Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Ipuin kontaketa saioa martxoaren 1ean Udal Liburutegian

Ipuin kontaketa saioa martxoaren 1ean Udal Liburutegian

Martxoaren 1ean, asteazkenean, egingo den saioarekin jarraipen emango zaio Ipuin Kontaketa saioen programari eta oraingoan 3-5 urte bitarteko haurrei irekitako saioa izango da.
 
Saio honetan, Maider Galarza kontalaria arituko zaigu, arratsaldeko 18:00etan Udal Liburutegian. 
 
  • Visto: 65
2023ko Martxoko kultur egitaraua eta KZguneko eskaintza

2023ko Martxoko kultur egitaraua eta KZguneko eskaintza

Martxoko kultur agenda prest dago eta ikusgai dago dagoeneko zehaztu dugun loturan. 
Bertan hilabeteko ikuspegiaz gain, egunez eguneko ekitaldien jarraipena ere egin dezakezu.
 
KZguneari dagokionez lotura horretan aurkituko duzue ikastaro plangintza. Martxoan Legazpiko KZguneko begiralea goizez egongo da 9:00etatik 13:00etara.
 

Martxoko kultur egitaraua ikusi

  • Visto: 59
"Martxoak 3, ez dugu ahazten" erakusketa Kultur Etxean

"Martxoak 3, ez dugu ahazten" erakusketa Kultur Etxean

Burdinola Elkarteko memoria historiko taldearen bidez iritsiko da Legazpiko Kultur Etxera Martxoak 3, ez dugu ahazten erakusketa.

1976ko Martxoaren 3ko Gasteizko sarraskiaren berri ematen zaigu erakusketa honetan. Espainiako poliziak San Frantzisko Elizan (Zaramaga auzoa) bildutako grebalariei tiro egin zien. Balez 5 lagun hil eta 150 zauritu zituzten.

Gertakaria hauek ahanzturan eror ez daitezen sortutako erakusketa dugu honakoa.

Erakusketa irekiera egunean, otsailaren 24an, 17:30ean aurkezpen ekitaldia ere egingo da, eta bertan izango da Martxoak 3 batzordeko kide bat.

Burdinola elkarteak, herriko ikastetxeetako ikasleekin bisita gidatuak ere lotu ditu dagoeneko.

  • Visto: 97
Goenagan kokatutako estazio meteorologikoak bildutako datuen (AEMET) eta EUSTATeko ESTATISTIKAK

Goenagan kokatutako estazio meteorologikoak bildutako datuen (AEMET) eta EUSTATeko ESTATISTIKAK

Dakizuenez, urtero urtarrilean, Goenagan kokatutako estazio meteorologikoak bildutako datuak (AEMET) aztertu eta txosten bat argitaratzen dugu gure webgunean.

Txosten horren edukia aberasteko, eta datu handiak tratatzeko tresna baten laguntzarekin, Goenagako estazio meteorologikoan 1946az geroztik jasotako datuak azter ditzakezue.

Horrela, atal hori 4 bloketan banatuko dugu, eta horietako bakoitzak grafiko interaktibo bat izango du: alde batetik, tenperatura, bestetik, euria, beste fenomeno meteorologiko batzuk eta, azkenik, haizea aztertzeko blokea.

Izan ere, bloke bakoitzean urte-iragazkia aplikatu dezakegu eta, horrela, aukeratutako urteetako informazioa zuzenean ikusiko dugu grafikoetan irudikatuta. Grafiko bakoitza gainera, xehetasun handiagoarekin ikusteko aukera izango dugu pantaila osoko tamainan.

Hortaz, datu meteorologikoekiko jakin-mina baduzu, atal hau zure gogokoa izatea espero dugu.

Bestalde, Eustaten webgunean Legazpiri buruz dauden datuak ezagutzeko beste atal bat gehitu dugu.

Bertan, gure herriari buruz hainbat datu aztertu ahal izango dituzu, besteak beste: biztanleria, demografia, hezkuntza, lan-merkatua, euskara, berdintasuna, errenta … etab.

Legazpi datuetan:

  LEGAZPIKO KLIMATOLOGIARI BURUZKO DATUAK (1946-2022)

  EUSTAT

 

  • Visto: 74
Irisgarritasuna hobetuko da, Aizkorri kalearen eta Irene Paredes Kirol Gunerako sarbidearen artean

Irisgarritasuna hobetuko da, Aizkorri kalearen eta Irene Paredes Kirol Gunerako sarbidearen artean

Hobekuntza-lan hori Aizkorri kaleko 26. zenbakian dagoen oinezkoen pasabidean egingo da.

Helburu nagusia bidearen akabera hobetzea da, bai eta Irene Paredes Kirol gunera eta Bikuñaenea plazara sartzeko bideak irisgarri izatea. Gaur egun bertan dagoen oinezkoen pasabidea ez da irisgarria eta zoladurak pitzadurak ditu.

Gune horretan, bidea galtzada-harriz bukatuta dago, eta espaloiak berriz, baldosa hidraulikoz. Jarduketa 112,00 metro karratuko azaleran egingo da.

Hauek izango dira egingo diren lanak: bidean galtzada-harrizko imitazioa duen asfalto urtua jarriko da eta espaloiko zoladuran baldosa hidrauliko zuria jarriko da, baldosa hidrauliko gorrien eta baldosa direkzionalen zerrenda apaingarriekin.

Jarduketaren aurrekontua 19.803,64 €-koa da, eta “Construcciones MB Antio, SLL” enpresak egingo du.

  • Obrak otsailaren 22an hasiko dira, eta 3-4 aste inguru iraungo dute.
  • Aizkorri 20ko biala norantza bikoitza izango du. Beraz, karga-deskarga ezin izango da erabili.
  • Visto: 33