Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Udal egutegiko lehiaketa- Abenduko irabazlea

Udal egutegiko lehiaketa- Abenduko irabazlea

Hilabete honetan 149 erantzun jaso ditugu eta horietatik guztiak erantzun zuzena eman dute.

Herriko dendetan erabiltzeko 50 euroko erosketa-bonoaren irabazlea June Uranga izan da.

urtarrileko orrian euskerazko esaldi bat betetzeko dago:

Urtarrileko esaldia hauxe da:

Osasuna, munduko o _ _ _ _ _ _ _

Asmatu ezazu erantzuna eta 50 euroko erosketa-bonoaren zozketan parte hartuko duzu.

Zorte on!

  • Visto: 109
Datorren larunbatean jokatuko da Gazteen Gipuzkoar Aurresku Txapelketaren V edizioko lehen saioa

Datorren larunbatean jokatuko da Gazteen Gipuzkoar Aurresku Txapelketaren V edizioko lehen saioa

Aurten ere Gazteen Gipuzkoar Aurresku Txapelketa jokatuko da herrian, datorren

larunbatean, urtarrilak 14, 16:30tan Latxartegi aretoan hain zuzen. Bostgarren edizio hau

Sustraiak Dantza Taldeak, Legazpiko Udalarekin elkarlanean antolatu du.

Legazpiko saioa, Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatzen duen V. Aurresku Ligaxkako lehen saioa izango da, 2015 eta 2018 urteen artean jaiotako 33 dantzarik hartuko dute parte, tartean Sustraiak Dantza Taldeko Araitz Berasategi, Araitz Mantxola, Irune Azpeitia, Jon Alberdi, June Osinalde, María Sánchez eta Nora Lafuente dantzari legazpiarrak.

Dantzatu beharreko dantzak:

• A Saila: "Ormatxulo" eta "Agurra"

• B Saila: "Hondarribi Handia" eta "Zortzikoa"

• D Saila: "Betronio handia" eta "Aurkez Aurke" edo "Desafioa"

Epaimahaia Gipuzkoako Dantzarien Biltzarreko kideez osaturik egongo da, eta dantzariei

doinua jartzeaz, Legazpiko Goiz Deia Txistulari Taldeko txistulariak arduratuko dira.

Parte hartzaileak:

A Saila:

Araitz Mantxola etaNora Lafuente(Legazpi) 

B Saila

• Aiara Aburuza (Aduna)

• Araitz Berastegi (Legazpi)

• Danel Castillo (Pasai Donibane)

• Intzara Gurrutxaga (Areso)

• Irene Toledano (Elgoibar)

• Irune Azpeitia (Legazpi)

• Jon Alberdi (Legazpi)

• Julen Lertxundi (Asteasu)

• June Osinalde (Legazpi)

• Mairi Maya (Errenteria)

• Maria Sanchez (Legazpi)

• Naroa Arteaga (Amasa-Villabona)

• Naroa Del Rio (Tolosa)

• Nora Davila (Zizurkil)

• Onditz Esnaola (Lizartza)

• Sare Meabebasterretxea (Elgoibar) 

D Saila

• Uxue Cabrera (Elgoibar)

• Ane Alejos (Errenteria)

• Mara Albistur (Errenteria)

• Ilargi Arozena (Errenteria)

• Ihintza Erauskin (Lezo)

• Irati Larrañaga (Andoain)

• June Larrañaga (Andoain)

• Laia Iruretagoiena (Zizurkil)

• Nerea Maritxalar (Amasa-Villabona)

• Laida Rabadan (Andoain)

• Lide Sarasola (Zizurkil)

• Garazi Oiarzaba (Zizurkil)

• Ane Usandizaga (Amasa-Villabona)

• Amaiur Tejeria (Zizurkil)

• Eider Zabala (Amasa-Villabona) 


Gure dantza taldeetako dantzari bikainen harrobiz gozatzeko baduzue hitzordua.

Aretoko ateak 16:15ean irekiko dira.

  • Visto: 85
Biktima guztiak aitortzeko ekitaldia

Biktima guztiak aitortzeko ekitaldia

Giza eskubideen urraketen eta motibazio politikoko indarkeriak eragindako bestelako sufrimenduen biktima guztientzat.

