68 ikaslek, zenbait irakasle eta guraso abiatu dira Parisera. Disney-rekin zerikusia duten bederatzi piezez osatutako errepertorioa prestatu dute; Aladin, The Mandalorian, Star Wars, The Jungle Book (Oihaneko liburua), Frozen, Moana eta Coco pelikuletakoak dira.
Musika eskolatik azaldu dutenez “oso lan bikaina egin dute kontzertua prestatzeko. Ordu asko sartu dituzte entseguetan, eta lan handi horren emaitza bikaina da”.
Kontzertuak 45-bat minutuko iraupena izango du.
Visto: 75
Escrito por Gurutze Langarika el . Publicado en Albisteak.
Chillida Lantoki museoan, Enrique de Villamor y Soraluce Poloniako Errepublikako Kontsula Gaztela eta Leonerako eta Kantabriarako kontsulak, bi erakusketa ofizial inauguratu zituen: “Gerraren ondorio suntsitzaileak Ukrainako ondarean eta azpiegituretan” eta “Ama, ez dut gerra nahi”. Erakusketak Poloniako eta Ukrainako enbaxaden jabetzakoak dira.
Gerraren ondorio suntsitzaileei buruzko erakusketa Eduardo de Ocampo jaunak zuzentzen duen Auschwitz Birkenau España Institutu Nazionaleko museologia-departamentuan egin da, Burgosko Unibertsitateko Auschwitz Institutuko Giza Eskubideen eta Kultura Demokratikoaren Katedraren zuzendaritzapean. Aipatutako katedra, Alvaro Enrique de Villamor y Soraluce jaunak zuzentzen du, Gaztela eta Leonerako eta Kantabriarako Poloniako Errepublikako ohorezko kontsula eta Auschwitz Birkenau Institutu Nazionaleko presidentea.
Erakusketen helburua gerraren aurrean herritarrak kritikoki sentsibilizatzea eta gerra gaitzesteada. Gerra komunikabideetan etengabe agertzen bada ere, ikuspegi gogoetatsuagoa behar du gerrak dakarren gizarte- eta giza bidegabekeriaren neurrigabea ulertzeko.
Legazpiko Udalak, Lenbur Fundazioarekin elkarlanean, bat egiten du Ukrainako enbaxadak, Poloniako Errepublikak Espainian duen Enbaxadaren lankidetzan, egiten dituen ahaleginekin, eta Chillida Lantoki museoan ikusgai dauden bi erakusketetara gonbidatu nahi ditu legazpiar guztiak.
Otsaileko kultur agenda prest dago eta ikusgai dago dagoeneko zehaztu dugun loturan.
Bertan hilabeteko ikuspegiaz gain, egunez eguneko ekitaldien jarraipena ere egin dezakezu.
KZguneari dagokionez lotura horretan aurkituko duzue ikastaro plangintza. Otsailean Legazpiko KZguneko begiralea arratsaldez egongo da 16:00etatik 20:00etara.
San Ignazio auzoa udalerriaren goialdean dago, eta udalerriko auzo zaharrena da, joan den mendeko 50eko hamarkadaren lehen erdian garatu baitzen. Eraikinak ez dira 3 altuera baino gehiagokoak. Berdegune zabalak dituen auzoa da, eta espaloiak nahiko estuak dira.
Auzorako sarbide Nagusia bi norabidetakoa da, Santikutz kaletik sartuta. Sarbideak 260 metroko luzera du. San Jose auzorako bi bide ditu, Juanastegi kalerako bide bat eta San Martin auzorako ere beste bide bat du sarbide nagusiak. San Martin auzoan bukatuko dira asfaltatzeko lanak.
Proiektuaren xedea da Santikutz kaletik sartzeko bide nagusia berriz-asfaltatzea, 1.612,00 m2-ko azalera eta bidearen batez besteko 6,20 m-ko zabalera emanez.
Errepide osoan hormigoizko arekak daude, 30 cm-ko zabalerakoak, eta espaloietarako sarbideak dituzte. Espaloiak ez dira aldatuko.
Errepide osoko errodadura-geruza kentzea eta lehendik dauden bigunguneak, zuloak eta adabakiak induskatzea aurreikusten da. Errigola konpondu eta zoru trinkoa jarriko da. Kale osoa asfaltatuko da, asfalto ofitiko errodadura-geruza bat erabiliz, gutxienez, 6 cm-ko lodierakoa.
Errodadura-geruza fresaketaren bidez kenduko da. Bigunguneak atzerako-hondeamakina erabiliz induskatuko dira.
Bigungunean azpibase pikortsuz beteko dira, 20 cm-ko zabor-zozo artifizial trinkotuko oinarriaz eta bi asfaltoko geruzaz. Gainerakoan, errodadura-geruza bakarrik birjarriko da, 6 cm-ko lodiera duen asfalto ofitikoaz.
Espaloiaren inguruan asfalto inprimatu bat egingo da, bidearen oinezkoentzako gunea seinalatzeko.
Lanak fase bakar batean egingo dira, eta fase horrek trafikoari eragingo dio; beraz, behin-behineko jarraibideak bete beharko dira.
Aurrekontua 69.650,12 €koa da eta lanak Alvargonzalez Contratas, S.A. enpresak egingo ditu