Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Inauteri Igandeko Herri Konpartsa 2023: Luzaideko Inauteria

Inauteri Igandeko Herri Konpartsa 2023: Luzaideko Inauteria

Legazpiko Inauteriak gerturatzen ari dira

eta 2023ko inauteri igandean kaleratuko den

Luzaideko  Inauteria Konpartsa Herrikoian

parte hartzeko dantza ikastaroak azkenetan dira.

Azken saioak:

Astearteetan, otsailak 7 eta 14an, 20:15ean eta

Larunbatetan, otsailak 11 eta 18an, 17:00etan egingo dira

Sustraiak Dantza Taldeak duen lokalean.

Adin guztietako herritarrei irekita dago.

Anima zaitez eta parte hartu,

oraindik ez da berandu!!!!.

  • Visto: 111
Zerbait galtzen edo aurkitzen badut… zer egin behar dut?

Zerbait galtzen edo aurkitzen badut… zer egin behar dut?

Udalak galdutako objektuen zerbitzua dauka 

Galdu duzuna aurkitu edo aurkitu duzuna entregatu ahal izateko, Udalak galdutako objektuen zerbitzua eskaintzen du Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ).

Zerbitzu horretan, aurkitu duzun eta norena den ez dakizun objektua entregatu dezakezu, edo galdu duzun eta zurea den objektua berreskuratu dezakegu.

Zerbait galdu badut, zer egin behar dut?

Udalaren 010 doako telefonora edo 943 737030 telefonora deitu eta galdu duzun objektua agertu den galdetu dezakezu. Edo zuzenean HAZera joan zaitezke, astelehenetik ostiralera, 7:30etik 15:00etara, eta bertan galdetu ea galdutako objektua jaso den.

Objektuaren jabetza frogatuko duen informazioa eman ondoren, udal-langileek objektua emango dizute.

Telefonoz:

Udalerritik bertatik, HAZ: 010

Kanpotik, HAZ: 943 73 70 30

Aurrez aurre:

HAZ bulegoa

Euskalerria plaza, 1

Astelehenetik ostiralera

7:30 - 15:00

Zerrenda honetan, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan jasotako objektu galduak ikus daitezke

  • Visto: 27
Bankuko txartelarekin ordain daiteke Euskalerria plazako lurpeko Parkinean

Bankuko txartelarekin ordain daiteke Euskalerria plazako lurpeko Parkinean

Euskalerria plazako lurpeko parkinean, eta otsailaren 2tik aurrera, zordunketa- edo kreditu-txartelaren bidez ere ordain daiteke aparkalekuaren sarreran/irteeran dagoen makinan.

Tiketa ordaintzeaz gain, ixunak ordaintzea ere posible izango da.

 

Hobekuntza honen kostua guztira 1981,44 euro-koa izan da.

  • Visto: 87
Gardentasun ataria

Gardentasun ataria

Gure webgunea www.legazpi.eus bisitatzen dutenek atal berri bat izango dute egun hauetan:

Legazpiko Udalaren Gardentasun Ataria.

Bertan sartzen da herritarrentzat interes handiena duen udal-kudeaketari buruzko informazio guztia, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeko Bideari eta Gobernu Onari buruzko Legean ezarritako betekizunen arabera.

Egitura bikoitza du, gardentasuna garatzeko bi sailkapen-eskema jarraituz: EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteak ezarritakoa eta 'Nazioarteko Gardentasuna' GKEak garatutako Udal Gardentasun Indizearen metodologia.

Kasu askotan, azaltzen den informazioa webguneko beste atal batzuetan ere agertzen zen.

Hala ere, Udalaren ustez, informazio mota hori zentralizatzeak, legezko baldintza bat betetzeaz gain, gardentasuna indartzen du gobernantza plurala eta parte-hartzailea eraikitzeko funtsezko ardatz gisa, Legazpiko herritarrek beren erakundeetan duten konfiantza sendotuko duena

Etengabe eguneratzen ari den ataria da, etengabe hazi eta aberastuko dena, bai legeak eskatzen dizkigun datuekin, bai erakundeak Legazpi osatzen dugunontzat baliagarriak edo interesgarriak izan daitezkeela uste duenekin.

  • Visto: 148
Guatemala: Mayen bidea jarraitu nahian, Aitor Casado eta Mar Torrijosen ikus-entzunezkoa otsailaren 10ean

Guatemala: Mayen bidea jarraitu nahian, Aitor Casado eta Mar Torrijosen ikus-entzunezkoa otsailaren 10ean

Urteko berria hasi berritan, Aitor Casado legazpiarrak azken lana ekarriko digu.

Oraingoan ere, bere lagun Mar Torrijosekin batera Guatemalara egindako bidaiaren kronika eskainiko digute biek, toki horietako irudi eta musikarekin.

Bidaia uste bezala burutzerik izan ez bazuten ere, material bikaina bildu zuten eta ez diote herritarrekin partekatzeari uko egin nahi izan.

Emanaldia, otsailaren 10ean, ostirala, 19:00etan Legazpiko Kultur Etxean.

  • Visto: 96