Aitortza-ekitaldia urtarrilaren 13an izango da, 19:00etan, Latxartegi Aretoan. Bertan, Maria Redondo eta Mikele Arizkorreta izango dira aurkezle lanetan.

Udaleko Bizikidetza Politikorako Mahaiakantolatu du ekitaldia, Bizikidetzarako Herritarren Foroarekin batera. Ekitaldiaren xedea izango da giza eskubideen urraketen eta motibazio politikoko indarkeriak eragindako bestelako sufrimenduen biktima guztiak aitortzea.

Giza eskubideen urraketa horien atzean sufritu duten eta sufritzen ari diren pertsonak daudelako eta baita euren familiak ere. Beraz, haien sufrimendua aitortzeko ekitaldi bat antolatu dugu, helburu bakar batekin: umiltasunez, iraganeko zauriak sendatzen eta etorkizunari itxaropenez begiratzen laguntzea.

Ekitaldi hau antolatzeko, herriko kultura-eragileen laguntza paregabea izan dugu, Legazpiko Herritarren Foroarekin elkarlanean aritu direnak.

Ekitaldi soilaizango da, eta artea erabiliko da zabaldu nahi dugun aitorpen-mezua hedatzeko tresna gisa.

Ez dugu ekitaldiari buruzko arrasto gehiegi eman nahi, baina aurreratu dezakegu maitasun handiz eta iraganeko zauriak sendatzen laguntzeko borondate irmoarekin antolatu dela, etorkizunari itxaropenez begiratu ahal izateko.

  • Visto: 63
Argizaiola Trofeoa 2022 Argazki erakusketa Kultur Etxean

Argizaiola Trofeoa 2022 Argazki erakusketa Kultur Etxean

Ostiralean,urtarrilak 13, irekiko da Kultur Etxeko Erakusketa aretoan Ikatza Argazkilari Elkartearen ekimenez, Euskal Herriko Argazki lehiaketetako irabazleen lanak biltzen dituen erakusketa, eta irabazle horien arteko lehiaketan saritutako lanak ere bai.

Euskal Herriko Argazkilari Taldeen elkartek antolatua, Euskal Herriko lehiaketen lehiaketa dugu Argizaiola Trofeoa. Euskal Herrian egiten diren hainbat lehiaketetako (tartean Legazpi Hiria lehiaketa) lehen hiru sailkatuek jasotzen dute gonbidapena bertan parte hartzeko. Hala, gonbidapena jaso duen argazkilari bakoitzak (gehienez ere hiru gonbidapen jaso ahal ditu), 5 argazki aurkez ditzake lehiaketara, tartean sarituak izan direnak. Horien artean irabazle bat eta bi akzesit banatzen dira, eta erakusketa ibiltaria antolatzeko argazkiak ere hautatzen dira (30 gutxienez).

Afizionatu mailako argazkilari onenen lanak izango dira beraz ikusgai, Kultur Etxeko erakusketa aretoan, urtarrilaren 27rarte, astelehenetik ostiralera 17:30etatik 20:30etara.

Premio Argizaiola 2022 – Luis Martínez Aniesa (Tadzia)

Accésit Argizaiola 2022 – Pedro M. Ajuriaguerra (Buzzer midge)

Accésit Argizaiola 2022 – Oskar Gaskon (La sombra)

  • Visto: 62
Inauteri Igandeko Konpartsa 2023: Luzaideko Inauteria

Inauteri Igandeko Konpartsa 2023: Luzaideko Inauteria

Gabon egunen ondoren

urtarrilaren 10ean berrekingo zaie,

2023ko inauteri igandean kaleratuko den

Luzaideko Inauteria Konpartsa Herrikoian

parte hartzeko dantza ikastaro-entseguei.

Saioak

  • astearteetan 20:15ean eta
  • larunbatetan 17:00etan egingo dira

Sustraiak Dantza Taldeak duen lokalean.

Adin guztietako herritarrei irekita dago.

Anima zaitez eta parte hartu!

  • Visto: 23