22, asteazkena: LITERATURA KLUBA GAZTELERAZ. 18:30ean Udal Liburutegian, Monica Leivak gidaturik. Landuko da: “En busca de Dora Maar”/Brigitte Benkemoun.
23, osteguna: LITERATURA KLUBA EUSKARAZ. 18:30ean Udal Liburutegian, Miriam Lukik gidaturik. Antzerki lan bat landuko da: “Arrastoak”/Dejabu Panpin Laborategia.
Bide batez gogora ekarri nahi dugu, Irakurketa taldeak irekiak direla baina parte hartzeko komeni dela aurrez izena ematea
Udal Liburutegian bertan
telefonoz: 943737186,
e-postaz: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
WhatsaAppez: 639851172.
Visto: 20
Escrito por Gurutze Langarika el . Publicado en Albisteak.
Bostgarren urtez jarraian argitaratu dira enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna hobetzeko eta tokiko merkataritza biziberritzeko diru-laguntzak.
Aurten 20.000 €-ko aurrekontua du guztira
Kontzeptu hauek lagundu daitezke diruz:
Diru-laguntza LERROA
Diru-laguntzaren ZENBATEKOA
Lehiakorragoak izateko azterlanak/ proiektuak egitea.
Azterlana egiteko kostuaren % 90era arte.
Gehienez: 1.500 €.
Denda berriak sortzeak edo erretiroa hartzearen ondorioz jarduera ekiteari utzi eta hutsik geratzen diren lokalei jarraipena emango dieten belaunaldien arteko txandakatzeak eragingo dituen gastuak.
Bideragarritasun-planaren kostuaren % 90era arte.
Gehienez: 1.500 €.
Inbertsioak: lokala eraberritzea, altzariak, ekipamenduak…
Inbertsio onargarriaren %30era arte.
Gehienez: 1.200 €
Dirulaguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko ez da BEZa kontuan hartuko.
Enpresa batek diru-laguntza Lerro bat eska dezake, ez gehiago.
Diruz lagunduko dira 2022ko azaroaren 16tik 2023ko azaroaren 15era bitartean egindako gastuak.
Fakturak oraindik ez badituzu, aurrekontuak aurkeztuz egin dezakezu eskaera.
Ondoren fakturak eta ordainketa-frogarigiak eskatuko dizkizugu.
Onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:
Legazpin lantokiren bat izan behar dute.
Merkataritza-negozio bideragarriaren proiektua izatea.
Azken 6 hilabeteetan, plantillan 50 langile edo gutxiago eduki izana.
Eskaera egiteko epea: 2023kootsailaren 20tik azaroaren 15 arte, 15:00etan.
Eskaerak aurkeztu ahala ebatziko dira, aurrekontua agortu arte (20.000 €).
Zalantzak: Inma Hernandez, Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.,
T: 688 899 706
Visto: 88
Escrito por Gurutze Langarika el . Publicado en Albisteak.
ASPANOGI Gipuzkoako Haur Onkologikoen Gurasoen elkarteak deitu duen lankidetza-eskaerari erantzunez, Udalak urre-koloreko argiarekin argiztatuko du udaletxea otsailaren 13tik 17ra bitarteko astean. Keinu horrekin bat egingo du Haurren Minbiziaren Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin.
Halaber, urre-koloreko lazo bat jarriko da Udalaren balkoian, haurren minbiziaren sinboloa.
ASPANOGI elkarteak arreta psikosoziala eskaintzen du ospitaleetan eta ospitalez kanpo, haurren minbizia denon arreta eta elkartasuna eskatzen duen gaixotasuna delako.
Visto: 70
Escrito por Gurutze Langarika el . Publicado en Albisteak.
Arkatza Elkarteak Pintura saio didaktiko ireki bat antolatu du datoren otsailaren 24rako, ostirala: Nola pintatu koadro bat olioan? Aire librean margotzearen sekretuak.
Irailean antolatzen du elkarteak Aire Libreko pintura lehiaketa, eta kalean margotzearen sekretuak herritarrei azalduko dizkie saio honetan, Esteban Oroz (Eibar) margolariak, Legazpin hainbat sari irabazitakoak, eta aire librean margotzen adituak.
Bide batez, aipatu dugun lehiaketan herritarren parte-hartzea sustatu nahi da.
Saio didaktikoa otsailaren 24an, ostirala, 17:00etatik 19:30etara egingo da Kultur Etxeko Areto Nagusian.
Izen ematea: Otsailaren 14tik 22ra:
680997589ra deitu edo Wahasppa bidaliz edo
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbide elektronikora idatziz.
Prezioa 5€, (2€ Arkatzako ikasleak) saio egunean ordaintzekoa.
Visto: 73
Escrito por Gurutze Langarika el . Publicado en Albisteak.
Azken egunotan, Legazpiko Udalak identifikazio-plakak jarri ditu Legazpiko udalerriko 40 zuhaitzetan
Gehienak Agirre-Etxeberri parkean daude. Bertan dauden zuhaitz kopurua eta aniztasuna kontuan hartuta hiri-basotzat har daiteke eremu hori.
Baina beste zuhaitz batzuk ere markatu dira udalerrian zehar, hala nola Laubide parkeko artelatza, Euskal Herria plazako haritza, Latxartegi parkeko zedroa eta abar.
Plaka bakoitzak informazio hau darama:
Zuhaitzaren izen zientifikoa.
Euskarazko izena
Gaztelaniazko izena
Jatorria
Zuhaitz-hosto baten marrazkia
QR kodea. Kode hori telefono mugikorrarekin eskaneatzean, zuhaitz bakoitzaren ezaugarriei buruzko informazio gehiago lortuko da (euskaraz eta gaztelaniaz).
Datozen asteetan, Eskolako 2030 Agendako ikasleek eskatutako Basoen Eguna dela eta, bisita gidatuak antolatuko dira. Legazpiko ondare naturala hobeto ezagutzea da helburua