Porrotx eta Marimotots pailazoak Legazpin izan dira gaur, azaroak 29. Herriko haurrekin ospatu dute taldearen 35.urteurrena.
URTEAK BETE, ABENTURAK BIZI! izeneko azken lana eskaini dute Latxartegi aretoan eskola orduetan. 10.00etan HH-3. mailatik LH-1. mailara bitarteko ikasleekin izan dira eta 14.30ean LH-2. mailatik LH-5. mailara bitartekoekin.
Ikuskizunean urte guzti hauetan bizi izan dituzten abenturak oroitu dituzte eta beraien lagunekin festa handi bat ospatu dute.
Visto: 159
Escrito por Gurutze Langarika el . Publicado en Albisteak.
Gaztelerazko irakurketa taldearen saioa izango da azaroaren 30ean, osteguna, 18:30ean udal liburutegian. Monica Leivaren gidaritzapean bilduko dira taldeko kideak, Paco Cerdáren El peón liburua aitzakia hartuta solasaldia egiteko.
Gogora ekarri nahi dugu, Irakurketa taldeak irekiak direla baina parte hartzeko komeni dela aurrez izena ematea:
Udal Liburutegian bertan
telefonoz: 943737186,
e-postaz: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
WhatsaAppez: 639851172.
Visto: 88
Escrito por Gurutze Langarika el . Publicado en Albisteak.
Dei irekia, egun horretako koplak kantatuz parte harteko.
Gabonen iragarle dugun ekitaldi hau aurten aldaketekin datorkigu.
Ikastetxeek eskola gisa parte hartuko ez dutenez, Doinua Musika Eskolako musikari eta San Nikolas, Olazabal Institutuko DBH2ko Iraitz Plaza Granado, laguntzeko herritarrei dei egiten zaie eguneko koplak kantatzera ager daitezen, familian, lagun artean,… .
Zure beharra dugu, ohiturari eutsi ahal izateko.
IBILBIDEA:
Laubide Kalea - Santikutz kalea
Santikutz Egoitza - Santikutz Kalea
Kale Nagusia.- Euskal Herria Plaza
Eguraldi txarra balitz, ekitaldi osoa Azokan egingo litzateke.
Hona abestuko direnak:
SAN NIKOLAS
Nikolas Deuna ospean gabiltaza pozez betean ohitura hala delarik aterik ate eskean
Gazte gaztetandik zoli maitatua lur zabalarentzat pakea gure obispo santua santua eta gorestua
Oin arinka goaz Kriskitina joaz pozak bezain lotsaz santuaren ondraz bai esan, ez esan sartu gaitzala kalizan
Diruz urri gabiltza
ez daukagu deus zuen zain gauzkazue jaun andreaok. EUP!
SAN NIKOLAS SANTUA
San Nikolas santua Udalaitzen sortua Anboto madarikatua.
San Nikolas koronado Artzobispo Mari Andres egizu egizu piloa.
A la una noche y día etxekoandra nobila egizu egizu piloa.
SAN NIKOLAS TRISKILITRAS DAMELA DAMELA GAZTAINA NO QUIERO MAS.
URTE BERRI BERRI
Urte berri berri txerri belarri otarra bete gaztaina gainean lukaina bi
San Nikolas coronado confesor es muy ondrado ale, ale, alegría todo el mundo alabaría
Aquí estamos cuatro cantaremos dos una limosnita por amor de Dios
Aingeruak gara zerutik gatoz poltsa badegu baina eskean gatoz
San Nikolas coronero confesero mari andres alarguna donzella cantaremos alegría bost etxetan sei ate zazpi etxetan su ote.
Aingeruak gara, zerutik jeitsi gara una limosnita por amor de Dios
DAUKANAK
Daukanak ez daukanari nik ez daukat eta niri Trapalatan bat
Gorostiagan bi, har itzazu gaztainak San Nikolasgandik.
Bainan, zergatik ospatzen da San Nikolas?
Bi ohitura nahasten dira:
1. San Nikolas, Asian dagoen, Myrako gotzaia zen.
Kondairak dio,
ezkontzeko dirurik ez zuten hiru neskei
urrezko poltsa bana utzi ziela leihoan.
Horregatik, gabon aurretik
umeei opariak banatzen dizkien pertsonaia da
hainbat tokitan
Santa Klaus edo Papa Noel izena hartuz.
2. Ikasleen artean gotzaina izendatzea,
Erdi Aroan Europan egiten ziren
zoroen festetetatik dator.
Hori da abesten diren letren zentzugabekeria
eta euskara-erdara nahastearen
arrazoia.
Visto: 84
Escrito por Legazpiko Udala el . Publicado en Albisteak.
Sorgintxulo aisialdi taldeak irteera egingo du DBH-1 eta DBH-2. mailako ikasleekin Lakiolako aterpetxera.
Abenduaren 7ko 16:00etan abiatuko dira Laubideko errotondatik Lakiolarantz eta gaua bertan igaro ondoren, abenduaren 8an itzuliko dira, etxean bazkaltzeko.
Irteera honek helburu bikoitza du: batetik gaztetxoekin euskaraz ongi pasatzea eta, bestetik, uztaileko kanpaldira joateko aukera duten gaztetxoekin harremanetan jarri eta elkar ezagutzea.
Izen ematea
Izen-ematea abenduaren 30ean egin beharko da, 17:00etatik 19:00etara, Sorgintxulo taldearen lokalean (Itxaropen 5, behea). Horretarako, eskolen bidez banatutako izen-emate orria eraman beharko dute gazteek, gurasoek sinatuta, eta dirua (8 €).
30 plaza daude eta horiek baino gehiagok ematen badute izena, Sorgintxulo taldeak zozketa egingo du egunean bertan, azaroaren 30ean, 19:00etan, lokalean bertan.
Sorgintxulo taldeak burutuko duen ekintza hau Haur eta gaztetxoen aisialdian euskararen erabilera bultzatzeko programaren barruan kokatzen da, Udaleko Gazteria, Euskara eta Hezkuntza zerbitzuek antolatzen dutena.
Visto: 32
Escrito por Legazpiko Udala el . Publicado en Albisteak.
Eta Gabonetan zer? lelopean, Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzuak hainbat ekintza antolatu ditu 11 eta 16 urte bitarteko nerabeentzat. Horrela, Gabon giroa sortzeko asmoz, abenduaren 16an zerbitzua apainduko dute eta abenduaren 23an ping-pong mahaia margotuko dute. Egiteko horiekin batera ez dira ospakizunak ere faltako: bazkaria, askaria, … izango baitute lan horietan arituko diren gazteekin.
Urtarrilaren 2an 19 urte beteko dira Legazpiko udalak nerabeei zuzenduriko zerbitzu sozio-hezitzailea martxan jarri zuenetik. Hori dela eta, abenduaren 28an Kosta Jump-era joango dira. Urtarrilaren 4an pizza bazkaria eta ondoren pelikula bat izango dute eta urtarrilaren 5ean Donostiako Escape Room-era joango dira. Honez gero, irekita dago ekintza horietan parte hartzeko izen-ematea eta abenduaren 15ean amaituko da.
Bestalde, abenduaren 17, 18, 21, 22 eta 29an eta urtarrilaren 8an ohiko dinamika eskainiko da, eta abenduaren 24, 25, 30 eta 31n eta urtarrilaren 1, 6 eta 7an ez da zerbitzurik eskainiko. Ekintza bereziak egingo diren egunetan, ez da ohiko zerbitzua eskainiko.
Informazio zehatza ikusi nahi baduzu, egin klik lotura honetan: