Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
“Romeo eta Julieta” Balleta Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan

“Romeo eta Julieta” Balleta Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan

Ballet emanaldia izango dugu urtarrilean, Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan,

eta “Romeo eta Julieta”eskainiko dugu.

Lehen emanaldiak ez zuen batere arrakastarik izan. Aldaketa batzuk egin zituen musika egileak, Sergei Prokofievek eta orduan lortu zuen izugarrizko arrakasta. Geroztik kofeografo eta dantzari handienek lan egin dute ballet honekin.

Gaur eskainiko dizueguna Rudolph Nureyev handiak sortutako kofeografia du.

FITXA TEKNIKOA

Julieta: 

Monique Loudières

Romero:

Manual Legris

Teobaldo:

Charles Jude

Mercuccio:

Lionerl Dlanoë

Benvolio:

Wilfried Romoli

Rosalina:

Karin Averty

Paris:    

José Martinez

Lady Capuleto:

Clotilde Vayer

Lord Capuleto:

Olivier Patey

La Nodriza:

Annie Carbonnel


 

Parisko L´Opéra Nationaleko Orkesta

Zuzendaria: Vello Pähn.

 

Eskainiko den lanaren nondik norakoak biltzen dituen esku-orria areto sarreran izango da.

  • Visto: 35
Egur Talla ikastaroa Txirbil Elkartean

Egur Talla ikastaroa Txirbil Elkartean

Urtarrilaren 23an hasiko da 30 ordutako ikastaro hau.

Izen ematea Urtarrilaren 10tik 20raKultur Etxeko Harreran.

Ikastaroa Martxoaren 27ra artekoa izango da eta saioak astelehenetan izango dira. Bi ordutegi izango dira aukeran,16:00-18:30 edo 18:30-21:00, biak arratsaldez.

Txirbil elkarteak udalaren laguntzaz antolaturiko ekintza dugu honako hau. Ikastaroaren kostua 40€takoa izango da, eta hasten den egunean egin beharko da ordainketa.

  • Visto: 25
Erregeen kabalkada ohi bezala urtarrilaren 5ean iritsiko da Legazpira

Erregeen kabalkada ohi bezala urtarrilaren 5ean iritsiko da Legazpira

Aurtengoan ere Korosti Dantza taldeak kudeatu du Errege Kabalgata. Bi geldiune egingo dira, lehena Laubide kalean, eta bigarrena Euskal Herria plazan, eta ez da dantzarik faltako bietan ere. Euskal Herria plazako geldiunean, kabalkadaren amaiera izango dena, jaiotza egongo da jarrita eta eskaintza ondoren, udaletxeko balkoian izango ditugu Erregeak.

Kabalgatan parte hartu nahi duten legazpiarrek 17:00etan Kiroldegian azaldu beharko dute eta opariak kabalgata bitartean banatzea nahi dutenek, 16:30etatik 17:30etara bitartean eraman beharko dituzte opariak Kiroldegira.

  • Visto: 28
Gabonetako haur parkea, urtarrilaren 2tik 4ra

Gabonetako haur parkea, urtarrilaren 2tik 4ra

Datorren astelehenean urtarrilaren 2an Legazpiko 22.Gabonetako Haur parkea irekiko da Urbeltz pilotalekuan eta Azokan. Ordutegia honakoa izango da: urtarrilaren 2an eta 3an 10.30etik 14.00etara eta 16.00etatik 19.30era. Asteazkenean, urtarrilaren 4an, bakarrik goizez baina 10.30etik 13.30era. Saio bakoitzerako sarrerak 2 euro balio du. Goizeko saioagatik 2 euro eta arratsaldekoagatik, beste 2 euro.

Parkean 2 eta 14 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat jolasak egongo dira.

- Urbeltz Pilotalekuko pistan:

-  2-5 urtekoen gunean 2 puzgarri eta ludoteka psikomotrizitateko gailuekin, lurzorua moketadunarekin.

-  6-10 urtekoen gunean Mari Domingi txirrista eta Olentzero puzgarria

-  11-14 urtekoen gunean Bungee Run, Puzgarri interaktiboaeta giza futbolina.

- Urbeltz Pilotalekuko goiko aldean:

-  Joko interaktiboen gunean 6 play eta 4 aire-jokoak.

-  Sorgintxulo taldeak bideratutako tailerrak: makillajea, karetak, postalak eta marrazkiak.

- Azokan: Labirintoak, pedal bidezko ibilgailuen zirkuitua eta mini-golfa.

Gurutze Gorria saio guztietan egongo da.

  • Visto: 93