekin batuko dituena.

Egitasmo honekin adimen desgaitasuna duten pertsonen inklusioa ahalbidetzeko bultzada eta laguntza eskaintzen saiatzen gara. Horretarako, kirol jarduera desberdinak praktikan jartzen ditugu, kirolarien zein familien bizi kalitatea hobetzeko asmoarekin.

Aurreko urteetako arrakasta kontuan hartuta, ekimen hau urtero errepikatzea erabaki genuen.

Aurten, ATZEGIk, Izadi Zaleak taldeak, Legazpi Igeri Elkarteak, Ilintxa Futbol taldeak, Legazpiko Gazteak Pilota Eskolak etaDanantzako Bolo Elkartea etaAndraitz kirol elkarteak parte hartuko dugu ekitaldian.

Horiez gain, beste zenbait herrialdetatik etorriko diren elkarteak ere izango ditugu gurekin:  Konporta (Gipuzkoa),Gorabide (Bizkaia), Gaude (Bizkaia,) Aspace (Araba), Apdema (Araba), Mindara(Gipuzkoa),Izarraitz(Gipuzkoa)eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa.

Eguneko egitaraua honakoa izango da:

  •  9:30 Legazpiko Udalak eta Atzegik bertaratutakoei ongietorria emango diete.
  •  9:45-10:00 Kirol jardueren hasiera:
    •      Futbola, Irene Paredes Kirol gunean
    •      Saskibaloia, Bikuña kiroldegiko kantxan
    •      Bola-jokoa, Mauleon Hoteleko bolatokian
    •      Igeriketa, Bikuña iroldegiko igerilekuan
    •      Indoor zikloa, Bikuña kiroldegian
    •      Zumba, Bikuña kiroldegian
    •      Mendi martxa. Lakiolara igoko dira.
    •      Pala, Urbeltz pilotalekuan
  • 13:30 Kirol ekintzen amaiera
  • 14:00 Bazkaria Gizarte Zentroan
  • 16:00 Agurra eta autobusen irteerak


Pandemiaren ondoren, aurten betiko bazkaria berreskuratuko dela ere nabarmendu nahi dugu.

Legazpiarrak ere animatu nahi ditugu txapelketetara etortzeko edota kirola eginez parte hartzeko.

 
  • Visto: 107
Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Egunerako Adierazpena

Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Egunerako Adierazpena

Otsailaren 22an, asteazkenean, Bozeramaileen Batzordeak, , batzordean elkartu eta gero, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna aldarrikatzea erabaki zuen.

Bozeramaileen Batzordeak herritar eta gure herriko gizarte-erakundeetako ordezkari guztiak gonbidatzen ditu deitutako Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko mobilizazioetan parte hartzeko.

Honi erantsita doakizue Legazpiko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak adostu duen Adierazpen Instituzionala eta jarduera egitaraua.

Adierazpen instituzionala

Jardueren egitaraua
 

  • Visto: 21
Udaletxea kolore morez argiztatuko da martxoaren 6tik 12ra

Udaletxea kolore morez argiztatuko da martxoaren 6tik 12ra

Joan den otsailaren 22ko Bozeramaileen Batzordeak emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna aldarrikatzea erabaki zuen.

Hori dela eta, aste osoan udaletxearen fatxada kolore morez argiztatuko da, martxoaren 8an ospatzen den emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasunaren sinboloa baita.

  • Visto: 67
Irakurketa Erraza Klubak martxoaren 8an beste liburu bat izango du esku-artean

Irakurketa Erraza Klubak martxoaren 8an beste liburu bat izango du esku-artean

Aurtengo bigarren liburuarekin hasiko dira asteazkenean, martxoaren 8an,

Mary Shellleyren Frankenstein liburu ezagunaren irakurketa errazeko egokitzapenaren irakurketa konpartitu eta gozatuko dute maiatzera bitartean.

Irakurketa Erraza Kluba, helduentzako eta gazteentzako irakurketa talde bat da.
Irakurtzeko ohitura ez duten pertsonentzako edo ulermenarekin edo irakurketarekin arazo ezberdinak dituztenei zuzendua bereziki.

"Irakurketa Erraza" formato berezian idatzitako liburuak irakurtzen dituzte liburutegian bertan.

Liburuak aldez aurretik aukeratzen dira eta saioak, Monika Leivak koordinatu eta dinamizatuko ditu, partehartzaileei liburuak irakurtzeko aholku eta jarraibideak emanez.
Saioak gazteleraz izango dira.

Liburutegian bertan, telefonoz (943 737 186), emailez (Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.), edo WhatsAppez ( 639 851 172) izena emateko aukera dago.

  • Visto: 78
Legazpiko Gizarte Sariak

Legazpiko Gizarte Sariak

Legazpiko Udaleko Gizarte Ekintza Zerbitzuak "Gizarte Sariak" izeneko sarien bigarren edizioa egingo du, gizarte-arloan egindako lana saritzeko.

Sari horren  bidez, programa eta proiektuetan parte hartzeagatik, borondatez parte hartzeagatik eta Legazpiko gizarte-lan komunitarioan egindako lanagatik nabarmendu diren pertsonak aitortu eta eskertu nahi dira.

Hauek dira sariak jasoko dituzten pertsonak:

  • Gloria Martínez de Guereñu
  • Jose Ramón Hernandez

Saria emateko ekitaldia:

  • Martxoaren 10ean, ostirala
  • 19:00etan
  • Kultur Etxean

Legazpiar guztiak ekitaldian parte hartzera animatu nahi ditugu, saritutako pertsonak zoriontzeko.

  • Visto: 27