Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Haurrentzako ikuskizunak Latxartegi aretoan- “Bi ipuin” Tomaxen abenturak taldearen eskutik

Haurrentzako ikuskizunak Latxartegi aretoan- “Bi ipuin” Tomaxen abenturak taldearen eskutik

Haur, Nerabe eta Gazteen zerbitzuak Gabonetan 2 ikuskizun antolatu ditu Latxartegi aretoan.

Abenduaren 27an 18,00etan “Bi ipuin” Tomaxen abenturak taldearen eskutik

eta abenduaren 28an, 18.00etan “Magia ikuskizuna Sun eta Eneko magoekin”.

Saio bakoitzaren sarrerak, egun berean jarriko dira salgai 4 euroren truke,

Latxartegi aretoko leihatilan bertan.

►Bi ipuin lanaren sinopsia

Muxi eta Tomax liburutegira joan dira. Han bi ipuin aukeratuko dituzte: ”Ahatetxo itsusia” eta “Txanogorritxo” . Bi ipuin horiek bere erara antzezten saiatuko dira.

Umorea, magia, kantak eta dantzak ez dira faltako.

  • Visto: 94
Gomendioz betetako "Neguko gida 2023" prestatu du liburutegiak

Gomendioz betetako "Neguko gida 2023" prestatu du liburutegiak

Seina liburu gomendatzen dira hor, lau adin taldetan banatuta.

Helduentzat, aldiz, hamabost liburu, bost disko eta bost film gomendatzen dira.

Legazpiarrek etxeko buzoian jasoko dituzte egun hauetan eta liburutegietan ere eskura egongo da. Bertsio digitala liburutegiko blogean jarriko da.

Gida deskargatu dezakezu pdf formatoan (PDF, 3 MB) edo ikusteko on-line-aren loturan zapaldu.

Liburu berri on!

  • Visto: 85
Igeriketa ikastaroak Bikuña Kiroldegian

Igeriketa ikastaroak Bikuña Kiroldegian

2023ko urtarriletik ekainera bitartean, Bikuña Kiroldegian, igeriketa ikastaroen eskaintza berria egongo da. 

Haurrei dagokienez, bi motako ikastaroak egongo dira:

  • Sei Hilekoak (urtarriletik ekainera) 
  • Hiru Hilekoak (urtarriletik martxora eta apiriletik ekainera)

Nagusientzako ere egongo da aukera igeriketa eskaintzan. Bi talde eskeiniko dira:

  • Hastapenekoa
  • Hobekuntzakoa.

Ikastaroak urtarrilaren 9an hasiko dira

Informazioa eta izenematea:

  • Bikuña kiroldegiko harreran.
  • Tfnoa: 943 731 243.
  • E-maila: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
  • Visto: 119
Argazkiak ikusgai irudi galerian

Argazkiak ikusgai irudi galerian

Abenduaren , 6an herrian kultura arloan edo/eta herriko kultura bizitza suspertzen lan egiten duten pertsonen sari banatze ekitaldian ateratako argazkiak Irudi galerian ikusgai daude,

  • Kultura Merezimendua:

       Mari Romero Fernández, “Etxetorre goikoa. Donde no existe el olvido” bere laugarren liburua argitaratu duelako. Horrez gain beste liburu interesgarri bat ere aurkeztu du aurten:¿Porqué no nos dejáis entrar?

  • Herrigintza

        Marian Lasa Gordoa, 27 urtez Santikutz abesbatzaren Zuzendari gisa egin duen borondatezko lanagatik, kantuarekiko interesa alderrikatuz.

Ikusi argazkiak

  • Visto: 27
Ipuin labur-laburren lehiaketa

Ipuin labur-laburren lehiaketa

Euskaraldiaren herri-batzordeak joan den 13an bildu zen Euskaraldiaren baitan antolatutako ipuin-lehiaketako irabazleak erabakitzeko.

Gogora ditzagun gaiak:

  • 1. eta 2. kategoriakoentzat: “Nire mugikorrari euskaraz egiten diot”
  • 3. kategoriakoentzat: “Eta momentu horretan Ahobizi/Belarriprest izatea pentsatu nuen”

Jasotako 54 ipuin irakurri eta gero, lan nekeza izan zuen herri-batzordeak maila bakoitzeko irabazleak erabakitzeko, ipuin ederrak baitzeuden. Atzo saridunekin elkartu eta merezitako saria eman zien irabazleei. Hona hemen saria jaso duten ipuinak eta horien egileak:

  • 1. kategorian (LH), 50 €-ko erosketa-bonoa irabazi du “Marusiña” izeneko ipuinak. Goitizena: Marusiña. Egilea: Paule Montero.
  • 2. kategorian (DBH), 100 €-ko erosketa-bonoa eskuratu du “Eta honela hasi zen dena…” izenekoak. Goitizena: Hok eta Mok. Egileak: Irati Moreno eta Nora Aizpurua.
  • 3. kategorian (16. urte edo gehiagokoak), 200 €-ko erosketa-bonoa eraman du “Kafesne bat eta kamamila bat” izeneko ipuinak. Goitizena: Martina H. Egilea: Olaia Galdos.

Hemendik eskerrak eman nahi dizkiogu ipuin-lehiaketan parte hartu duten guztiei.

Hona hemen saridunak saria jasotzen:

Hemen ipuinak entzun ditzakezue, egileen ahotan

 
  • Visto: 92